TXIMISTA XAKEKO EUSKADIKO TALDEKAKO TXAPELKETA.

(2021eko maiatzaren 30ean, Bergaran).

 

 

 

Partidak Bergaran (Gipuzkoa) jokatu ziren, igande arratsaldean.

 

15 minutuko partidak izan ziren eta lau mahaitan jokatu ziren neurketak. Itzuli bateko Liga izan zen.

 

AZKENEKO SAILKAPENA

 

1)      Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 13 puntu.

2)      San Viator (Gasteiz, Araba) – 13 puntu.

3)      Abadiño (Bizkaia) – 12 puntu.

4)      Gros (Donostia, Gipuzkoa) – 11’5 puntu.

5)      Martintxo (Gasteiz, Araba) – 8’5 puntu.

6)      Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) – 2 puntu.

 

MIKEL GUREA EUSKADIKO TXAPELDUN, LEHENENGO ALDIZ

 

Oso eraginkorra azaldu zen Mikel Gurea. Ez zen inondik inora faborito nagusia, baina bere baliabideak ederki erabili zituen eta, behin eta berriz ustekabeak ematen, azkenean bere historiako titulurik garrantzitsuena lortu zuen.

 

            Camilo Lotero eta Adrian Oroz Carrascoren lan onean oinarritu zen (5 eta 4 puntu, 5 neurketetan), baina beste jokalariek (hau da, Manuel Ignacio Muro Sabaterrek eta Aitor Esparza Tonik) ere lagundu zuten, puntuen erdiak eskuratuta, taldea lehenengo postura eraman baitzuten.

 

            San Viator bigarren postuan geratu zen, nahiz eta David Astasio eta Fabian Pena taldean izan. Biek galdu zuten Camilo Lotero eta Adrian Orozen aurrean eta partida horiek erabakigarriak izan ziren. 2’5-1’5 galdu zuen lehia hori.

 

            Abadiño ere fidatzeko taldea zuen, baina hirugarren geratu zen. Azkeneko txandan Mikel Gurea zuen aurrez aurre. Berdinketak titulua eman zion Mikel Gureari eta hirugarren postua Abadiñori. Alain Prietok eta Ibon Martinek ere galdu zuten Camilo Lotero eta Adrian Orozen aurrean.

 

            Gros eta Martintxo ez ziren oso urruti geratu hiru talde horiekiko. Marlaxka, ordea, nahiko gainditua izan zen.

 

AZKEN URTEETAKO HISTORIA


2004. urtean: Kultur Sustapena (Errenteria, Gipuzkoa), txapeldun.

 

2005. urtean: Gros (Juan Mario Gomez Esteban, Santiago Gonzalez De la Torre, Elvis Hernandez eta Ivan Muñoz Perez) (Donostia, Gipuzkoa), txapeldun.

 

2006. urtean: Easo (Donostia, Gipuzkoa), txapeldun.

 

2007. urtean: Gros (Donostia, Gipuzkoa), txapeldun.

 

2008. urtean: Sestao (Juan Mario Gomez Esteban, Carlos Varas Gonzalez, Carlos Nava Pereda eta Sergio Trigo Urkijo) (Bizkaia), txapeldun.

 

2009. urtean: Sestao (Juan Mario Gomez Esteban, Carlos Varas Gonzalez, Carlos Nava Pereda eta Sergio Trigo Urkijo) (Bizkaia), txapeldun.

 

2013. urtean: Orvina (Luis David Jimenez Almeida, Iñaki Rebole Arbea, Mikel Ortega Lopez eta Pablo Urriza Iricibar) (Iruñea, Nafarroa), txapeldun.

 

2014. urtean: Batalla (Juan Ignacio Alonso Arburu, Ivan Muñoz Perez, Carlos Cruz-Lopez Claret,            Antxon Serras Uria eta Luis Olaizola Ortega) (Irun, Gipuzkoa), txapeldun.

 

2015. urtean: Sestao Naturgas (Juan Mario Gomez Esteban, Alejandro Ruiz Gomez, Jesus Iruzubieta Villaluenga eta Sergio Trigo Urkijo) (Bizkaia), txapeldun. Antsoaingo Xake Kluba/Donibane Kirol Elkartea) (Mikel Huerga Leatxe, Luis David Jimenez Almeida, Aritz Idiazabal Troyas eta Andres Malon Insausti) (Antsoain/Iruñea, Nafarroa), bigarren. Altzaga (Mikel Sanz Rodero, Alvaro Diaz Herrero, Joseba Llano Olabarrieta eta Xabier Barbazan Bilbao) (Leioa, Bizkaia), hirugarren.

 

2016. urtean: Sestao Naturgas (Juan Mario Gomez Esteban, Jesus Iruzubieta Villaluenga, Alejandro Ruiz Gomez eta Fernando Estefano Rilova) (Bizkaia), txapeldun. Altzaga (Asier Gonzalez Pereira, Xabier Barbazan Bilbao, Joseba Llano Olabarrieta eta Aritz Zabala Perez) (Leioa, Bizkaia), bigarren. Santurtzi (Ricardo Perez Pacheco, David Torres Novalbos, Txema Rodriguez Rodriguez eta Luis J. Rodriguez Rodriguez)  (Bizkaia), hirugarren.

 

2017. urtean: Sestao (Sergio Trigo Urkijo, Jesus Iruzubieta Villaluenga, Alejandro Ruiz Gomez, Juan Mario Gomez Esteban eta Ramon Sanchez Rodriguez) (Bizkaia), txapeldun. Abadiño (Alain Prieto Aranguren, Ibon Martin Echeandia, Jon Lagos Lejarraga, Maitane Varas Lopez de Echezarreta eta Aritz Eder Elexpe Garcia) (Bizkaia), bigarren. San Viator (David Astasio Lopez, Alvaro Alvaina Alvarez, Mikel Vicente Ezeiza, Guillermo Pancorbo Nuno eta Andres Mendieta Gomez) (Gasteiz, Araba), hirugarren.

 

2018. urtean: Sestao Bizkaialde (Salvador Gabriel Del Rio De Angelis, Alejandro Ruiz Gomez, Sergio Trigo Urkijo, Juan Mario Gomez Esteban eta Ramon Sanchez Rodriguez) (Bizkaia), txapeldun. Antsoain (Mikel Huerga Leache, Joaquin Ramos Dominguez, Axel Roviralta Montero eta Alvaro Garisoain Ardanaz) (Nafarroa), bigarren. Endroke (Adrian Martinez Fernandez, Josu Eder Rocillo Mateo, Xabier Martin Ibisate eta Rodrigo Javier Santos Reyes) (Arrigorriaga, Bizkaia), hirugarren.

 

2019. urtean: Sestao (Sergio Trigo Urkijo, Jesus Maria Iruzubieta Villaluenga, Juan Mario Gomez Esteban eta Fernando Estefano Rilova) (Bizkaia), txapeldun. San Viator (Araba), bigarren. Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia), hirugarren.

 

2021. urtean: Mikel Gurea (Camilo Lotero, Adrian Oroz Carrasco, Manuel Ignacio Muro Sabater eta Aitor Esparza Toni) (Burlata, Nafarroa), txapeldun. San Viator (David Astasio Lopez, Fabian Dario Pena Duarte, Xoan Rodal Bonet eta Ruslan Llave Nevado) (Gasteiz, Araba), bigarren. Abadiño (Alain Prieto Aranguren, Ibon Martin Echeandia, Markel Vesga Izeta, Aritz Eder Elexpe Garcia eta Paulo Dunaiturria Uribezubia) (Bizkaia), hirugarren.

 

PALMARESA, 2004. URTETIK.

 

1)      Sestao (Bizkaia) – 7 titulu.

2)      Gros (Donostia, Gipuzkoa) – 2 titulu.

3)      Batalla (Irun, Gipuzkoa) – Titulu bat.

4)      Easo (Donostia, Gipuzkoa) – Titulu bat.

5)      Kultur Sustapena (Errenteria, Gipuzkoa) – Titulu bat.

6)      Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – Titulu bat.

7)      Orvina (Iruñea, Nafarroa) – Titulu bat.

 

2021eko Txapelketaren inguruko informazioa: “http://chess-results.com/tnr563100.aspx?lan=2&turdet=YES” webgunean.

 

2021-05-30.

 

            Iturria: Internet.