ADIN GUZTIETAKO EMAKUMEZKOEN XXII. EUSKADIKO XAKE TXAPELKETA

(2019ko ekainaren 8tik 9ra, Gasteizen)



 

Aldabe Herritar Gunean jokatu zen (Gasteiz, Araba), larunbat eta igandean. Ordubeteko partidak izan ziren, gehi 30 segundo jokaldiko.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA (BOST TXANDA JOKATU ONDOREN)

 

1)      Leyre Abrisqueta Zudaire (Nafarroa) (2.025) – 4’5 puntu.

2)      Ines Abrisqueta Zudaire (Nafarroa) (1.465) – 4 puntu.

3)      Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia) (1.855) – 3’5 puntu.

4)      Estibaliz Apellaniz Perez (Gipuzkoa) (1.395) – 3 puntu.

5)      Irene Garcia Bolaños (Bizkaia) (1.568) – 3 puntu.

6)      Gisela Gaviria Valencia (Bizkaia) (1.480) – 3 puntu.

7)      Haizea Tornay (Gipuzkoa) (1.598) – 3 puntu.

8)      Rebeca Feal Fernandez (Araba) (elorik gabe) – 2’5 puntu.

9)      Maddi Zubizarreta Landera (Bizkaia) (1.294) – 2 puntu.

10)  Ayala Barcala Arcauz (Araba) (1.251) – 2 puntu.

11)  Maria Teresa Junquera Ciaurriz (Araba) (1.373) – 2 puntu.

12)  Patricia Arteche Campo (Araba) (1.229) – 1’5 puntu.

13)  Itsasne Eguia Larrinaga (Araba) (1.711 euskal elokoa) – Puntu bat.

 

         LEYRE ABRISQUETA ZUDAIRE NAFARRAK PRONOSTIKOA BETE ZUEN


 Leyre Abrisqueta Zudaire, erdian, trofeoarekin

 

Leyre Abrisqueta Zudaire, erdian, trofeoarekin.

 

            Leyre Abrisqueta Zudaire faborito garbia zen, nahiz eta Ainhoa Barrio Ugidos ere hor izan (hiru aldiz Euskadiko emakumezko txapeldun). Pronostikoa bete zuen. Txapelketa ona egin zuen: Bata bestearen atzetik, Maria Teresa Junquera Ciaurriz, bere ahizpa Ines Abrisqueta Zudaire, Irene Garcia Bolaños eta Haizea Tornay gainditu zituen. Azkeneko txandan, behar zuen berdinketa egin zuen Ainhoa Barrio Ugidosen aurka.

 

            Leyre Abrisqueta Zudairek 14 urte ditu edo izanen ditu urte honetan. Oberena taldean jokatzen du. Dagoeneko Nafarroako onenekin parez pare aritzen da.

 

            13 urte inguruko Ines Abrisqueta Zudairek ustekabea eman zuen, bigarren geratuta. Egutegia alde izan zuen, areriorik gogorrenak saihestu baitzituen (bere ahizpa izan ezik). 4 puntu eginda, puntu erdira utzi zuen Ainhoa Barrio Ugidos Portugaletekoa. Hau hasi zen galtzen Estibaliz Apellanizen aurka eta egoera ezin izan zuen altxatu. Txapeldunarekin berdindu zuen azkeneko txandan, baina horrela hirugarren geratzea besterik ezin izan zuen lortu.

 

            Onenen atzetik, hiru puntuz, Estibaliz Apellaniz Perez, Irene Garcia Bolaños, Gisela Gaviria Valencia eta Haizea Tornay geratu ziren.

 

TXAPELKETAREN AZKENEKO HISTORIA

 

2006. urtean: Paula Camara Gil (Araba), garaile.

 

2007. urtean: Paula Camara Gil (Araba), garaile.

 

2008. urtean: Isabel Menoyo Alonso (Bizkaia).

 

2009. urtean: Daniela Velte (Gipuzkoa), garaile.

 

2010. urtean: Oihana Gonzalez Etayo (Nafarroa), garaile.

 

2011. urtean: Angels Cucarella Montell (Bizkaia), garaile; Daniela Velte (Gipuzkoa), bigarren; Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia), hirugarren.

 

2012. urtean: Angels Cucarella Montell (Bizkaia), garaile; Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia), bigarren; Isabel Menoyo Alonso (Bizkaia), hirugarren.

 

2013. urtean: Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia), garaile; Ainhoa Ortin Blanco (Nafarroa), bigarren; Lara Fernandez Santamaria (Bizkaia), hirugarren.

 

2014. urtean: Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia), garaile; Daniela Velte (Gipuzkoa), bigarren; Oihana Gonzalez Etayo (Nafarroa), hirugarren.

 

2015. urtean: Eihartze Buiza Prieto (Bizkaia), garaile; Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia), bigarren; Irati Laseca Arana (Nafarroa), hirugarren.

 

2016. urtean: Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia), garaile; Maria Jesus Saez de Jauregui Suso (Araba), bigarren; Carlota Aramendia Ybarra (Nafarroa), hirugarren.

 

2017. urtean: Eihartze Buiza Prieto (Bizkaia), garaile; Gisela Gaviria Valencia (Bizkaia), bigarren; Maria Jesus Saez de Jauregui Suso (Araba), hirugarren.

 

2018. urtean: Eihartze Buiza Prieto (Bizkaia), garaile; Haizea Salvatierra Alzorriz (Nafarroa), bigarren; Irene Garcia Bolaños (Bizkaia), hirugarren.

 

2019. urtean: Leyre Abrisqueta Zudaire (Nafarroa), garaile; Ines Abrisqueta Zudaire (Nafarroa), bigarren; Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia), hirugarren.

 

PALMARESA, 2006. URTETIK

 

1)      Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia) – 3 titulu.

2)      Eihartze Buiza Prieto (Bizkaia) – 3 titulu.

3)      Paula Camara Gil (Araba) – 2 titulu.

4)      Angels Cucarella Montell (Bizkaia) – 2 titulu.

5)      Leyre Abrisqueta Zudaire (Nafarroa) – Titulu bat.

6)      Oihana Gonzalez Etayo (Nafarroa) – Titulu bat.

7)      Isabel Menoyo Alonso (Bizkaia) – Titulu bat.

8)      Daniela Velte (Gipuzkoa) – Titulu bat.

 

            2019-06-09.

 

                Iturria: “https://info64.org/campeonato-de-euskadi-femenino-absoluto-2019/standings” webgunea.