’IRUÑEA HIRIA’ EMAKUMEEN I. XAKE TORNEOA

(2020ko otsailaren 29an, Iruñean)

 

 

 

            Oberena taldearen egoitzan jokatu zen, larunbat goiz eta arratsaldean. Torneoaren helburua zen emakumeak sustatzea xakean. 20 minutuko 6 partida izan ziren.

 

            Antolatzailea Nafarroako Xake Federakundea izan zen.

 

AZKENEKO SAILKAPENA (6 TXANDEN ONDOREN)

 

1)    Marta Roldan Marques (1.938) – 5’5 puntu.

2)    Leyre Abrisqueta Zudaire (2.047) – 5 puntu.

3)    Adriana Iribas Garayoa (1.378) – 4’5 puntu.

4)    Niobe Arregui Gonzalez (1.201) – 4’5 puntu.

5)    Irene Arlanzon Romero – 4 puntu.

6)    Paula Iribas Garayoa (1.360) – 4 puntu.

7)    Anahi Ignacio Lopez (1.406) – 3’5 puntu.

8)    Ines Abrisqueta Zudaire (1.516) – 3 puntu.

9)    Maria Rodriguez Pinar – 3 puntu.

10) Rebeca Yvana Prieto Garcia (1.246) – 3 puntu.

11) Irati Perez Azanza (1.059) – 3 puntu.

12) Patricia Camila Prieto Garcia (1.012) – 2’5 puntu.

13) Atia Arregui Gonzalez (1.039) – 2’5 puntu.

14) Maria Labiano Hernandez (1.617 euskal elokoa) – 2 puntu.

15) Lucia Suescun Ocariz – 2 puntu.

16) Keira Arregui Gonzalez (1.542 euskal elokoa) – 2 puntu.

17) Alicia Falcon Ibañez – 2 puntu.

18) Maria de la Luz Garcia Escamilla – Puntu bat.

19) Aurora Adela Hidalgo Choque – Puntu bat.

 

         MARTA ROLDAN, LEYRE ABRISKETA ETA BESTEEN GAINETIK

 

            Marta Roldan Marques emaitza onak lortzen ari da azken boladan eta bere eloa gero eta gorago doa. Tuterako Santa Ana taldean jokatzen du. 2005. urtean jaio zen; beraz, 15 urte beteko ditu 2020. urtean, dagoeneko bete ez baditu. Faboritoetako bat zen torneo honetan, baina Leyre Abrisquetaren azpitik.

 

            Irene Arlanzon Romero, Paula Iribas Garayoa, Maria Rodriguez Pinar eta Ines Abrisqueta Zudaire gainditu zituen lehenengo lau txandetan. Bosgarrenean aurkari nagusi izan zuen aurrez aurre: Leyre Abrisqueta Zudaire. Hori ere garaitu zuen.

 

            Azkeneko txandan berdinketa nahikoa zuen eta horixe lortu zuen Adriana Iribas Garayoaren aurka.

 

            Tuterarraren nagusitasuna nahiko garbi geratu zen. Bere atzetik, Leyre Abrisqueta sailkatu zen eta hirugarren Adriana Iribas Garayoa.

 

            Adriana Iribas Garayoak eraman zuen 18 urtez azpiko onenaren saria, lehenengo bi sailkatuek sari hobea zutelako, 18 urtez azpikoak haiek ere izanik. Niobe Arregui Gonzalez izan zen 14 urtez azpiko onena eta Keira Arregui Gonzalez 10 urtez azpiko lehenengoa.

 

         SARIAK

 

            Marta Roldan Marques lehenengoarentzat: Trofeoa eta 150 euroko opari-txartela.

            Leyre Abrisqueta Zudaire bigarrenarentzat: Trofeoa eta 75 euroko opari-txartela.

            Irene Arlanzon Romero bosgarrenarentzat: Trofeoa eta 50 euroko opari-txartela.

 

            Adriana Iribas Garayoa 18 urtez azpiko lehenengoarentzat: 70 euroko opari-txartela.

            Paula Iribas Garayoa 18 urtez azpiko bigarrenarentzat: 40 euroko opari-txartela.

            Niobe Arregui Gonzalez 14 urtez azpiko lehenengoarentzat: 70 euroko opari-txartela.

            Anahi Ignacio Lopez 14 urtez azpiko bigarrenarentzat: 40 euroko opari-txartela.

            Keira Arregui Gonzalez 10 urtez azpiko lehenengoarentzat: 70 euroko opari-txartela.

            Aurora Adela Hidalgo Choque 10 urtez azpiko bigarrenarentzat: 40 euroko opari-txartela.

 

            2020-02-29.

 

Iturria: “https://info64.org/i-torneo-femenino-de-ajedrez-ciudad-de-pamplona/standings” webgunea.