XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA.

(2014ko urtarrilaren 11tik martxoaren 8ra).

 

 

 

LEHENENGO MAILA.

 

 

 

         KULTUR SUSTAPENAK ORVINA B HARRAPATU DU.

 

            Urnieta – Sestao B zen lehia nagusia seigarren txandan. Urnieta, igotzeko borrokan; Sestao B, sailkapena finkatu nahian. Eloen arabera Sestao B indartsuagoa zen, baina agian motibazio handiagoa zuen Urnietak. Azkenean, 3-1 gipuzkoarrentzat eta bigarren postuan sendotuta.

 

            Egidazu – Calasanz derbi arabarrak Calasanzen alde jo zuen, hasierako aurreikuspena beteta. Hala ere, 1’5-2’5 izan zen emaitza, estua. Horrela, Egidazuk azkeneko lau postuetako bat saihesteko borrokan segi dezake. Calasanz eroso geratu da: Igoera, puntu eta erdira; jaitsiera, 2 puntu eta erdira. Kultur Sustapenak eta Abadiñok arazoetan jar dezakete hurrengo asteetan, ordea.

 

            Zornotzak gutxigatik irabazi zion Peña Rey Ardid azkeneko sailkatuari: 2’5-1’5. Eloak ikusita, emaitza ulergarria da. Sailkapenak, ordea, hauxe erakusten du: Orain arte zornotzarrak askoz hobeto aritu direla.

 

            Kultur Sustapenak 1-3 irabazi zion Donibane Kirol Elkartea B-ri eta dagoeneko Orvina B harrapatu du. Hain zuzen ere, irristada handia egin zuen Orvina B-k Abadiñon: 3’5-0’5. Horrelako bidaia luzeetan baja batzuk izatea ez da batere mesedegarri.

 

            Zazpigarren txandak Calasanz – Kultur Sustapena neurketa emanen digu. Jaitsierako tokiak estu daitezke, edo zertxobait argitu.

 

            Orvina B – Urnieta eta Sestao B – Zornotza lehiak ere interes handikoak dira. Orvina B eta Sestao B ez daude salbatuta eta Urnieta eta Zornotza igotzeko borrokan bete-betean sartuta daude.

 

            Egidazu – Abadiño norgehiagoka arabarren hondamendia izan daiteke. Peña Rey Ardidek Donibane Kirol Elkartea B-ri irabaz diezaioke baina dagoeneko urruti ditu beste taldeak.

 

            2014-02-15.

 

                Iturria: Euskal Xake Federakuntza.