MAISUEN ARTEKO 2021eko SAN FERMIN XAKE TORNEOA

 

 

 

FASE FINALA

(2021eko uztailaren 10etik 11ra)

 

 

 

            Interneten bidez jokatutako torneoa izan zen, Iruñeko Udalaren babes ekonomikoari esker. Ohiko San Ferminak antolatu ezinean, xake ekitaldi hau antolatu zuen Udalak. Azkeneko kanporaketak 2021eko uztailaren 10ean eta 11n jokatu ziren.

 

            Mikel Urmeneta, chess24 eta SEBA Bank AG izan ditu Iruñeko Udalak laguntzaile antolaketan.

 

            Torneoaren inguruan beste ekitaldi batzuk egin ziren, “misteriozko erregea”-ren parte hartzearekin. Zaletuen aurka partida azkarrak jokatu zituen.

 

            Filipinetan jaiotako Wesley So estatubatuarra (27 edo 28 urte, 2.772), Levon Aronian armeniarra (38 edo 39 urte, 2.782), Ding Liren txinatarra (28 edo 29 urte, 2.799) eta Magnus Carlsen norvegiarra (30 edo 31 urte, 2.847) izan ziren gonbidatuak Torneo honetako Fase Finala jokatzeko.

 

            Iruñeko Udala torneoaren babeslea izanik, Magnus Carlsen Iruñera etorri zen, interneteko bere partidak Iruñean jokatzeko.

 

            Aurretik, Sailkapen Fase batetik beste lau jokalari sailkatu ziren.

 

            Kanporaketa bakoitzak 8 partida izan zituen (3 minutukoak gehi 2 segundo jokaldiko). Berdinduta geratuz gero, beste bi jokatzen ziren. Berriz berdinduta geratuz gero, partida batean erabakitzen zen kanporaketa (5 minutu zurientzat, 4 beltzentzat eta berdinketa beltzentzat zen).

 

FINAL LAURDENAK

 

            Liren Ding – Santos: 4’5-1’5.

            Levon Aronian – Nodirbek Abdusattorov (Uzbekistan): 6-5.

            Magnus Carlsen – Eduardo Iturrizaga Bonelli (Venezuelan jaioa, Espainiako nazionalitatea duena): 4’5-2’5.

            Wesley So – Le: 4’5-0’5.

 

            Levon Aronian armeniarriak izerdia bota behar izan zuen Nodirbek Abdusattorov gainditzeko, baina azkeneko partidan lortu zuen.

 

FINALERDIAK

 

            Magnus Carlsen (Norvegia) (2.847) – Wesley So (Filipinak, Estatu Batuetako nazionalitatekoa) (2.772): 4’5-1’5.

            Liren Ding (Txina) (2.799) – Levon Aronian (Armenia) (2.782): 3-5.

 

FINALA

 

            Magnus Carlsen (Norvegia) (2.847) – Levon Aronian (Armenia) (2.782): 5-3.

 

            2021-07-11.

            Iturria: Internet.