ETORKIZUN HANDIKO JOKALARIENEUSKADIKO XAKE TXAPELKETA.

(2020ko uztailaren 18an, Abadiñon).

 

 

 

14 URTEZ AZPIKOAK.

 

 

 

            Abadiño Udal Probalekuan jokatu zen. 40 minutuko bost partida izan ziren, gehi 5 segundo jokaldiko. Erritmo hori koronabirusaren pandemiaren ondorioz ezarri zen, arrisku gutxiago hartzeko (egun bateko txapelketa bihurtu zen). Euskal Xake Federakuntzak antolatu zuen.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA, 5 TXANDA JOKATU ONDOREN

 

1)    Yaroslav Khoroshykh (Araba) (1.682) – 3’5 puntu.

2)    Alex Odriozola Coscolin (Gipuzkoa) (1.682) – 3’5 puntu.

3)    Joel Rodriguez Garcia (Bizkaia) (1.712) – 3’5 puntu.

4)    Markel Vesga Izeta (Gipuzkoa) (1.821) – 3’5 puntu.

5)    Ibon Dominguez Exposito (Araba) (1.446) – 3 puntu.

6)    Julio Cesar Rocha Espejo (Bizkaia) (1.742 euskal elokoa) – 1’5 puntu.

7)    Leire Vega Bilbao (Bizkaia) (1.080) – 1’5 puntu.

8)    Irati Gimenez Lopez (Gipuzkoa) (1.130) – 0 puntu.

 

         YAROSLAV KHOROSHYKH GARAILE, BERDINTASUN HANDIKO TXAPELKETAN

 

            Oso txapelketa lehiatua izan zen. Horrexegatik 4 jokalarik bukatu zuten buruan berdinduta.

 

            Arabako Yaroslav Khoroshykh iritsi zen azkeneko txandara 3’5 puntuz, baina orduan galdu zuen Markel Vesgaren aurka. Alex Odriozolak eta Joel Rodriguezek euren partidak irabazi zituzten Irati Gimenez eta Leire Vegaren aurka, hurrenez hurren. Haiek sartu ziren podiumean, baina irabazlea Yaroslav Khoroshykh izan zen, nahiz eta azkeneko partida galdu. Markel Vesga faborito nagusia zen, baina laugarren amaitu zuen.

 

            Leire Vega Bilbao bizkaitarrra eta Irati Gimenez Lopez gipuzkoarra izan ziren neska parte hartzaile bakarrak. Zazpigarren eta zortzigarren geratu ziren.

 

         TXAPELKETA HONETAKO HISTORIA

 

            2018. urtean, 16 urtez apikoekin batera: Manex Reguillaga Elias (Bizkaia), 14 urtez azpiko lehenengoa; Karan Singh Ahumada (Bizkaia), 14 urtez azpiko bigarrena; Hugo Pelegrin Gomez (Araba), 14 urtez azpiko hirugarrena. Mencia Montes Gimenez (Bizkaia), 14 urtez azpiko lehenengo neska; Miriam Apellaniz Perez (Gipuzkoa), 14 urtez azpiko bigarren neska; Lorea Azkarate Martin (Araba), 14 urtez azpiko hirugarren neska.

 

            2019. urtean: Manex Reguillaga Elias (Bizkaia); Amets Zubizarreta Landera (Bizkaia); Aimar Alvarez Etxarri (Gipuzkoa). Ane Martin Ochoa de Retana (Araba), lehenengo neska; Sara Garcia Fernandez (Gipuzkoa), bigarren neska; Irati Gimenez Lopez (Gipuzkoa), hirugarren neska.

 

            2020. urtean: Yaroslav Khoroshykh(Araba); Alex Odriozola Coscolin(Gipuzkoa); Joel Rodriguez Garcia (Bizkaia). Leire Vega Bilbao (Bizkaia), lehenengo neska; Irati Gimenez Lopez (Gipuzkoa), bigarren neska.

 

         PALMARESA

 

1)      Manex Regillaga Elias (Bizkaia) – 2 titulu.

2)      Yaroslav Khoroshykh (Araba) – Titulu bat.

 

         PALMARESA, NESKEI DAGOKIENEZ

 

1)    Ane Martin Ochoa de Retana (Araba) – Titulu bat.

2)    Mencia Montes Gimenez (Bizkaia) – Titulu bat.

3)    Leire Vega Bilbao (Bizkaia) – Titulu bat.

 

            2020ko Txapelketei buruzko informazioa:https://chess-results.com/tnr530650.aspx?lan=2&art=1&rd=5&turdet=YES” webgunea.

 

2020-07-18.

 

            Iturria: Internet.