EUSKADIKO ESKOLARTEKO XXXVIII. JOKOETAKO ALEBIN MAILAKO BANAKAKO XAKE TXAPELKETA.

(2019ko maiatzaren 25etik 26ra jokatua, Santurtzin).

 

 

 

            Larunbat goiz eta arratsaldean eta igande goizean jokatu zen, Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak antolaturik, Euskal Xake Federakuntzaren lankidetzarekin, Mikel Trueba Kiroldegian (Santurtzi, Bizkaia).

 

            12 urtez azpiko 11 jokalarik parte hartu zuten (2007ean jaiotakoak bakarrik onartzen ziren), 5 txandatan. Iaz jokalari bat gutxiago izan zen. Jokalari bakoitzak 55 minutuko denbora izan zuen partida osatzeko, gehi 5 segundo jokaldiko.

 

            2008an Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen jokalari nafarren parte hartzerik ez onartzea. Hau izan da, beraz, jokalari nafarrik gabeko hamabigarren Txapelketa.

 

             AZKENEKO SAILKAPENA, 5 TXANDEN ONDOREN

 

1)      Jorge Martin Castañeda (Bizkaia) (1.075) – 3’5 puntu.

2)      Iñigo Mijole Arizcuren (Gipuzkoa) (elorik gabe) – 3’5 puntu.

3)      Oskitx Miñambres Figal (Bizkaia) (elorik gabe) – 3’5 puntu.

4)      Aritz Tornay Belategi (Gipuzkoa) (1.273) – 3 puntu.

5)      Rebeca Feal Fernandez (Araba) (elorik gabe) – 3 puntu.

6)      Xian Murias Aparicio (Bizkaia) (elorik gabe) – 3 puntu.

7)      Jugatx Jiashang Larrakoetxea Gorostidi (Bizkaia) (elorik gabe) – 3 puntu.

8)      Noa Martinez Martinez (Bizkaia) (elorik gabe) – 3 puntu.

9)      Iñigo Garcia Armentia (Araba) (elorik gabe) – 1’5 puntu.

10)  Guillermo Perez Cortabarria (Araba) (elorik gabe) – 1’5 puntu.

11)  Leire Larrea Etxeberria (Gipuzkoa) (elorik gabe) – 1’5 puntu.

 

Rebeca Feal Fernandez arabarra alebin mailako Euskadiko neska xake txapelduna izan da.

 

            EMOZIOA NAGUSI, JORGE MARTIN CASTAÑEDA TXAPELDUN ETA ARITZ TORNAY BELATEGI LAUGARREN

 

            Emozioz betea izan zen txapelketa. Horretaz ohartzeko azkeneko sailkapena begiratu besterik ez da egin behar: 11 parte hartzaile, lehenengo zortziak puntu erdiko tartean eta lehenengoa eta azkenaren artean bi puntuko tartea besterik ez.

 

            Aritz Tornay Belategi gipuzkoarra zen faborito nagusia. Jorge Martin Castañeda bizkaitarraren aurka galdu zuen hirugarren txandan. Txapelketa zaildu egin zitzaion. Laugarren txandan Jugatx Jiashang Larrakoetxea Gorostidi bizkaitarraren aurka berdindu zuen Jorge Martin Castañedak. Horrela, azkeneko txanda hastean Jorge Martin Castañedak 3’5 puntu zituen eta Aritz Tornay Belategik hiru. Besteak atzerago zeuden. Azkeneko txandan biek galdu zuten: Oskitx Miñambres Figal bizkaitarraren aurka Jorge Martinek eta Iñigo Mijole Arizcuren gipuzkoarraren aurka Aritz Tornay-k.

 

            Jorge Martin, Iñigo Mijole eta Oskitx Miñambres jokalariek osatu zuten podiuma. Aritz Tornay faborito nagusia laugarren geratu zen.

 

            Bosgarren eta lehenengo neska Rebeca Feal Fernandez arabarra izan zen. Jugatx Jiashang Larrakoetxea Gorostidi bizkaitarrarekin berdindu behar izan zuen azkeneko txandan horretarako. Zazpigarren eta hirugarren neska geratu zen Jugatx Jiashang Larrakoetxea. Tartean, seigarren postuan, bigarren neska izan zen Xian Murias Aparicio bizkaitarra. Ongi baliatu zuen azkeneko txandan atsedeneko puntua eramatea.

 

            Jorge Martin Castañeda txapelduna Santurtzi Xake Taldekoa da eta Rebeca Feal Fernandez Gasteizko Lakua taldekoa.

 

            TXAPELKETAREN AZKENEKO HISTORIA

 

            2004. urtean: Iñigo Camara Gil (Araba), garaile.

 

2005. urtean: Jorge Tapia Santamaria (Araba), garaile; Iñaki Elduayen Etxabe (Gipuzkoa), bigarren; Ander Perez Ibañez (Araba), hirugarren; Ana Castiella Garcia (Nafarroa), neska txapeldun; Ane Esnaola De la Hoya (Gipuzkoa), bigarren neska; Elisa Zubizarreta Riego (Araba), hirugarren neska.

 

            2006. urtean: Asier Pedrera Busselo (Gipuzkoa), garaile; Eneko Ostolazaga Baragan (Bizkaia), bigarren; Pablo Rodriguez Lapetra (Araba), hirugarren; Andrea Bratu (Bizkaia), neska txapeldun; Haizea Alberdi Jarit (Gipuzkoa), bigarren neska; Maitane Landa Mendizabal (Araba), hirugarren neska.

 

            2007. urtean: Aizbeltz Buiza Prieto (Bizkaia), garaile; Juan Manuel Ruiz Abad (Gipuzkoa), bigarren; Iñigo Oriza de Castro (Bizkaia), hirugarren; Maialen Ros Iturgaitz (Nafarroa), neska txapeldun; Maria Lopez Hurtado (Bizkaia), bigarren neska; Vanessa Klie Galvis (Araba), hirugarren neska.

 

            2008. urtean: Beñat Lomas Romero (Araba), garaile; Joseba Llano Olabarrieta (Bizkaia), bigarren; Christian Sanchez Merino (Gipuzkoa), hirugarren; Nahiara Solana Eguiluz (Gipuzkoa), neska txapeldun; Maitane Castresana Lekue (Bizkaia), bigarren neska; Rebeca Martinez de Compañon Gonzalez (Araba), hirugarren neska.

 

            2009. urtean: Ander Salgado Quesada (Araba), garaile; Gonzalo Garcia Barquin (Bizkaia), bigarren; Iker Narbaiza Refoyo (Gipuzkoa), hirugarren; Maria Otero Ruiz de Alegria (Araba), neska txapeldun; Cristina Espinosa Cancino (Bizkaia), bigarren neska; Jone Mugika Saenz (Gipuzkoa), hirugarren neska.

 

            2010. urtean: Ramon Elduayen Echave (Gipuzkoa), garaile; Alvaro Peralta Garcia (Bizkaia), bigarren; Javier Diez Martin (Bizkaia), hirugarren; Garazi Urrusolo Aparicio (Bizkaia), neska txapeldun; Ane Sanchez Goyonaga (Gipuzkoa), bigarren neska; Irati Ibañez (Araba), hirugarren neska.

 

            2011. urtean: Jon Lagos Lejarraga (Bizkaia), garaile; Daniel Vara Del Bosque (Araba), bigarren; Guillermo Gutierrez Menzinger (Araba), hirugarren; Lucia Munita Lasa (Araba), neska txapeldun; Diana Valdezate Garcia (Bizkaia), bigarren neska; Marina Romon Kortaberria (Gipuzkoa), hirugarren neska.

 

            2012. urtean: Alberto Garcia Martinez de la Hidalga (Bizkaia), garaile; Jose Luis Muñoz Ayala (Gipuzkoa), bigarren; Liher Urrutia Domaika (Gipuzkoa), hirugarren; Alicia Cuber Caballero (Araba), neska txapeldun; Cecilia Perez Sudupe (Gipuzkoa), bigarren neska.

 

            2013. urtean: Adrian Martinez Fernandez (Bizkaia), garaile; Juan Jose Aroztegi Tolosa (Gipuzkoa), bigarren; Irati Valgañon Setien (Bizkaia), hirugarren; Constantin Carazo Fernandez (Bizkaia), hirugarren mutila; Irati Valgañon Setien (Bizkaia), neska txapeldun; Iraia Ochoa Adurriaga (Gipuzkoa), bigarren neska; Leire Camacho Larrondo (Bizkaia), hirugarren neska.

 

            2014. urtean: Patxi Moreno Estebanez (Gipuzkoa), garaile; Rodrigo De las Heras Figueroa (Araba), bigarren; Aritz Eder Elexpe Garcia (Araba), hirugarren; Sara Barandiaran Oliveras (Gipuzkoa), neska txapeldun; Ana Pajuelo Delgado (Bizkaia), bigarren neska.

 

            2015. urtean: Ivan Iturralde Etxeberria (Gipuzkoa), garaile; Josu Manterola Ubillos (Gipuzkoa), bigarren; Svytoslav Borobyev (Bizkaia), hirugarren; Irene Garcia Bolaños (Bizkaia), neska txapeldun; Izaro Niso Lopez de Ipiña (Araba), bigarren neska; Susana Martinez Egurrola (Gipuzkoa), hirugarren neska.

 

            2016. urtean: Aitor Gonzalez Rodriguez (Bizkaia), garaile; Hugo Pelegrin Gomez (Araba), bigaren; Inko Martinez Adarraga (Gipuzkoa), hirugarren; Mencia Montes Gimenez (Bizkaia), neska txapeldun; Maialen Bilbao Peinado (Bizkaia), bigarren neska; Laura Fernandez de Aranguiz (Araba), hirugarren neska.

 

            2017. urtean: Manex Regillaga Elias (Bizkaia), garaile; Unax Guillenea Lacruz (Gipuzkoa), bigarren; Lucia Munilla Bote (Bizkaia), hirugarren; Erik Rodriguez Romero, hirugarren mutila; Lucia Munilla Bote (Bizkaia), neska txapeldun; Sara Garcia Fernandez (Gipuzkoa), bigarren neska; Leire Mardones Ansia (Araba), hirugarren neska.

 

            2018. urtean: Unai Calvo Gomez (Bizkaia), garaile; Alvaro Rodriguez Avila (Bizkaia), bigarren; Zuhaitz Gimenez Lopez (Bizkaia), hirugarren; Leire Vega Bilbao (Bizkaia), neska txapeldun; Sara Garcia Fernandez (Gipuzkoa), bigarren neska; Ane Martin Ochoa de Retana (Araba), hirugarren neska.

 

            2019. urtean: Jorge Martin Castañeda (Bizkaia), garaile; Iñigo Mijole Arizcuren (Gipuzkoa), bigarren; Oskitx Miñambres Figal (Bizkaia), hirugarren; Rebeca Feal Fernandez (Araba), neska txapeldun; Xian Murias Aparicio (Bizkaia), bigarren neska; Jugatx Jiashang Larrakoetxea Gorostidi (Bizkaia), hirugarren neska.

 

            PALMARESA, 2004. URTETIK

 

1)      Aizbeltz Buiza Prieto (Bizkaia) – Titulu bat.

2)      Unai Calvo Gomez (Bizkaia) – Titulu bat.

3)      Iñigo Camara Gil (Araba) – Titulu bat.

4)      Ramon Elduayen Echave (Gipuzkoa) – Titulu bat.

5)      Alberto Garcia Martinez de la Hidalga (Bizkaia) – Titulu bat.

6)      Aitor Gonzalez Rodriguez (Bizkaia) – Titulu bat.

7)      Ivan Iturralde Etxeberria (Gipuzkoa) – Titulu bat.

8)      Jon Lagos Lejarraga (Bizkaia) – Titulu bat.

9)      Beñat Lomas Romero (Araba) – Titulu bat.

10)  Jorge Martin Castañeda (Bizkaia) – Titulu bat.

11)  Adrian Martinez Fernandez (Bizkaia) – Titulu bat.

12)  Patxi Moreno Estebanez (Gipuzkoa) – Titulu bat.

13)  Asier Pedrera Busselo (Gipuzkoa) – Titulu bat.

14)  Manex Regillaga Elias (Bizkaia) – Titulu bat.

15)  Ander Salgado Quesada (Araba) – Titulu bat.

16)  Jorge Tapia Santamaria (Araba) – Titulu bat.

 

            NESKA GARAILEEN PALMARESA, 2005. URTETIK

 

1)      Sara Barandiaran Oliveras (Gipuzkoa) – Titulu bat.

2)      Andrea Bratu (Bizkaia) – Titulu bat.

3)      Ana Castiella Garcia (Nafarroa) – Titulu bat.

4)      Alicia Cuber Caballero (Araba) – Titulu bat.

5)      Rebeca Feal Fernandez (Araba) – Titulu bat.

6)      Irene Garcia Bolaños (Bizkaia) – Titulu bat.

7)      Mencia Montes Gimenez (Bizkaia) – Titulu bat.

8)      Lucia Munilla Bote (Bizkaia) – Titulu bat.

9)      Lucia Munita Lasa (Araba) – Titulu bat.

10)  Maria Otero Ruiz de Alegria (Araba) – Titulu bat.

11)  Maialen Ros Iturgaitz (Nafarroa) – Titulu bat.

12)  Nahiara Solana Egiluz (Gipuzkoa) – Titulu bat.

13)  Garazi Urrusolo Aparicio (Bizkaia) – Titulu bat.

14)  Irati Valgañon Setien (Bizkaia) – Titulu bat.

15)  Leire Vega Bilbao (Bizkaia) – Titulu bat.

 

            2019-05-26.

 

            Iturria: “http://chess-results.com/tnr442509.aspx?lan=2&art=1&rd=5&fed=ESP&turdet=YES” webgunea.