XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA.

(2014ko urtarrilaren 11tik martxoaren 8ra).

 

 

 

LEHENENGO MAILA.

 

 

 

         ABADIÑOK GALDU EGIN ZUEN.

 

            Bosgarren txandak Abadiñoren lehenengo porrota ekarri zuen. Sestao B-ren aurka 2’5-1’5 galdu zuen. Puntuen premia gehiago zuen Sestao B-k eta derbia irabaztea lortu zuen. Sailkapenean Abadiñoren nagusitasuna ez da, hala ere, zalantzan ezarri.

 

            Kultur Sustapenak eta Zornotzak berdindu zuten. Horrela, Zornotza igoeratik puntu batera geratu da. Kultur Sustapena defendatu da (aurreko astean Urnietaren aurka bezala), baina lan handia geratzen zaio maila mantentzeko. Orvina B eta Sestao B 2’5 puntura ditu eta Calasanz 3 puntura.

 

            Urnietak 1-3 gainditu zuen Peña Rey Ardid. Igoera ematen duen bigarren postua momentuz berea du. Rey Ardid ia jaitsita geratu da, ordea.

 

            Calasanzek eta Orvina B-k jaitsieratik ihes egiteko aukera zuten. Arabarrek hobeto aprobetxatu zuten (3-1 Donibane Kirol Elkartea B-ri). Iruñekoek 2’5-1’5 irabazi zioten Egidazuri. Kultur Sustapenaren erreakzioaren beldur dira, baina sailkapenari begira Calasanzek igotzean pentsa dezake.

 

            Urnieta – Sestao B lehia da seigarren txandako interesgarriena. Igotzeko asmoa, alde batetik; posizioa finkatzeko beharra, bestetik. Sestao B-k badu ahalmena garaipena eramateko, Abadiñoren aurka erakutsi zuen moduan.

 

            Kultur Sustapenak Donibane B-ri eginen dio bisita. Emaitza ona lortzen badu, presio handia sartuko die beste taldeei.

 

            Abadiño – Orvina B eta Egidazu – Calasanz neurketetan Orvina B eta Calasanz puntuak batzera behartuta daude. Calasanzi Kultur Sustapena, Abadiño eta Peña Rey Ardid geratuko zaizkio gero. Gauzak ongi eginez gero, Ohorezko Mailari begira ere jar daiteke.

 

            Zornotzak Rey Ardiden bisita balia dezake bigarren postura itzultzeko.

 

            2014-02-08.

 

                Iturria: Euskal Xake Federakuntza.