‘NAFARROAKO XAKE ANITZA’ ONLINE I. TORNEOA – EGUBERRIKO ONGINTZAKO TORNEOA

(2020ko abenduaren 20an)



 

BI TORNEO: Bata, goizean, eskola garaiko adineko gazteentzat; bestea, Irekia, arratsaldean.

 

            PLATAFORMA: www.lichess.org. Plataforma honetan kontu bat izatea beharrezkoa da parte hartzeko. Erabiltzaile izena edozein izan daiteke (sortuta badago), baina izena eta bi deiturekin erabiltzaile izatea gomendatzen da.

 

            Erabiltzailea sortzeko ikusi bideo hau: “http://www.youtube.com/watch?v=yhb-CtsSMdo”.

 

            DATA: 2020ko abenduaren 20an, igandea.

 

            ORDUA:

 

Eskola garaiko Torneoa (8, 10 eta 12 urtez azpikoak), 10:00etan.

 

            Torneo Irekia 16:00etan izanen da.

 

            PARTE HARTZEA: Bi torneoetan (Eskola garaiko torneoa eta Irekia).

 

            Torneo Irekia: Nahi duten guztiei irekita dago.

 

            Eskola garaiko Torneoa: 8 urtez azpikoa, 2012an edo geroago jaiotakoentzat; 10 urtez azpikoa, 2010ean eta 2011n jaiotakoentzat; 12 urtez azpikoentzat, 2008an eta 2009an jaiotakoentzat.

 

            ELKARTASUNEZKO TORNEOA: Sarietarako dirua kenduta, lortutako diru guztia EM NAVARRA Esklerosi Anizkoitza Nafarroa Elkarteari emanen zaio (www.esclerosismultiplenavarra.com).

 

            INSKRIPZIORAKO KUOTA: Jokalari bakoitzak 5 euro ordaindu beharko du (Irekian edo Eskolakoan), baina Eskolako Torneoko parte hartzaileek Irekia jokatu ahal izanen dute berriz ordaindu gabe.

 

            Nahi izanez gero, inskripzioa baino ekarpen handiagoa egin daiteke edo 0 Ilararako lagundu, Mikel Gurea Xake Klubaren kontu honetan: ES48 3035 0087 02 0870033212.

 

            Nahi izanez gero, ordaintzeko beste modu batzuk erraz daitezke. Galdetu!

 

            INSKRIPZIOAK: Adi egon eman behar diren pausoei!

 

-       Whatsapparen bidez egin behar da, zenbaki honetan: 640 50 05 29. Edo posta elektroniko honetan: “mikelgurea@gmail.com”.

 

-       Parte hartzaileak adierazi behar ditu: Izena, bi deitura, jaiotze urtea, bere xake taldea eta lichess-eko nicka (antolakuntzak bere identitatea jakiteko).

 

-       Informazio hau behin jasota, antolakuntzak eskatuko dio “https://lichess.org/team/ajedrez-plural.navarra” estekara lotzeko. Onartuko zaio (Ajedrez Plural Navarra). Inskripziorako dirua jaso ondoren (ES48 3035 0087 02 0870033212) torneoan inskribatzeko pasahitza bidaliko diogu.

 

IZENA EMATEKO EPEAREN MUGA: Abenduaren 17an, osteguna, 14:00etan.

 

            Epez kanpoko inskripzioak pauso berberei jarraituta eginen dira, baina beharrezkoa izanen da inskripzioa ordaindu izanaren agiria eranstea.

 

            JOKO SISTEMA:

 

            Suitzar sistema, 9 txandatan. Lichessen agertuko dira zuzenean parekaketak.

 

            Eskola garaiko Torneoa (10:00etan): 5 minutuko partidak.

 

            Torneo Irekia (16:00etan): 3 minutuko partidak eta 2 segundo gehiago jokaldiko.

 

            Ezberdinketak: Sonneborn-Berger.

 

            ESKOLA GARAIKO TORNEOKO ORDUTEGIA: Gutxi gora behera; zertxobait alda daiteke.

 

1. txanda: 10:00. 2. txanda: 10:15. 3. txanda: 10:30. 4. txanda: 10:45. 5. txanda: 11:00.

 

6. txanda: 11:15. 7. txanda: 11:30. 8. txanda: 11:45. 9. txanda: 12:00.

 

            TORNEO IREKIKO ORDUTEGIA: Gutxi gora behera; zertxobait alda daiteke.

 

1. txanda: 16:00. 2. txanda: 16:15. 3. txanda: 16:30. 4. txanda: 16:45. 5. txanda: 17:00.

 

6. txanda: 17:15. 7. txanda: 17:30. 8. txanda: 17:45. 9. txanda: 18:00.

 

            ESKOLA GARAIKO TORNEOKO SARIAK:

 

            8 urtez azpiko, 10 urtez azpiko eta 12 urtez azpiko onenak: Trofeoa eta xake liburua.

 

            8 urtez azpiko, 10 urtez azpiko eta 12 urtez azpiko bigarrenak eta hirugarrenak: Domina.

 

            Torneoko txapeldunak xake taula ere jasoko du. Sari banaketan kontuan hartuko da 8 urtez azpikoak 10 urtez eta 12 urtez azpikoak ere badirela eta 10 urtez azpikoak 12 urtez azpikoak ere bai. Adibidez, 8, 9 edo 10 urterekin 12 urte baino gutxiagokoak dira. Garrantzi gehiagoko saria da 12 urtez azpikoa; gero, 10 urtez azpikoa eta 8 urtez azpikoa, hurrenez hurren.

 

            TORNEO IREKIKO SARIAK:

 

            Txapelduna: Eguberriko saskia.

            Txapeldunordea: Urdaiazpiko besoa,

            Hirugarren sailkatua: Bi botila ardo eta txorizoa.

            18 urtez azpiko lehenengoa (2002an jaioa edo geroago): Xake liburua eta erloju digitala.

            12 urtez azpiko lehenengoa (2008an jaioa edo geroago): Erloju digitala.

            Lehenengo emakumea: Trofeoa.

            Lehenengo beteranoa (1960. urtean jaioa edo lehenago): Trofeoa.

 

            JOKALARIENTZAKO ARAUTEGIA:

 

-       Ongintzako torneoa da hau eta parte hartzaileen jokaera ona eskatzen dugu.

 

-       Eskola garaiko Torneoko jokalariengana ez hurbiltzea eskatzen diegu pertsona helduei, partidetan zehar.

 

-       Parte hartzaileek pantailan lichess plataforma soilik eduki dezakete irekita.

 

ARAUTEGI OROKORRA:

 

-       Parekaketen inguruko erreklamaziorik ez da onartuko.

 

-       Jakinarazi gabe edo arrazoirik gabe jokalari bat ez bada txanda batean agertzen, torneotik kanporatuta geratuko da.

 

-       Antolakuntzak oinarri hauek aldatzeko eskubidea dauka, torneoa hobetze aldera.

 

-       Jokalari guztiak FIDEren arauen eta torneo honen oinarrien menpean egonen dira. Oinarri hauek ez badira onartzen, ezin da parte hartu.

 

-       Azkeneko sailkapena eta sarituen zerrenda “www.mikelgurea.com” webgunean argitaratuko dira, egun batzuk igaro ondoren, aurretik marroen aurka lichessen programak bere lana egin dezan.

 

-       Antolakuntzak eskubidea dauka doping informatikoa edo etika gutxiko jokaera duen jokalaria kanporatzeko.

 

-       Antolakuntza sarituekin harremanetan jarriko da eta sariak helaraziko dizkie. Espainiako Estatura soilik bidaliko dira.

 

 

 

ANTOLATZAILEA: ‘Ajedrez Plural Navarra’ plataforma (‘Nafarroako Xake Anitza’).

 

LAGUNTZAILEA: Burlatako Mikel Gurea Xake Taldea (“www.mikelgurea.com”).

 

TORNEOKO ZUZENDARIA: Sergio Anguas Fanlo.

 

2020-12-01.

 

Iturria: Mikel Gurea Xake Taldea.