ADIN GUZTIETAKO EMAKUMEZKOENEUSKADIKO XAKE TXAPELKETA

(2020ko uztailaren 4an, Gasteizen)



 

Aldabe Herritar Gunean jokatu zen (Gasteiz, Araba), larunbat goiz eta arratsaldean. 25 minutuko partidak izan ziren, bederatzi txandatan. Koronabirusaren aurkako neurriak hartuta jokatu zen txapelketa (maskarak jarrita, adibidez). Horrexegatik, erritmo azkarra erabili zen (egun bakar batean jokatzeko). Estatistikek erritmoko klasiko aurreko txapelketak eta hau batzen dituzte, ordea.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA (BEDERATZI TXANDA JOKATU ONDOREN)

 

1)      Ainhoa Ortin Blanco (Nafarroa) (1.971) – 7 puntu.

2)      Leyre Abrisqueta Zudaire (Nafarroa) (2.062) – 7 puntu.

3)      Cecilia Perez Sodupe (Gipuzkoa) (1.827) – 6 puntu.

4)      Haizea Tornay (Gipuzkoa) (1.596) – 4 puntu.

5)      Leire Vega Bilbao (Bizkaia) (1.080) – 3’5 puntu.

6)      Irene Garcia Bolaños (Bizkaia) (1.485) – 3 puntu.

7)      Jugatx Larrakoetxea Gorostidi (Bizkaia) (1.727 euskal elokoa) – 2’5 puntu.

8)      Mencia Montes Gimenez (Bizkaia) (1.725) – 1’5 puntu.

9)      Ines Abrisqueta Zudaire (Nafarroa) (1.516) – 1’5 puntu.

 

         SARIAK

 

1)      Ainhoa Ortin Blanco (Nafarroa) – 100 euro.

2)      Leyre Abrisqueta Zudaire (Nafarroa) – 60 euro.

3)      Cecilia Perez Sodupe (Gipuzkoa) – 40 euro.

 

         AINHOA ORTIN NAGUSITU ZITZAIEN LEYRE ABRISQUETA ETA CECILIA PEREZ SODUPERI

 

Finalistas del Campeonato Femenino de Euskadi 2020

 

Ez da Iran, aro honetako argazkia baizik. Parte hartzaileak, koronabirusaren garaian. Laugarrena, Ainhoa Ortin Blanco txapelduna; bosgarrena, Leyre Abrisqueta Zudaire, txapeldunordea; zazpigarrena, Cecilia Perez Sodupe, hirugarren sailkatua.

 

            Bi nafar ziren faborito nagusiak txapelketa honetan: Leyre Abrisqueta Zudaire eta Ainhoa Ortin Blanco. Lehenengoak 15 urte eginen ditu aurten (dagoeneko bete ez baditu), Iruñeko Oberena taldean jokatzen du eta une honetan FIDE eloko 91 puntu gehiago ditu. Bigarrenak 19 urte beteko ditu aurten (edo bete ditu), Tuterako Santa Ana taldekoa da eta esperientzia gehiago du.

 

            Noski, lana zailtzeko helburua zuten gainontzekoek. Batez ere, Cecilia Perez Sodupe Groseko gipuzkoarrak (hirugarren ranking-ean).

 

            Ainhoa Ortin tuterarrak oso ongi hasi zuen txapelketa eta lehenengo bost partida irabazi zituen. Tartean, Leyre Abrisqueta eta Cecilia Perez Sodupe gainditu zituen. Txapelketa ongi bideratua zuen. Ustekabean hurrengo partida galdu zuen, Jugatx Larrakoetxea bizkaitarraren aurka. Tentsioa mantendu behar izan zuen bukaeraraino. Mencia Montes eta Haizea Tornay garaituta, adin guztietako emakumeen Euskadiko bere lehenengo titulua lortu zuen.

 

            Leyre Abrisquetak bigarren txandan galdu zuen Ainhoa Ortinen aurka. Alferrik ibili zen gero puntuak pilatzen. Sailkapenean harrapatu zuen baina bere atzetik sailkatu zen. Azken aurreko partida bigarren postua ziurtatu zuen, Cecilia Perez Soduperi irabazita. Honek lehenengo bi sailkatuekin galdu zuen eta hirugarren postuan amaitu zuen.

 

            Azkeneko bi tituluak nafarrek lortu dituzte (Leyre Abrisqueta eta Ainhoa Ortin izan dira azkeneko txapeldunak). Beraz, emakumeen artean ere hasi dira nafarrak nabarmentzen.

 

TXAPELKETAREN AZKENEKO HISTORIA

 

2006. urtean: Paula Camara Gil (Araba), garaile.

 

2007. urtean: Paula Camara Gil (Araba), garaile.

 

2008. urtean: Isabel Menoyo Alonso (Bizkaia).

 

2009. urtean: Daniela Velte (Gipuzkoa), garaile.

 

2010. urtean: Oihana Gonzalez Etayo (Nafarroa), garaile.

 

2011. urtean: Angels Cucarella Montell (Bizkaia), garaile; Daniela Velte (Gipuzkoa), bigarren; Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia), hirugarren.

 

2012. urtean: Angels Cucarella Montell (Bizkaia), garaile; Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia), bigarren; Isabel Menoyo Alonso (Bizkaia), hirugarren.

 

2013. urtean: Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia), garaile; Ainhoa Ortin Blanco (Nafarroa), bigarren; Lara Fernandez Santamaria (Bizkaia), hirugarren.

 

2014. urtean: Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia), garaile; Daniela Velte (Gipuzkoa), bigarren; Oihana Gonzalez Etayo (Nafarroa), hirugarren.

 

2015. urtean:Eihartze Buiza Prieto(Bizkaia), garaile; Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia), bigarren; Irati Laseca Arana (Nafarroa), hirugarren.

 

2016. urtean:Ainhoa Barrio Ugidos(Bizkaia), garaile; Maria Jesus Saez de Jauregui Suso (Araba), bigarren; Carlota Aramendia Ybarra (Nafarroa), hirugarren.

 

2017. urtean:Eihartze Buiza Prieto(Bizkaia), garaile; Gisela Gaviria Valencia (Bizkaia), bigarren; Maria Jesus Saez de Jauregui Suso (Araba), hirugarren.

 

2018. urtean:Eihartze Buiza Prieto(Bizkaia), garaile; Haizea Salvatierra Alzorriz (Nafarroa), bigarren; Irene Garcia Bolaños (Bizkaia), hirugarren.

 

2019. urtean:Leyre Abrisqueta Zudaire(Nafarroa), garaile; Ines Abrisqueta Zudaire (Nafarroa), bigarren; Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia), hirugarren.

 

2020. urtean:Ainhoa Ortin Blanco(Nafarroa), garaile; Leyre Abrisqueta Zudaire (Nafarroa), bigarren; Cecilia Perez Sodupe (Gipuzkoa), hirugarren.

 

PALMARESA, 2006. URTETIK

 

1)      Ainhoa Barrio Ugidos (Bizkaia) – 3 titulu.

2)      Eihartze Buiza Prieto (Bizkaia) – 3 titulu.

3)      Paula Camara Gil (Araba) – 2 titulu.

4)      Angels Cucarella Montell (Bizkaia) – 2 titulu.

5)      Leyre Abrisqueta Zudaire (Nafarroa) – Titulu bat.

6)      Oihana Gonzalez Etayo (Nafarroa) – Titulu bat.

7)      Isabel Menoyo Alonso (Bizkaia) – Titulu bat.

8)      Ainhoa Ortin Blanco (Nafarroa) – Titulu bat.

9)      Daniela Velte (Gipuzkoa) – Titulu bat.

 

            2020-07-04.

 

            Iturria: “https://info64.org/campeonato-de-euskadi-femenino/standings” webgunea.