DONOSTIA HIRIA NAZIOARTEKO XLII. XAKE TXAPELKETA IREKIA.

(2019ko apairilaren 13tik 20ra jokatua, Donostian).

 

 

 

RENIER VAZQUEZ IGARZAK GARAIPENA MANTENDU ZUEN KUBATARREN ESKU

 

Resultado de imagen de Renier Vazquez Igarza  + ajedrez

 

Renier Vazquez Igarza kubatarra, 1979. urtean jaiotakoa.

 

            2.548ko eloarekin lehenengo zerrendaburua zen Renier Vazquez Igarza kubatarra. Oso txapelketa ona egin (9 partidatan, 7’5 puntu) eta txapelketa irabazi arren, 7’3 puntutan soilik hobetu zuen eloa. Lelys Stanley Martinez Duanyk Kubara eraman zuen garaipena iaz eta Kuban mantendu du Renier Vazquez Igarzak aurten.

 

            Vorobyev Svyatoslav (1.835), Javier Gastañares Lopez (2.025), Victor Alcazar Jimenez (2.363), Gevorg Harutjunyan (2.440) eta Daniel Eduardo Pulvett Marin (2.468) gainditu zituen lehenengo bost partidetan. Berdinketen aroa hasi zuen gero: Ismael Alshameary Puente (2.425), Salvador Gabriel Del Rio De Angelis (2.457) eta Juan Ignacio Alonso Arburu (2.341) jokalariekin. Azkeneko partidan, Jose Manuel Perez Gonzalez (2.231) garaitu zuen. Garaipen honekin bakarrik geratu zen buruan.

 

            Bigarren eta hirugarren izan ziren Ismael Alshameary Puente eta Daniel Eduardo Pulvett Marin espainiarrak, 7 puntuz.

 

            Juan Ignacio Alonso Arburu gipuzkoarra laugarren geratu zen, 7 puntuz, 33’60 puntutan eloa hobetuta.

 

            6’5 puntuz, seigarren eta zazpigarren geratu ziren Sestaoko Salvador Gabriel Del Rio De Angelis eta Alain Prieto Aranguren bizkaitarra.

           

            XLII. Torneoari buruzko informazioa: “http://chess-results.com/tnr412714.aspx?lan=1&art=1&rd=9&turdet=YES” webgunea.

 

            2019-04-20.

 

                Iturria: Internet.