TXIMISTA XAKEKO BERGARA HIRIA TALDEKAKO XLIX. TXAPELKETA.

(2021eko irailaren 26an jokatua, Bergaran).

 

(ADISKIDETASUNAREN TALDEEN 2021eko ZIRKUITURAKO BALIAGARRIA).

 

 

 

            Igande goizean jokatu zen, Bergarako Agorrosin Ekintza Gunean, 3 jokalariko taldeekin, Euskal Zirkuituaren barruan. 5 minutuko partidak izan ziren. Antolatzailea: Bergarako Xake Taldea.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA

 

1)    Solvay (Torrelavega, Kantabria, Espainia) – 29 puntu.

2)    Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria) – 27 puntu.

3)    Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria) – 25 puntu.

4)    Abadiño (Bizkaia, Euskal Herria) – 24’5 puntu.

5)    Santurtzi (Bizkaia, Euskal Herria) – 19 puntu.

6)    Antsoain (Nafarroa, Euskal Herria) – 17 puntu.

7)    Martintxo (Gasteiz, Araba, Euskal Herria) – 13 puntu.

8)    Sociedad Ajedrecística Logroñesa (SAL) – 12’5 puntu.

9)    Getxo (Bizkaia, Euskal Herria) – 12’5 puntu.

10) Trapaga (Bizkaia, Euskal Herria) – 8 puntu.

11) Bergara (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 6’5 puntu.

12) Mikel Deuna (Burlata, Nafarroa, Euskal  Herria) – 4 puntu.

 

SOLVAY GARAILE BERRIZ, HAMAR URTE GEROAGO

 

            Hamar urte geroago Solvay talde kantabriarra berriz izan da garaile Bergarako Torneoan.

 

            Enrique Tejedor Fuente (2.407), Andres Iglesias Ferreira (2.079), Juan Carlos Fernandez Fernandez (2.019) eta Adolfo Tejedor Garcia (1.566) izan ziren bere jokalariak. Enrique Tejedor Fuentek 10’5 puntu atera zituen 11 partidatan.

 

            Iruñeko Donibane Kirol Elkartea bigarren postuan geratu zen, 2 puntura, jokalari hauekin: Mikel Huerga Leache (2.483), Iñigo Martinez Martin (2.146), Adrian Aldave Aguado (2.006) eta Mariano De Pablos Fernandez (1.898).

 

            Hirugarren postua Burlatako Mikel Gurea taldeak lortu zuen, lau puntura, jokalari hauekin: Daniel Pinto boliviarra (2.215), Adrian Oroz Carrasco (1.869) eta Iker Fernandez Cobos (1.491).

 

            2020ko torneoko garailea izan zen Abadiñok talde indartsua atera zuen, baina Mikel Gureatik puntu erdira geratu zen. Adrian Martinez Fernandez (2.318), Alain Prieto Aranguren (2.262) eta Ibon Martin Echeandia (2.113) izan ziren bere jokalariak.

 

            Santurtzi, Antsoain eta Martintxo taldeek eskuratu zituzten hurrengo postuak.

 

            Parte hartzaileen izenak ikusita, maila handiko torneoa izan zela erran daiteke.

 

TORNEO HONEN HISTORIA

 

            2006an, XXXIV. Xake Txapelketan: Batalla (Pasaia), garaile; San Viator (Gasteiz), bigarren; Sestao, hirugarren.

 

            2007an, XXXV. Xake Txapelketan: Club de Ajedrez de Madrid (Espainia), garaile; Club de Ajedrez de Valencia (Herrialde Katalanak), bigarren; Club de Ajedrez de Zaragoza (Espainia), hirugarren.

 

            2008an, XXXVI. Xake Txapelketan: Lasker (Logroño, Espainia), garaile; Covadonga (Cangas de Onis, Asturias, Espainia), bigarren; Universidad de Oviedo (Asturias, Espainia), hirugarren.

 

            2009an, XXXVII. Xake Txapelketan: Silla Valencia (Silla, Valencia, Herrialde Katalanak), garaile; Madrid (Espainia), bigarren; Solvay (Barreda, Kantabria, Espainia), hirugarren.

 

            2010ean, XXXVIII. Xake Txapelketan: Covadonga (Gijon, Asturias, Espainia), garaile; San Viator (Gasteiz, Araba, Euskal Herria), bigarren; Solvay (Barreda, Kantabria, Espainia), hirugarren.

 

            2011an, XXXIX. Xake Txapelketan: Solvay (Barreda, Kantabria, Espainia), garaile; Conteneo (Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria), bigarren; San Viator (Gasteiz, Araba, Euskal Herria), hirugarren.

 

            2012an, XL. Xake Txapelketan: Grupo Covadonga A (Gijon, Asturias), garaile; Solvay (Torrelavega, Kantabria, Espainia), bigarren; Grupo Covadonga B (Gijon, Asturias), hirugarren.

 

            2013an, XLI. Xake Txapelketan: Grupo Covadonga (Gijon, Asturias), garaile; Ventanuco (Gijon, Asturias), bigarren; Abadiño (Bizkaia, Euskal Herria), hirugarren.

 

            2014an, XLII. Xake Txapelketan: Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Salcedo (Bioño de Pielagos, Kantabria, Espainia), bigarren; Dias Ferreira (Matosinhos, Portugal), hirugarren.

 

2015ean, XLIII. Xake Txapelketan: Salcedo (Bioño de Pielagos, Kantabria, Espainia), garaile; Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa), bigarren; Conteneo (Bilbo, Bizkaia), hirugarren.

 

2016an, XLIV. Xake Txapelketan: Abadiño (Bizkaia), garaile; Bergara (Gipuzkoa), bigarren; Altzaga (Leioa, Bizkaia), hirugarren.

 

2017an, XLV. Xake Txapelketan: San Viator A (Gasteiz, Araba), garaile; Abadiño (Bizkaia), bigarren; Antonio Rico (Gijon, Asturias), hirugarren.

 

2018an, XLVI. Xake Txapelketan: Sestao (Bizkaia), garaile; Regatas (Santander, Kantabria, Espainia), bigarren; Abadiño (Bizkaia), hirugarren.

 

2019an, XLVII. Xake Txapelketan: Sestao (Bizkaia), garaile; Abadiño (Bizkaia), bigarren; Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia), hirugarren.

 

2020an, XLVIII. Xake Txapelketan: Abadiño (Bizkaia), garaile; Conteneo (Bilbo, Bizkaia), bigarren; Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa), hirugarren.

 

2021ean, XLIX. Xake Txapelketan: Solvay (Torrelavega, Kantabria, Espainia), garaile; Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa), bigarren; Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa), hirugarren.

 

2021-09-26.

 

Iturriak: Euskal Xake Federakuntza eta “http://chess-results.com/tnr579977.aspx?lan=2&art=46&turdet=YES” webgunea.