ADIN GUZTIETAKO EMAKUMEZKOEN EUSKADIKO XXXII. XAKE TXAPELKETA

(2019ko ekainaren 8tik 9ra, Gasteizen)



 

Egunak:

 

2018ko ekainaren 8an eta 9an. Lehenengo txanda, goizeko 10etan.

 

Tokia:

 

Aldabe Gizarte Etxea (Gasteiz, Araba).

 

Izen ematea:

 

Izena emateko epea 2019ko ekainaren 1ean itxiko da. Larunbata da. Irekia da txapelketa.

 

            Lurraldeetatik sailkatutakoek 2019ko ekainaren 2ra arte izanen dute denbora izena emateko.

 

Joko erritmoa:

 

Ordubeteko partidak gehi 30 segundo jokaldi bakoitzeko.

 

Araudia:

 

01. Indarrean dauden FIDEren legeek zuzenduko dute txapelketa, Euskal Xake Federakuntzak ezarritako Oinarriak eta interpretazioak osatuko dute. Parte hartzeak Oinarriak onartzea erran nahi du.

 

02. Parte hartzeak hauxe onartzea dakar: EXF-k partidak, iruzkinak, sailkapenak, argazkiak edo bideoak argitara ditzake, sustapenari begira, proportzionaltasun irizpideekin.

 

03. Torneoa jokautako da bost txandatan, 2019ko ekainaren 8an eta 9an, sistema suitzarra erabilita. Aldabe Gizarte Etxean jokatuko da (Arriagako Ataria, z/g, 01.012, Gasteiz). Parekaketak programa informatikoaren bidez eginen dira.

 

04. Eider Velasco izanen da Txapelketaren Antolakuntzako arduradun federatiboa. Epaile Nagusia Miguel Angel Almansa izanen da.

 

05. Ordutegia (alda daitezke, baina aurretik jakinarazita):

 

Lehenengo txanda: Ekainaren 8an, 10:00etan.

Bigarren txanda: Ekainaren 8an, 12:30ean.

Hirugarren txanda: Ekainaren 8an, 17:00etan.

Laugarren txanda: Ekainaren 9an, 09:30ean.

Bosgarren txanda: Ekainaren 9an, 12:30ean.

 

            Jokalari guztiak gonbidatuta daude sari banaketara. Azkeneko txanda bukatzean eginen da.

 

06. Jokalariek indarrean dagoen lizentzia federatiboa izan behar dute, parte hartzeko. 2019ko ekainaren 1era arte egin daitezke inskripzioak. Irekia denez, edonork parte har dezake, 20 euro ordainduta.

 

07. Lehenengo txanda hasi baino 5 minutu lehenago ez agertutako jokalariak ez dira lehenengo txandako parekaketan sartuko, ez bada arrazoitutako zio batengatik.

 

08. Joko erritmoa 60 minutukoa izanen da, gehi 30 segundo jokaldiko. Hasteko itxaron denbora 15 minutukoa izanen da.

 

09. Jokaldiak algebraikoan idatziko dira, modu argi eta irakurgarrian. Partida amaitzean, jokalariek planilla sinatua eman behar diote epaileari, emaitza zuzen adierazita. Piezak hasierako lekuan jartzea ere egin behar dute.

 

10. Joko aretoan, epailearen baimenik gabe, telefono mugikorrak edo komunikaziorako beste edozein bitarteko elektroniko edukitzea debekatuta egonen da, erabat deskonetatuta daudenean izan ezik. Jokaldi legalekin aurkariak irabazterik ez badu, emaitza berdinketa izanen da.

 

11. Erabiliko diren ezberdinketa sistemak:

 

a)     Euren arteko emaitza.

b)    Bucholz osoa.

c)     Sistema pilatzailea.

d)    Sonnenborn-Berger.

 

12. Torneoa FIDE, FEDA eta EXFren elorako baliagarria izanen da. EXFri, FEDAri eta FIDEri Txosten Ofiziala bidaliko die epaile nagusiak. FEDAren Txapelketan Euskadi ordezkatzeko aukera izanen du lehenengo sailkatuak.

 

13. Edozein auzi Torneoko epaile nagusiak ebatziko du. EXFko Apelazio Batzordearen aurrean errekurri daiteke erabakia. Honek azken hitza izanen du. Idatziz egin behar dira erreklamazioak Apelazio Batzordearen aurrean, txanda amaitu ondoren 30 minutu igaro baino lehen.

 

14. Antolakuntzak erabakiko du jokalariak kanporatzearen inguruan, behin ez badira agertzen edo lehenengo txanda hasi baino lehen joko aretoan ez badaude.

 

15. Joko aretoan partidak berregitea edo analizatzea debekatuta dago. Epailearen baimenik gabe, joko aretotik ezin da atera, partida jokatzen ari den bitartean. Epailearen baimenik gabe, jokaldia egin behar duena ezin da taulatik aldendu.

 

16. Joko aretoan ezin da erre.

 

17. Aurreikusitako hasierako parte hartzea hauxe da: Lurralde bakoitzeko bi jokalari, 2018ko Euskadiko txapelduna eta antolakuntzak gonbidatutako jokalari bat.

 

         

ADIN GUZTIETAKO EMAKUMEZKOEN EUSKADIKO XXXII. XAKE TXAPELKETA 2019

Gasteiz, 2019-06-08 - 2019-06-09

Ranking iniziala  

Ran.  Izen FIDE Nac. F.Nac. Fed. Iturria/Kluba
1   Abrisqueta Zudaire, Leyre (WCM) 2025 2034 2005 Nafarroa Oberena
2   Barrio Ugidos, Ainhoa 1855 1873 1994 Bizkaia Portugalete
3   Tornay, Haizea 1598 1603 2003 Gipuzkoa Arrasate/Arlutz
4   Garcia Bolanos, Irene 1525 1531 2003 Bizkaia Sestao
5   Gaviria Valencia, Gisela 1480 1492 1986 Bizkaia Endroke
6   Abrisqueta Zudaire, Ines 1465 1485 2006 Nafarroa Oberena
7   Junquera Ciaurriz, Maria Teresa 1373 1341 1936 Araba Buztinzuri
8   Apellaniz Perez, Estibaliz 1359 1370 2002 Gipuzkoa Gros X.T.
9   Vicedo Rubio, Pino 1327 1327 1970 Gipuzkoa XabiBazi
10   Barcala Arcauz, Ayala 1321 1339 2003 Araba Martintxo
11   Zubizarreta Landera, Maddi 1294 1305 2004 Bizkaia Santurtzi
12   Arteche Campo, Patricia 1229 1223 1999 Araba Martintxo
13   Eguia Larrinaga, Itxasne 0 711 1993 Araba Llodio
14   Feal Fernandez, Rebeca 0 0 2007 Araba Lakua



         2018ko AZKENEKO SAILKAPENA, BOST TXANDA JOKATU ONDOREN

 

1)      Eihartze Buiza Prieto (Bizkaia) (2.055) – 5 puntu.

2)      Haizea Salvatierra Alzorriz (Nafarroa) (1.621) – 4 puntu.

3)      Irene Garcia Bolaños (Bizkaia) (1.361) – 3 puntu.

4)      Gisela Gaviria Valencia (Bizkaia) (1.488) – 3 puntu.

5)      Maria Jesus Saez de Jauregi Suso (Araba) (1.560) – 2’5 puntu.

6)      Haizea Tornay (Gipuzkoa) (1.357) – 2 puntu.

7)      Pino Vicedo Rubio (Gipuzkoa) (1.667 euskal elokoa)– 2 puntu.

8)      Maria Teresa Junquera Ciaurriz (Araba) (1.435) – 1’5 puntu.

9)      Ayala Barcala Arauz (Araba) (1.329) – Puntu bat.

10)  Lorea Azkarate Martin (Araba) (1.017) – Puntu bat.

 

TXAPELKETAREN AZKENEKO HISTORIA

 

2006. urtean: Paula Camara Gil (Araba), garaile.

 

2007. urtean: Paula Camara Gil (Araba), garaile.

 

2008. urtean: Isabel Menoyo Alonso (Bizkaia).

 

2009. urtean: Daniela Velte (Gipuzkoa), garaile.

 

2010. urtean: Oihana Gonzalez Etayo (Nafarroa), garaile.

 

2011. urtean: Angels Cucarella Montell (Bizkaia), garaile; Daniela Velte (Gipuzkoa), bigarren; Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia), hirugarren.

 

2012. urtean: Angels Cucarella Montell (Bizkaia), garaile; Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia), bigarren; Isabel Menoyo Alonso (Bizkaia), hirugarren.

 

2013. urtean: Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia), garaile; Ainhoa Ortin Blanco (Nafarroa), bigarren; Lara Fernandez Santamaria (Bizkaia), hirugarren.

 

2014. urtean: Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia), garaile; Daniela Velte (Gipuzkoa), bigarren; Oihana Gonzalez Etayo (Nafarroa), hirugarren.

 

2015. urtean: Eihartze Buiza Prieto (Bizkaia), garaile; Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia), bigarren; Irati Laseca Arana (Nafarroa), hirugarren.

 

2016. urtean: Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia), garaile; Maria Jesus Saez de Jauregui Suso (Araba), bigarren; Carlota Aramendia Ybarra (Nafarroa), hirugarren.

 

2017. urtean: Eihartze Buiza Prieto (Bizkaia), garaile; Gisela Gaviria Valencia (Bizkaia), bigarren; Maria Jesus Saez de Jauregui Suso (Araba), hirugarren.

 

2018. urtean: Eihartze Buiza Prieto (Bizkaia), garaile; Haizea Salvatierra Alzorriz (Nafarroa), bigarren; Irene Garcia Bolaños (Bizkaia), hirugarren.

 

PALMARESA, 2006. URTETIK

 

1)      Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia) – 3 titulu.

2)      Eihartze Buiza Prieto (Bizkaia) – 3 titulu.

3)      Paula Camara Gil (Araba) – 2 titulu.

4)      Angels Cucarella Montell (Bizkaia) – 2 titulu.

5)      Oihana Gonzalez Etayo (Nafarroa) – Titulu bat.

6)      Isabel Menoyo Alonso (Bizkaia) – Titulu bat.

7)      Daniela Velte (Gipuzkoa) – Titulu bat.

 

            Informazio gehiago:

 

Euskal Xake Federakuntzan: 943 76 32 39 telefonoan edo “fva@xake.net” posta elektronikoan.

 

            2019-05-25.

 

            Iturria: “http://xake.net/2019-fva/6EHT_CAMP-EUS-FEMENINO%202019/2019-06-08_09%20CAM%20EUS%20FEMENINO_ok.html” webgunea.