XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA.

(2017ko urtarrilaren 14tik martxoaren 11ra).

 

 

 

OHOREZKO MAILA.

 

 

 

2017-03-11: BEDERATZIGARREN TXANDA (AZKENA).

 

            Getxon (Bizkaia), jokatuta.

 

Abadi๑o (17’5) – Sestao Bizkaialde A (24’5): 0-4.

Batalla (16) – Arrasate-Arlutz (12’5): 3-1.

Gros (22) – Conteneo (10’5): 3-1.

Zuri Baltza (10’5) – Donibane Kirol Elkartea (16’5): 1-3.

Orvina A (18’5) – Altzaga (11’5): 2’5-1’5.

 

SAILKAPENA.

 

1)      Sestao Bizkaialde A (Bizkaia) – 28’5 puntu.

2)      Gros (Donostia, Gipuzkoa) – 25 puntu.

3)      Orvina A (Iru๑ea, Nafarroa) – 21 puntu.

4)      Donibane Kirol Elkartea (Iru๑ea, Nafarroa) – 19’5 puntu.

5)      Batalla (Irun, Gipuzkoa) – 19 puntu.

6)      Abadi๑o (Bizkaia) – 17’5 puntu.

7)      Arrasate-Arlutz (Aretxabaleta, Gipuzkoa) – 13’5 puntu.

8)      Altzaga (Leioa, Bizkaia) – 13 puntu.

9)      Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) – 11’5 puntu.

10)  Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 11’5 puntu.

 

Xakeko Taldekako Euskal Ligako txapelduna: Sestao Bizkaialde A (Bizkaia). Euskal Ligako lehenengo Mailara jaitsi diren taldeak: Zuri Baltza (Bilbo, Bizkaia) eta Conteneo (Bilbo, Bizkaia).

 

SESTAOREN SEIGARREN TITULUA 8 URTETAN.

 

            Ez da ezusterik gertatu azkeneko txandan eta Sestaok irabazi du bere seigarren titulua 8 urtetan. Abadi๑ok astindu handia jaso zuen (0-4) eta horrek jaitsiarazi du seigarren posturaino. Hain zuzen, Orvina, Donibane eta Batalla sailkatu dira bi talde handien atzetik.

 

            Grosek alferrik irabazi irabazi zion 3-1 Conteneori. Emaitza honek, ordea, Bilboko taldea Lehenengo Mailara bidali du.

 

            Hiri bereko Zuri Baltza izan da jaitsi den beste taldea, Altzagarekiko lehian beste puntu erdia galdu ondoren.

 

            Informazio gehiago:   “http://www.xake.net/2017-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_17/2017-DH_inicio.html” eta “http://www.xake.net/2017-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_17/2017-DH_alineaciones-sedes.html”  webguneetan.

 

 

 

LEHENENGO MAILA.

 

 

 

2017-03-11: BEDERATZIGARREN TXANDA (AZKENA).

 

            Getxon (Bizkaia), jokatuta.

 

Calasanz (18’5) – Sestao Bizkaialde B (10): 2’5-1’5.

San Viator (14’5) – Kultur Sustapena (13): 0’5-3’5.

Easo (15) – Eguzki (18’5): 2’5-1’5.

Santa Ana Siglo XXI (21) – Egidazu Gorbea (13): 2’5-1’5.

Orvina B (19) – Portugalete (17’5): 0’5-3’5.

 

SAILKAPENA.

 

1)      Santa Ana Siglo XXI (Tutera, Nafarroa) – 23’5 puntu.

2)      Calasanz (Gasteiz, Araba) – 21 puntu.

3)      Portugalete (Bizkaia) – 21 puntu.

4)      Eguzki (Urnieta, Gipuzkoa) – 20 puntu.

5)      Orvina B (Iru๑ea, Nafarroa) – 19’5 puntu.

6)      Easo (Donostia, Gipuzkoa) – 17’5 puntu.

7)      Kultur Sustapena (Errenteria, Gipuzkoa) – 16’5 puntu.

8)      San Viator (Gasteiz, Araba) – 15 puntu.

9)      Egidazu Gorbea (Gasteiz, Araba) – 14’5 puntu.

10)  Sestao Bizkaialde B (Bizkaia) – 11’5 puntu.

 

Xakeko Taldekako Euskal Ligako Ohorezko Mailara igo diren taldeak: Santa Ana Siglo XXI (Tutera, Nafarroa) eta Calasanz (Gasteiz, Araba). Lurraldeetako Txapelketetara jaitsi diren taldeak: Kultur Sustapena (Errenteria, Gipuzkoa), San Viator (Gasteiz, Araba), Egidazu Gorbea (Gasteiz, Araba) eta Sestao Bizkaialde B (Bizkaia).

 

TUTERAKO SANTA ANA OHOREZKO MAILARA, CALASANZ-EKIN BATERA.

 

            Calasanz zen hobekien kokatuta zegoena Santa Anari Ohorezko Mailara laguntzeko. Helburua bete du, baina kostata. Azkeneko sailkatuari 2’5-1’5 ozta-ozta irabazita, Urnietari eta Portugaleteri aukera eman die festa zapuzteko.

 

Urnietarrak, ordea, hondoratu dira Easoren aurka, 2’5-1’5 galduta. Easoren saria maila mantentzea izan da.

 

Hurbilago izan du igoera Portugaletek, baja batzuk zituen Orvina B-ren aurka balentria handia egin ondoren (0’5-3’5). Galdutako puntu erdi horrek eta ezberdinketa sistemak Calasanzi eman diote bigarren postua eta horren bitartez igoera.

 

            San Viatorrek huts galanta egin du Kultur Sustapenaren aurka: 0’5-3’5. Easoren mesedetan izan da hori, San Viator eta Kultur Sustapena jaitsiko baitira Egidazu eta Sestao B-rekin batera.

 

            Informazio gehiago: “http://www.xake.net/2017-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_17/2017-PD_inicio.html”  eta “http://www.xake.net/2017-fva/6EHT_LIGA_EQUIPOS_EUS_17/2017-PD_alineaciones-sedes.html” webguneetan.

 

            2017-03-11.

 

            Iturria: Euskal Xake Federakuntza.