TXIMISTA XAKEKO EUSKADIKO TALDEKAKO TXAPELKETA.

(2019ko ekainaren 16an, Bergaran).

 

 

 

Partidak Bergarako Agorrosin Kirol Gunean (Gipuzkoa) jokatu ziren, igande arratsaldean.

 

5 minutuko partidak izan ziren eta lau mahaitan jokatu ziren neurketak. Itzuli bateko Liga izan zen.

 

AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)      Sestao (Bizkaia) – 39’5 puntu.

2)      San Viator (Gasteiz, Araba) – 37 puntu.

3)      Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia) – 34’5 puntu.

4)      Antsoain (Nafarroa) – 29 puntu.

5)      Gazte mailako Euskal Selekzioa – 26’5 puntu.

6)      Endroke (Arrigorriaga, Bizkaia) – 26’5 puntu.

7)      Martintxo (Gasteiz, Araba) – 21 puntu.

8)      Oberena (Iruñea, Nafarroa) – 20 puntu.

9)      Elkano Xake Taldea (Getaria, Gipuzkoa) – 19 puntu.

10)  Abadiño (Bizkaia) – 18’5 puntu.

11)  Arrasate/Bergara (Gipuzkoa) – 16’5 puntu.

12)  B.Gorbea/Egidazu (Gasteiz, Araba) – 13 puntu.

13)  Zaldi Baltza (Elorrio, Bizkaia) – 11 puntu.

 

OZTA-OZTA, BAINA SESTAO BERRIZ TXAPELDUN.

 

El CA Sestao sumó un nuevo título a sus vitrinas.

 

Juan Mario Gomez Esteban, trofeoarekin. Ondoan, bere ezkerrera, Sergio Trigo Urkijo, Jesus Maria Iruzubieta Villaluenga eta Fernando Estefano Rilova.

 

Bosgarren aldiz jarraian, Sestao berriz txapeldun tximista xakean.

 

Hiru txanda falta ziren eta San Viator aurretik zegoen, puntu eta erdiko abantailaz. San Viatorrek baino lau puntu gehiago atera zituen Sestaok azkeneko txanda horietan, ordea. Arrasate/Bergara, Elkano eta Endroke jipoitu zituen, 4-0 gaindituta. San Viatorrek, aldiz, Gazte mailako Euskadiko Selekzioaren aurka 2’5-1’5 galdu zuen. Azkeneko txanda hasi baino lehen, puntu bat gutxiago zuen, baina garaipen eskasa lortu zuen Antsoainen kontra: 1’5-2’5. Txapeldunetik 2’5 puntura geratu zen. San Viator izan zen Sestaori irabazi zion bakarra: 2’5-1’5.

 

            Santurtziko Itsas Zaldunak taldearentzat izan zen hirugarren postua, Sestaotik 5 puntura.

 

Sergio Trigo Urkijo, Jesus Maria Iruzubieta Villaluenga, Juan Mario Gomez Esteban eta Fernando Estefano Rilova jokalariek talde nahiko ona osatzen zuten. Ez zen 2018an bezain indartsu, baina ez zuen huts egin eta Sestaora joan zen titulua.

 

AZKEN URTEETAKO HISTORIA.


2004. urtean: Kultur Sustapena (Errenteria, Gipuzkoa), txapeldun.

 

2005. urtean: Gros (Juan Mario Gomez Esteban, Santiago Gonzalez De la Torre, Elvis Hernandez eta Ivan Muñoz Perez) (Donostia, Gipuzkoa), txapeldun.

 

2006. urtean: Easo (Donostia, Gipuzkoa), txapeldun.

 

2007. urtean: Gros (Donostia, Gipuzkoa), txapeldun.

 

2008. urtean: Sestao (Juan Mario Gomez Esteban, Carlos Varas Gonzalez, Carlos Nava Pereda eta Sergio Trigo Urkijo) (Bizkaia), txapeldun.

 

2009. urtean: Sestao (Juan Mario Gomez Esteban, Carlos Varas Gonzalez, Carlos Nava Pereda eta Sergio Trigo Urkijo) (Bizkaia), txapeldun.

 

2013. urtean: Orvina (Luis David Jimenez Almeida, Iñaki Rebole Arbea, Mikel Ortega Lopez eta Pablo Urriza Iricibar) (Iruñea, Nafarroa), txapeldun.

 

2014. urtean: Batalla (Juan Ignacio Alonso Arburu, Ivan Muñoz Perez, Carlos Cruz-Lopez Claret,            Antxon Serras Uria eta Luis Olaizola Ortega) (Irun, Gipuzkoa), txapeldun.

 

2015. urtean: Sestao Naturgas (Juan Mario Gomez Esteban, Alejandro Ruiz Gomez, Jesus Iruzubieta Villaluenga eta Sergio Trigo Urkijo) (Bizkaia), txapeldun. Antsoaingo Xake Kluba/Donibane Kirol Elkartea) (Mikel Huerga Leatxe, Luis David Jimenez Almeida, Aritz Idiazabal Troyas eta Andres Malon Insausti) (Antsoain/Iruñea, Nafarroa), bigarren. Altzaga (Mikel Sanz Rodero, Alvaro Diaz Herrero, Joseba Llano Olabarrieta eta Xabier Barbazan Bilbao) (Leioa, Bizkaia), hirugarren.

 

2016. urtean: Sestao Naturgas (Juan Mario Gomez Esteban, Jesus Iruzubieta Villaluenga, Alejandro Ruiz Gomez eta Fernando Estefano Rilova) (Bizkaia), txapeldun. Altzaga (Asier Gonzalez Pereira, Xabier Barbazan Bilbao, Joseba Llano Olabarrieta eta Aritz Zabala Perez) (Leioa, Bizkaia), bigarren. Santurtzi (Ricardo Perez Pacheco, David Torres Novalbos, Txema Rodriguez Rodriguez eta Luis J. Rodriguez Rodriguez)  (Bizkaia), hirugarren.

 

2017. urtean: Sestao (Sergio Trigo Urkijo, Jesus Iruzubieta Villaluenga, Alejandro Ruiz Gomez, Juan Mario Gomez Esteban eta Ramon Sanchez Rodriguez) (Bizkaia), txapeldun. Abadiño (Alain Prieto Aranguren, Ibon Martin Echeandia, Jon Lagos Lejarraga, Maitane Varas Lopez de Echezarreta eta Aritz Eder Elexpe Garcia) (Bizkaia), bigarren. San Viator (David Astasio Lopez, Alvaro Alvaina Alvarez, Mikel Vicente Ezeiza, Guillermo Pancorbo Nuno eta Andres Mendieta Gomez) (Gasteiz, Araba), hirugarren.

 

2018. urtean: Sestao Bizkaialde (Salvador Gabriel Del Rio De Angelis, Alejandro Ruiz Gomez, Sergio Trigo Urkijo, Juan Mario Gomez Esteban eta Ramon Sanchez Rodriguez) (Bizkaia), txapeldun. Antsoain (Mikel Huerga Leache, Joaquin Ramos Dominguez, Axel Roviralta Montero eta Alvaro Garisoain Ardanaz) (Nafarroa), bigarren. Endroke (Adrian Martinez Fernandez, Josu Eder Rocillo Mateo, Xabier Martin Ibisate eta Rodrigo Javier Santos Reyes) (Arrigorriaga, Bizkaia), hirugarren.

 

2019. urtean: Sestao (Sergio Trigo Urkijo, Jesus Maria Iruzubieta Villaluenga, Juan Mario Gomez Esteban eta Fernando Estefano Rilova) (Bizkaia), txapeldun. San Viator (Araba), bigarren. Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia), hirugarren.

 

PALMARESA, 2004. URTETIK.

 

1)      Sestao (Bizkaia) – 7 titulu.

2)      Gros (Donostia, Gipuzkoa) – 2 titulu.

3)      Batalla (Irun, Gipuzkoa) – Titulu bat.

4)      Easo (Donostia, Gipuzkoa) – Titulu bat.

5)      Kultur Sustapena (Errenteria, Gipuzkoa) – Titulu bat.

6)      Orvina (Iruñea, Nafarroa) – Titulu bat.

 

2019ko Txapelketaren inguruko informazioa: “http://chess-results.com/tnr449444.aspx?lan=2&turdet=YES” webgunean.

 

2019-06-16.

 

                Iturria: Internet.