XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA

(2022ko urtarrilaren 29tik martxoaren 26ra)

 

 

            Partidak 90 minutukoak dira, gehi 30 segundo gehiago jokaldiko. Iaz denboraldi berezia izan zen koronabirusaren pandemiagatik. Aurten berregituratu da Euskal Liga. Ohorezko Mailaz gain, Lehenengo Maila izanen dugu, baina bi multzotan banatuta.

 

 

OHOREZKO MAILA

             Azkeneko bi taldeak Lehenengo Mailara jaitsiko dira.

 

2022-01-29: LEHENENGO TXANDA

             Zornotza (Bizkaia) (0) – Easo (Donostia, Gipuzkoa) (0): 4-0 (jokatu gabe).

                        San Viator (Gasteiz, Araba) (0) – Martintxo (Gasteiz, Araba) (0): 1-3.

             Abadiño (Bizkaia) (0) – Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (0): Momentuz, informaziorik gabe.

 Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (0) – Calasanz (Gasteiz, Araba) (0): 4-0 (jokatu gabe).

 Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (0) – Orvina (Iruñea, Nafarroa) (0): 2’5-1’5.

 

2022-02-05: BIGARREN TXANDA

 Easo (Donostia, Gipuzkoa) (0) – Orvina (Iruñea, Nafarroa) (1’5): 0-4 (jokatu gabe).

Calasanz (Gasteiz, Araba) (0) – Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (2’5): 0-4 (jokatu gabe).

Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (0) – Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (4): 1’5-2’5.

Martintxo (Gasteiz, Araba) (3) – Abadiño (Bizkaia) (0): 3’5-0’5.

Zornotza (Bizkaia) (4) – San Viator (Gasteiz, Araba) (1): 3-1.

 

SAILKAPENA

 1)    Zornotza (Bizkaia) – 7 puntu.

2)    Gros A (Donostia, Gipuzkoa) – 6’5 puntu.

3)    Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 6’5 puntu.

4)    Martintxo (Gasteiz, Araba) – 6’5 puntu.

5)    Ovina (Iruñea, Nafarroa) – 5’5 puntu.

6)    San Viator (Gasteiz, Araba) – 2 puntu.

7)    Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) – 1’5 puntu.

8)    Abadiño (Bizkaia) – 0’5 puntu.

9)    Calasanz (Gasteiz, Araba) – 0 puntu.

10) Easo (Donostia, Gipuzkoa) – 0 puntu.

 

GROSEK OZTA-OZTA GAINDITU ZUEN DONIBANE

             Euskal Ligak maila galdu du. Neurketa oso lehiatuak espero zitezkeen, ordea. Zoritxarrez, Easo eta Calasanz garaiz kanpo utzi dute txapelketa, dena antolatuta zegoenean. Ondorioa: Liga ikusgarritasuna galdu du. Sestao, Batalla eta Endrokeren hutsuneak nahiko ez balira, txanda ia guztietan bost neurketetatik hiru soilik jokatuko dira. Espero dezagun, mahaietan, tauletan, ohiko borroka grina izatea eta partida onak jokatzea.

             Gros A txapeldunak irabazi zuen Iruñean Donibaneren aurka. Jokalarien aldetik, maila handikoa izan zen neurketa. Zazpi jokalarik 2.000tik gorako eloa zuten eta zortzigarrena zifra horretatik oso urrun ez zegoen. Eloen arabera, Grosek irabazi behar zuen erraz, baina Javier Lizuain Tonik ustekabea eman zuen eta Groseko Iñigo Argandoña azpiratuta gazta eta piperra jarri zizkion lehiari. Mikel Huergak eta Alejandro Francok elite mailako partida jokatu zuten. Berdinketa izan zen emaitza. Santiago Gonzalez de la Torrek eta Jose Luis Muñoz Avilak lortu zituzten Grosentzat garaipenak, hondamendia eragozteko. Adrian Aldave Aguado eta Miguel Argaya Urdaniz izan ziren euren aurkariak.

             Martintxok uzta hobea lortu zuen Abadiñoren aurka: 3’5-0’5. Ongi aprobetxatu zuen aurkariak talde ahula eraman izana. Aritz Morantek Alain Prietori irabazi izana ere garrantzitsua izan zen.

             Jokatu zen beste neurketa Zornotzan izan zen eta hor bertako taldeak San Viator gainditu zuen: 3-1. Fernando Yanezek San Viatorko Igor Villalta garaitu zuen eta taldearen garaipena erraztu zuen. Zornotza da lider berria, baina lehenengo txandako 4 puntuko opariari esker da. Ez dirudi Grosen aurretik geratzeko moduko taldea denik. Dena den, orain liderra da.

             Sailkapeneko beheko aldean tentsio gutxi. Abadiño gaizki hasi da, baina jaitsiko diren taldeak zeintzuk izanen diren garbi dago: Calasanz eta Easo. Ahalik eta posturik onena lortzeko borrokatu beharra dago, baina hasieratik jaitsierak erabakita egoteak interesa murrizten dio txapelketari.

 

2022-02-12: HIRUGARREN TXANDA

 San Viator (Gasteiz, Araba) (2) – Easo (Donostia, Gipuzkoa) (0).

Abadiño (Bizkaia) (0’5) – Zornotza (Bizkaia) (7).

Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (6’5)Martintxo (Gasteiz, Araba) (6’5).

Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (6’5) – Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (1’5).

Orvina (Iruñea, Nafarroa) (5’5) – Calasanz (Gasteiz, Araba) (0).

 

GROS A – MARTINTXO LEHIA, INTERESGUNE NAGUSIA

             Gros A – Martintxo da lehiarik interesgarriena. Nahiko ondo hasi da Gasteizko taldea. Hala ere, Grosek bere nagusitasuna erakusten hasi beharko luke, ondo bidean.

 Conteneo – Donibane neurketak ere bere interesa du. Gros faborito nagusia da txapelketa irabazteko, baina podiumerako borrokan izanen dira beste taldeak.

 Abadiño – Zornotza derbi bizkaitarra Zornotzaren alde agertzen da, Abadiñok talde indartsuago aukezten ez badu.

             Informazio gehiago: “http://chess-results.com/tnr608396.aspx?lan=2&art=3&rd=1&turdet=YES”webgunean.

 
 

 

LEHENENGO MAILA

             Multzo bakoitzeko lehenengo sailkatuak Ohorezko Mailara igoko dira. Multzo bakoitzeko azkeneko hirurak zuzenean jaitsiko dira lurralde txapelketetara. Multzo bakoitzeko beste bi talde ez jaisteko Ligaxka jokatuko dute eta Ligaxka horretatik talde bat jaitsiko da lurralde txapelketetara.

 

 

LEHENENGO MAILAKO A MULTZOA

 

2022-02-05: BIGARREN TXANDA

 Ortuella (Bizkaia) (1’5) – Santurtzi (Bizkaia) (1’5): 1-3.

Danubio (Miranda Ebro) (2’5) – Arrasate/Arlutz (Amorebieta, Gipuzkoa) (1’5): 2-2.

Egidazu/Landetxo (Gasteiz, Araba) (2’5) – Getxo (Bizkaia) (1’5): 2’5-1’5.

 

SAILKAPENA

 1)    Egidazu/Landetxo (Gasteiz, Araba) – 5 puntu.

2)    Danubio (Miranda Ebro) – 4’5 puntu.

3)    Arrasate/Arlutz (Amorebieta, Gipuzkoa) – 4’5 puntu.

4)    Santurtzi (Bizkaia) – 4’5 puntu.

5)    Getxo (Bizkaia) – 3 puntu.

6)    Ortuella (Bizkaia) – 2’5 puntu.

 

ARRASATE/ARLUTZ-EK BERDINDU EGIN ZUEN DANUBIOREN AURKA

             Danubio eta Arrasate/Arlutz dira hautagai nagusiak Ohorezko Mailara igotzeko. Talde sendoa jarri zuen Danubiok neurketa garrantzitsu horretan, baina Asier Etxagibel gai izan zen 2.346ko eloko Fermin Gonzalez Velezekin berdintzeko eta Aitor Alcaideren garaipenarekin eta Antonio Miguel Quinteroren berdinketarekin batera Arrasate/Arlutz-ek 2-2ko emaitza erdietsi zuen. Borrokan segitzen du talde gipuzkoarrak.

             Egidazu/Landetxok jaso zuen Getxo Gasteizen eta erakutsi zuen bera ere kontuan hartzeko taldea dela: 2’5-1’5 irabazi zuen. Sei taldeetatik hiru jaitsiko dira zuzenean lurralde txapelketetara. Baliteke Egidazu eta Getxoren artean jaitsiera zuzen hori saihesteko aukera emanen duen hirugarren postuarengatik borroka egitea. Beraz, garrantzia dauka emaitza honek.

             Santurtzik 1-3 irabazi zuen Ortuellan. Bi txanda besterik ez da jokatu eta dagoeneko Ortuella jaisteko hautagai argia da.

 

2022-02-12: HIRUGARREN TXANDA

 Getxo (Bizkaia) (3) – Ortuella (Bizkaia) (2’5).

Arrasate/Arlutz (Amorebieta, Gipuzkoa) (3’5) – Egidazu/Landetxo (Gasteiz, Araba) (5).

Santurtzi (Bizkaia) (4’5) – Danubio (Miranda Ebro) (4’5).

 

ARRASATE/ARLUTZ-EK EGIDAZU/LANDETXO IZANEN DU AURREZ AURRE

             Arrasate/Arlutz – Egidazu/Landetxo lehia da orekatuena teorian. Gipuzkoarrak dira faborito, baina Egidazu/Landetxo da oraingo liderra.

             Santurtzik Danubio hartuko du eta saiatuko da zerbait lortzen, jaitsiera saihesteari begira. Zaila izanen du, gora begira baitago Danubio.

             Getxok Ortuellari irabazi beharko luke Bizkaiko derbian.

             Informazio gehiago: “http://chess-results.com/tnr608394.aspx?lan=2&art=3&rd=1” webgunean.

 

 

LEHENENGO MAILAKO B MULTZOA

 

 

2022-02-05: BIGARREN TXANDA

 Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (1’5) – Zugzwang (Urnieta, Gipuzkoa) (0’5): 2-2.

Alfil (Beasain, Gipuzkoa) (0) – Oberena (Iruñea, Nafarroa) (2’5): 1-3.

Zarautz (Gipuzkoa) (0) – Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (4): 1-3.

             Atsedena (0): Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (3’5).

 

SAILKAPENA

 1)      Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 7 puntu.

2)      Oberena (Iruñea, Nafarroa) – 5’5 puntu.

3)      Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) – 3’5 puntu.

4)      Gros B (Donostia, Gipuzkoa) – 3’5 puntu.

5)      Zugzwang (Urnieta, Gipuzkoa) – 2’5 puntu.

6)      Zarautz (Gipuzkoa) – Puntu bat.

7)      Alfil (Beasain, Gipuzkoa) – Puntu bat.

 

MIKEL GUREA ETA OBERENA AURRERATU DIRA

             Talde nafarrak ondo ari dira multzo honetan orain arte eta Gros B atzean geratu da. Ezin da igo, Gros A Ohorezko Mailan dagoelako, baina ez zegoen jaisteko hautagaien artean. Multzoko berdintasunak jar dezake ataka horretan. Urnietako Zugzwang taldearen aurka 2-2 egin zuen. Jon Argandoña Riveiro eta Christian Sanchez Merino izan ziren Groseko garaileak. Urnietakoentzat puntuak batu zituzten Luis Angel Ortega Fuentesek eta Felix Manso Marquezek.

             Mikel Gureak sendo segitzen du. Zarautz taldeari 1-3 irabazi zion eta dagoeneko 7 puntuz dabil, bi txandaren ondoren. Daniel Pinto Holguin, Adrian Oroz Carrasco eta Iker Fernandez Cobos jokalariek irabazi zuten. Batez ere ona Iker Fernandez Cobosen emaitza, elo gehiagoko Bingen Urbieta Aldalur gainditu baitzuen. Aldiz, Aritz Manchak galdu zuen Zarautzeko Aitor Duo Iruretagoyenaren aurka, faboritoa izan arren.

             Oberenak ez zuen bere talderik onena eraman Beasainera, baina, hala ere, 1-3 irabazi zion Alfil taldeari. Javier Habansek eta Martin Pascual Garciak irabazi zuten lehenengo bi mahaietan eta Dani Odriozola Coscolin supergaztetxoak (10 urte ditu) laugarren mahaian (1.892ko eloko Oscar Diez Vieraren aurka). Joseba Izquierdo Arruferiak lortu zuen ohorezko puntua Alfilentzat.

             Dagoeneko Mikel Gurea (7 puntu) eta Oberena (5’5) aurreratu dira eta nahiko atzean utzi dituzte gainontzeko taldeak (Marlaxka ez hain urruti, dagoeneko atsedena egin baitu).

 

2022-02-12: HIRUGARREN TXANDA

 Oberena (Iruñea, Nafarroa) (5’5) – Zarautz (Gipuzkoa) (1).

Zugzwang (Urnieta, Gipuzkoa) (2’5) – Alfil (Beasain, Gipuzkoa) (1).

Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (3’5) – Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (3’5).

             Atsedena (0): Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (7).

 

MARLAXKA – GROS B, TALDE BAKOITZAREN HELBURUAK ZEHAZTEKO

             Liderrak atsedena hartuko du eta Oberena etxean faborito da Zarautzen aurka. Horrexegatik, gipuzkoarren arteko derbiek erakartzen dute interes nagusia. Batez ere Hondarribian jokatuko dena. Bi taldeak gora begira jartzeko asmoa dute, baina galtzaileak jaitsiera sahiestea bihurtuko du helburu. Zugzwang – Alfil lehia nolabait antzekoa da. Gora begira jarriko da garaile eta behera begira galtzailea.

             Informazio gehiago: “http://chess-results.com/tnr608395.aspx?lan=2&art=3&rd=1” webgunean.

 

                2022-02-05.

 

                Iturria: “Ajedrezvasco.com” webgunea.