GROSEKO NAZIOARTEKO XXX. XAKE TORNEO IREKIA

(2020ko irailaren 17an, Donostian)



 

90 minutuko partidak izan ziren, gehi 30 segundo jokaldiko. 9txanda izan ziren.

 

            AZKENEKO SAILKAPENA (9 TXANDEN ONDOREN)

 

1)      Luis David Jimenez Almeida(Nafarroa, Euskal Herria) (2.247) – 8 puntu.

2)      Arturo Vidarte Morales (Herrialde Katalanak) (2.332) – 6’5 puntu.

3)      Alain Prieto Aranguren (Bizkaia, Euskal Herria) (2.239) – 6’5 puntu.

4)      Josu Tornay Gomez (Gipuzkoa, Euskal Herria) (1.981) – 6’5 puntu.

5)      Javier Cinza Lopez (Galizia, Nafarroan bizi dena) (1.992) – 6 puntu.

6)      Elvis De la Caridad Sanchez Hernandez (Dominikar Errepublika, Donostiako Easo taldekoa) (2.279) – 6 puntu.

7)      Slovodan Kovacevic (Serbia) (2.263) – 6 puntu.

8)      Martin Pascual Garcia (Nafarroa, Euskal Herria) (1.887) – 6 puntu.

9)      Thomas Franke (Alemania) (2.136) – 5’5 puntu.

10)  Alex Odriozola Coscolin (Gipuzkoa, Euskal Herria) (1.830) – 5’5 puntu.

 

Orotara, 44 jokalari.

 

LUIS DAVID JIMENEZ ALMEIDA, LEHIAKORRA ETA OSO ERAGINKORRA BERRIZ ERE

 

Federación Navarra de Ajedrez

 

Luis David Jimenez Almeidak Donibane Kirol Elkartean jokatzen du eta 24 urte izanen ditu urtea bukatzean.

 

            Erabateko nagusitasuna erakutsi zuen Luis David Jimenez Almeida jokalari nafarrak. Txanda baten faltan torneoa bereganatua zuen, bigarrenarekiko puntu eta erdiko abantaila baitzuen. 39 puntutan hobetu egin zuen bere eloa eta dagoneko 2.300 puntutik 14 puntura dago.

 

            Juan Sancińena Arpide nafarra (1.646), Alex Odriozola Coscolin (1.830), Thomas Franke alemaniarra (2.136), Javier Cinza Lopez Orvinako jokalaria (1.992), Arturo Vidarte Morales Herrialde Katalanetakoa (2.332) eta Martin Pascual Garcia nafarra (1.887) garaitu zituen lehenengo sei txandetan. Gero, Alain Prieto Aranguren bizkaitarrarekin (2.239) berdindu zuen. Zortzigarren txandan Elvis Hernandez (2.279) gainditu eta torneoa ziurtatu zuen. Azkeneko txandan Slovodan Kovacevic serbiarrarekin (2.263) berdindu zuen. Beraz, torneo paregabea.

 

            Alain Prieto Aranguren bizkaitarrak hirugarren postua eskuratu zuen 6’5 puntuz, Josu Tornay gipuzkoarra laugarren geratu zen 6’5 puntuz eta Orvinako Javier Cinza Lopez bosgarren 6 puntuz.

 

2020-09-17.

 

Iturria: “http://chess-results.com/tnr531814.aspx?lan=1&art=4&turdet=YES webgunea.