BIKOTE MISTOEN I. EUSKADIKO XAKE TXAPELKETA

(2020ko abenduaren 19an, Getxon)

 

 

 

            Getxon (Bizkaia) jokatu zen, arratsaldean. 15 minutuko partidak izan ziren.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA

 

1)    Luis David Jimenez Almeida (2.132) – Isabel Fernandez Cantalapiedra (1.837) – 7 puntu.

2)    David Lariño Nieto (2.565) – Corals Patino Garcia (1.812) – 7 puntu.

3)    Aritz Abalia Patino (1.815) – Irati Laseca Arana (1.678) – 7 puntu.

4)    Enrique Tejedor Fuente (2.521) – Marina Tejedor Fuente (1.621) – 6’5 puntu.

5)    Maria Rodrigo Yanguas (1.962) – Koldo Urbieta Gabancho (1.878) – 6’5 puntu.

6)    Iñigo Argandoña Riveiro (2.430) – Cecilia Perez Sodupe (1.609) – 5 puntu.

7)    Adrian Martinez Fernandez (1.859) – Estibaliz Apellaniz Perez (1.309) – 5 puntu.

8)    Josu Tornay Gomez (1.977) – Haizea Tornay (1.678) – 4 puntu.

9)    Erik JuezVillar (2.038) – Uxue Marcos Ruiz (1.597) – 3 puntu.

10) Miguel Angel Muela Muela (1.763) – Tatiana Lopez Pereda (1.591) – Puntu bat.

11) Javier Vega Villa (1.345) – Ana Isabel Velez Cousillas (1.219) – 0 puntu.

12) Mikel Huerga Leache (2.465) – Eihartze Buiza Prieto (1.808) –0 puntu.

 

         OSO TXAPELKETA LEHIATUA ETA AZKENEAN LUIS DAVID JIMENEZ ALMEIDA ETA ISABEL FERNANDEZ CANTALAPIEDRA GARAILE

 

            Isabel Fernandez Cantalapiedra eta Luis David Jimenez Almeida izan zen bikote garailea, berria den txapelketa honetan.

 

            Isabel Fernandez giltzarri izan zen garaipenean, 5 partidatan 4’5 puntu lortu baitzituen: Estibaliz Apellaniz, Cecilia Perez, Uxue Marcos eta Marina Tejedor garaitu zituen eta Corals Patinorekin berdindu.

 

            Luis David Jimenez Almeidak aurkari zailak izan zituen eta 2’5 puntu atera zituen 5 partidatan: Adrian Martinez eta Erik Juez gainditu zituen eta David Lariñorekin berdindu; Iñigo Argandoñarekin eta Enrique Tejedorrekin galdu zuen.

 

            Corals Patinok eta David Lariñok ere 7 puntu eskuratu zituzten, baina bigarren geratu ziren. Iñigo Argandoñak irabazi zion David Lariñori eta Koldo Urbietak Corals Patinori. Partida horiek erabakigarriak izan ziren.

 

            Aritz Abalia eta Irati Laseca garaipenetik gertu ibili ziren. Haiek ere 7 puntuz bukatu zuten. Hirugarren postuan geratu ziren.

 

            Enrique Tejedor Fuentek bost partidak irabazi zituen, baina, Marina Tejedorrek puntu eta erdi soilik eskuratuta, laugarren amaitu zuten.

 

            Maria Rodrigok eta Koldo Urbietak ere 6’5 puntu lortu zituzten eta bosgarren postua eurenganatu zuten.

 

            Amaieran bost bikote puntu erdiaren bueltan; beraz, oso txapelketa lehiatua izan zen. Puntuen erdiak soilik lortuta ere, Luis David Jimenez Almeidak berriz arrakastaren aparrean.

 

2020-12-19.               

 

                Iturria: “http://chess-results.com/tnr538388.aspx?lan=2&art=2&rd=1&turdet=YES” webgunea.