EMAKUMEZKOEN
XAKEAREN ASTEAN, IPARRALDE-HEGOALDE XAKE NORGEHIAGOKA
(2021eko
martxoaren 7an, interneten bidez)
Aviron Bayonnaiseko xake sailak antolatuta, 2021eko martxoaren 7an
Iparralde eta Hegoalde emakumezko xake selekzioen arteko norgehiagoka jokatu
zen. Partidak Frantziako Xake Federakuntzako Emakumezkoen Xakearen Astearen
eremuan jokatu ziren eta Baionako Udalaren eta Euskal Xake Federakuntzaren
sustengua izan zuten.
Selekzio bakoitzak 6 jokalari izan
zituen (14 urtez azpiko jokalari bat eta 18 urtez azpiko beste bat barne).
Osasun egoera dela eta, norgehiagoka
interneten bidez jokatu zen, irudietarako zooma eta lichess sistema erabilita.
Xake azkarreko norgehiagokan,
selekzioen arteko bi neurketa jokatu behar zituzten. Hau da, jokalari bakoitzak
15 minutuko 2 partida jokatu behar zituen (gehi 5 segundo jokaldiko).
Selekzio bakoitzeko jokalari
bakoitzak beste selekzioaren 6 jokalarien aurka jokatu behar zuen tximista
xakeko norgehiagokan (5 minutuko paritdak gehi 3 segundo jokaldiko).
XAKE AZKARREKO NORGEHIAGOKA
Partidaren garaipenak 3 puntu ematen
zituen.
1) Irati Laseca Arana (Hegoalde) – 6 puntu.
2) Cecilia Perez Sodupe (Hegoalde) – 6 puntu.
3) Rebeca Feal Fernandez (Hegoalde) – 6 puntu.
4) Estibaliz Apellaniz Perez (Hegoalde) – 6 puntu.
5) Ambre Diez (Iparralde) – 3 puntu.
6) Maylis Gattegno-Graciet (Iparralde) – 3 puntu.
7) Haizea Tornay (Hegoalde) – 3 puntu.
8) Maria Mata (Iparralde) – 0 puntu.
9) Ainhoa Ortin Blanco (Hegoalde) – 0 puntu.
10) Josette Fontaine (Iparralde) – 0 puntu.
11) Christine Celaya (Iparralde) – 0 puntu.
12) Nahia Darrort (Iparralde) – 0 puntu.
Iparraldeko Ambre Diezek eta Hegoaldeko Ainhoa Ortin Blancok partida
bakarra jokatu zuten.
Orotara, Hegoalde – Iparralde: 27 – 6.
TXIMISTA XAKEKO NORGEHIAGOKA
Partidaren garaipenak 2 puntu ematen
zituen.
1) Maria Mata (Iparralde) – 6 puntu.
2) Irati Laseca Arana (Hegoalde) – 4 puntu.
3) Cecilia Perez Sodupe (Hegoalde) – 4 puntu.
4) Maylis Gattegno-Graciet (Iparralde) – 4 puntu.
5) Haizea Tornay (Hegoalde) – 4 puntu.
6) Ainhoa Ortin Blanco (Hegoalde) – 4 puntu.
7) Ambre Diez (Iparralde) – 4 puntu.
8) Rebeca Feal Fernandez (Hegoalde) – 2’5 puntu.
9) Estibaliz Apellaniz Perez (Hegoalde) – Puntu bat.
10) Josette Fontaine (Iparralde) – Puntu bat.
11) Christine Celaya (Iparralde) – Puntu bat.
12) Nahia Darrort (Iparralde) – 0’5 puntu.
Orotara, Hegoalde – Iparralde: 19’5 – 16’5.
Bi norgehiagoken artean, Hegoalde –
Iparralde: 46’5 – 22’5.
HEGOALDEAREN
NAGUSITASUN HANDIA XAKE AKTIBOAN ETA GARAIPEN ESTUA 5 MINUTUKO PARTIDETAN
5 minutuko partidetan ongi aritu
ziren iparraldekoak. Iparraldeko Maria Mata izan zen torneoko onena. Hala ere,
19’5-16’5 irabazi zuen Hegoaldeak.
Irati Laseca Arana, Cecilia Perez
Sodupe, Rebeca Feal Fernandez eta Estibaliz Apellaniz Perez jokalariek bi
partidak irabazi zituzten Aktiboan, Hegoaldea ordezkatuz. Ambre Diez izan zen
bi partidak irabazi zituen Iparraldeko jokalari bakarra.
Ainhoa Ortin Blancok ustekabean
galdu zuen Aktiboan jokatu zuen partida bakarra. 5 minutuko partidetan 4-2k
balantze motza lortu zuen. Bera zen norgehiagoketako jokalaririk onena.
Patrice Etchegaray izan zen
Iparraldeko kapitain-hautatzailea eta Josu Tornay Hegoaldekoa.
2021-03-07.
Iturria: “ajedrezvasco.com”
webgunea.