berria.info

 

Astezkena, 2013ko martxoak 19a.

 

Sestaok Europako txapeldunordea fitxatu du.

 

XAKEA. David Anton espainiarra Sestao taldearekin ariko da kluben arteko Europako Kopan. Bizkaiko taldeak lan ona egin nahi du irailean Bilbon jokatuko den txapelketan, eta horretarako fitxatu du Anton, etorkizun handiko jokalaria. Datuak argigarriak dira: 17 urterekin lortu zuen maisu handi titulua, eta iaz 18 urte azpiko munduko txapelduna izan zen.

 

http://beta.berria.info/paperekoa/5401691/024/007/2014-03-19/sestaok_europako_txapeldunordea_fitxatu_du.htm