berria.info

 

Osteguna, 2014ko otsailak 27a.

 

Grosek puntu erdiko aldea besterik ez du Sestaorekiko.

 

XAKEA. Gori-gori dago xakeko Euskal Liga. Izan ere, lehiaketa amaitzeko bi jardunaldi falta direla (zortzi puntu daude jokoan), Grosek puntu erdiko aldea besterik ez du Sestaorekiko: Donostiarrek 23 puntu dituzte, eta sestaoarrek, 22’5. Ezusterik ezean, azken jardunaldian erabakiko da irabazlea, bi taldeek elkarren aurka jokatuko baitute.