XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA.

(2014ko urtarrilaren 11tik martxoaren 8ra).

 

 

 

LEHENENGO MAILA.

 

 

 

         USTEKABEEN TXANDA.

 

            Euskal Ligako Lehenengo Mailak, ia beti bezala, esprint estua izanen du datorren larunbatean.

 

            Ustekabe batzuk eman zituen zortzigarren txandak eta sailkapena korapilatu da.

 

            Abadiñok bigarren porrota jaso zuen. Calasanzek 1’5-2’5 irabazi zion, Rodrigo Sarralde Osuaren hutsunea ongi baliatuta. Ondorioa: Calasanzek igoera izanen du jokoan azkeneko txandan, eta ez jaitsiera.

 

            Kultur Sustapena inurriak bezala puntuak pilatzen aritu da azkeneko txandetan. Peña Rey Ardiden aurka kolpe handia emateko aukera zeukan, hau azkeneko sailkatua baitzen. Ez zen horrela gertatu. 1’5-2’5 irabazi zuen Bilboko taldeak. Kultur Sustapenak lan zaila izanen du jaitsiera saihesteko.

 

            Egidazuk aukera urria du maila mantentzeko. Urnietan, igoera jokoan zuen taldearen aurka, kondenatua geratuko zela zirudien. 2-2ko berdinketa gertatu zen, ordea. Ondorioa: Urnieta ez du igoera ziurtatu eta Egidazu bizirik iritsi da azkeneko txandara.

 

            Orvina B-k jokalari batzuen hutsunea nabaritu zuen Zornotzan eta 3-1 galdu zuen. Ondorioa: Arnasa hartu du Zornotzak eta berriz gora begira jarri da; Orvina B-k azkeneko txandan ziurtatu beharko du maila.

 

            Iruñean, Donibane B-k eta Sestao B-k ez zuten ezer garrantzitsurik jokoan. Sestaoarrek 0’5-3’5 irabazi zuten. Ondorioa: Bigarren tokira hurbildu dira eta Donibanekoak berriz dira azkenak.

 

            Azkeneko txandan igoerako postu bat erabakiko da. Urnietak puntu eta erdiko abantaila du, baina Abadiño liderraren aurka jokatuko du. Calasanzek puntu eta erdia altxatu behar du, baina Peña Rey Ardid azken aurreko sailkatua izanen du parean. Zornotza Urnietatik bi puntura dago. Egidazu izanen du aurkaria. Biek gogor saiatu beharko dute.

 

            Hain zuzen ere, Egidazu Kultur Sustapena taldetik 2 puntura dago, baina ez du erabat ezinezkoa hura gainditzea. Kultur Sustapenak Sestao B-ren aurka jokatuko du denboraldiaren arrakasta. Orvina B-k Donibane Kirol Elkartea B garaitu behar luke eta jaitsiera saihestu, baina...

 

            2014-03-01.

 

                Iturria: Euskal Xake Federakuntza.