EUSKADIKO ESKOLARTEKO XXXVIII. KIROL JOKOETAKO INFANTIL MAILAKO EUSKADIKO TALDEKAKO XAKE TXAPELKETA

(2019ko ekainaren 1ean jokatua, Santurtzin)

 

 

 

            Larunbat goizean jokatu zen, Mikel Trueba Kiroldegian (Santurtzi, Bizkaia). 12 minutuko partidak izan ziren, gehi 5 segundo jokaldiko.

 

AZKENEKO SAILKAPENA (5 TXANDA JOKATU ONDOREN)

 

1)      Gros A (Donostia, Gipuzkoa) – 16 puntu.

2)      Ortuella “El Peón” (Ortuella, Bizkaia) – 13 puntu.

3)      Marianistas (Gasteiz, Araba) – 9 puntu.

4)      Abadiño Xake Taldea (Abadiño, Bizkaia) – 8 puntu.

5)      Gros B (Donostia, Gipuzkoa) – 7’5 puntu.

6)      Calasanz (Gasteiz, Araba) – 6‘5 puntu.

 

GROS, LAUGARREN ALDIZ JARRAIAN TXAPELDUN

 

Grosek nagusi izaten segitzen du Euskadiko Infantil mailan. Laugarren aldiz jarraian irabazle; 6 titulu, azkeneko 7 urteetan.

 

            Laugarren txandan erabaki zen txapelketa. Gros A-k 10 puntu zituen eta Ortuella “El Peón”-ek bederatzi. Gros 3-1 nagusitu zitzaion Ortuellari eta hiruko puntuko aldea ireki. Alde hori azkeneko txandan mantendu zen.

 

            Marianistas taldeak 3-1 gainditu zuen Abadiño bigarren txandan. Ongi bideratu zuen hirugarren postua, baina azkeneko bi txandetan Abadiñok 3’5 puntu jan zizkion eta ozta-ozta geratu zen podiumean. Marianistasek 9 puntu egin zituen eta Abadiñok 8.

 

            Lehenengo hiru sailkatuek trofeoa irabazi zuten: Gros A, Ortuella “El Peón” eta Marianistas.

 

        AZKENEKO TXAPELKETETAKO HISTORIA

 

            2011. urtean: Sestao (Bizkaia), garaile.

 

            2012. urtean: Sestao (Bizkaia), garaile.

 

            2013. urtean: Gros (Donostia, Gipuzkoa) (Jose Luis Muñoz Avila, Ander Martin Iribar, Cecilia Perez Sodupe, Ibon Sarriegi Galdos eta Felix Lobo Yubero), garaile.

 

2014. urtean: Gros (Donostia, Gipuzkoa) (Jose Luis Muñoz Avila, Cecilia Perez Sodupe, Iker Ormaetxea, Aitor Corral eta Oscar Jauregi), garaile; Abadiño (Bizkaia), bigarren; Virgen Niña (Gasteiz, Araba), hirugarren.

 

2015. urtean: Altzaga (Leioa, Bizkaia) (Ignacio Maria Zoco Gallardo, Imanol Toledo Sanz, Erlantz Caballero Acosta, Gorka Uribe-Etxebarria Escribano, Asier Ramos Caballero eta Mikel Erdozain Oterino), garaile; Sestao Natugas (Bizkaia), bigarren; Toki Alai (Irun, Gipuzkoa), hirugarren.

 

2016. urtean: Gros (Donostia, Gipuzkoa) (Josu Manterola Ubillos, Ivan Iturralde Etxeberria, Jon Ander Almagro Aranguren, Sara Barandiaran Oliveras eta Estibaliz Apellaniz Perez), garaile; Altzaga (Leioa, Bizkaia), bigarren; Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa), hirugarren.

 

2017. urtean: Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (Ivan Iturralde Etxeberria, Josu Manterola Ubillos, Inko Martinez Adarraga, Iker Martinez Dominguez eta Joseba Ferrerio Manchola), garaile; Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (Karan Singh Ahumada, Mencia Montes Gimenez, Juan De las Rivas Gamez, Nicolas Kofi Jimenez Twumasi eta Alayn Angulo Armentia), bigarren; Barakaldo (Bizkaia) (Unai Calleja Gonzalez, Gaizka Luis Cejudo, Unai Hernandez Almaraz eta Xabier Campos Cejudo), hirugarren.

 

2018. urtean: Gros Xake Taldea (Donostia, Gipuzkoa) (Inko Martinez Adarraga, Iker Martinez Dominguez, Unax Guillenea Lacruz, Josu Garcia Taboada eta Unai Dorronsoro Arenas), garaile; Ortuella-El Peón (Ortuella, Bizkaia) (Gaizka Suarez Ortiz, Unai Bilbao Andres, Iker Palomo Lobato, Eder Gonzalez Iglesias eta Eder Ruiz Gonzalez), bigarren; Martintxo (Gasteiz, Araba) (Hugo Pelegrin Gomez, Asier Crespo Berganza, Oier Arenzana Garcia, Lorea Azkarate Martin eta Martin Guerra Ruiz), hirugarren.

 

2019. urtean: Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (Alexander Larrañaga Juaristi, Unax Guillenea Lacruz, Alex Odriozola Coscolin, Zuhaitz Gimenez Lopez eta Ekaitz Rodriguez Manzano), garaile; Ortuella “El Peón” (Ortuella, Bizkaia) (Gaizka Suarez Ortiz, Unai Bilbao Andres, Iker Palomo Lobato, Eder Ruiz Gonzalez eta Eder Gonzalez Iglesias), bigarren; Marianistas (Gasteiz, Araba) (Aimar Moreno Torrejon, Josu Subijana Cristobal, Igor Medina Albaina, Javier Ogueta Burgaleta eta Mikel Goldaracena Erviti), hirugarren.

 

        PALMARESA, 2011. URTETIK

 

1)      Gros (Donostia, Gipuzkoa) – 6 titulu.

2)      Sestao (Bizkaia) – 2 titulu.

3)      Altzaga (Leioa, Bizkaia) – Titulu bat.

 

            2019-06-01.

 

                Iturria: “http://chess-results.com/tnr442511.aspx?lan=2&fed=ESP&turdet=YES” webgunea.