XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA

(2022ko urtarrilaren 29tik martxoaren 26ra)

 

             Partidak 90 minutukoak dira, gehi 30 segundo gehiago jokaldiko. Iaz denboraldi berezia izan zen koronabirusaren pandemiagatik. Aurten berregituratu da Euskal Liga. Ohorezko Mailaz gain, Lehenengo Maila izanen dugu, baina bi multzotan banatuta.

 

 

OHOREZKO MAILA

             Azkeneko bi taldeak Lehenengo Mailara jaitsiko dira.

 

2022-02-12: HIRUGARREN TXANDA

 San Viator (Gasteiz, Araba) (2) – Easo (Donostia, Gipuzkoa) (0): 4-0 (jokatu gabe).

Abadiño (Bizkaia) (0’5) – Zornotza (Bizkaia) (7): 1’5-2’5.

Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (6’5)Martintxo (Gasteiz, Araba) (6’5): 3’5-0’5.

Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (6’5) – Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (1’5): 2’5-1’5.

Orvina (Iruñea, Nafarroa) (5’5)Calasanz (Gasteiz, Araba) (0): 4-0 (jokatu gabe).

 

SAILKAPENA

 1)    Gros A (Donostia, Gipuzkoa) – 10 puntu.

2)    Zornotza (Bizkaia) – 9’5 puntu.

3)    Orvina (Iruñea, Nafarroa) – 9’5 puntu.

4)    Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 9 puntu.

5)    Martintxo (Gasteiz, Araba) – 7 puntu.

6)    San Viator (Gasteiz, Araba) – 6 puntu.

7)    Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) – 3 puntu.

8)    Abadiño (Bizkaia) – 2 puntu.

9)    Calasanz (Gasteiz, Araba) – 0 puntu.

10) Easo (Donostia, Gipuzkoa) – 0 puntu.

 

GROS TITULURAKO BIDEAN

             Grosek berretsi zuen hautagai nagusia dela. Martintxo liderra zanpatu zuen (3’5-0’5) eta dagoeneko oso atzean utzi du. Aritz Morantek lortu zuen meritu handiko berdinketa Alejandro Francoren aurka, baina gainontzeko tauletan nagusitu ziren Grosekoak, pronostikoak betez. Santiago Gonzalez De la Torre, Jose Luis Muñoz Avila eta Eduardo Sanz Perez izan ziren Grosentzat garaipena lortu zutenak. Rodrigo De las Heras, Hugo Pelegrin eta Alberto Garcia San Martin izan ziren Martintxoko xakelari garaituak.

             Zornotza da Grosen aurkari nagusia orain, nahiz eta bigarren postu hori engainagarria izan daitekeen, jokatu gabe behin lau puntuak eskuratu zituelako eta horrela sailkapenean ongi kokatu. Abadiñok talde fidagarriagoa jarri zuen aurreko txandan baino. Galdu egin zuen, hala ere, eta Zornotzak goi-goian segitzen du. Abadiñoko Yeray Galzagorriren itzulera izan zen azpimarragarriena, baina bere berdinketa eta Alain Prietoren garaipena ez ziren nahikoa izan porrota saihesteko. Jon Asel Goiria Egidazu eta Jesus Unzueta Romero izan ziren Zornotzako garaileak.

             Conteneok gainditu zuen Donibane (2’5-1’5) eta hobeto kokatu da podiuma egiteko. Mikel Huergak puntu bat lortu zuen Donibanerentzat, baina Carlos Varasek eta Fernando Valdezatek eman zioten garaipena Conteneori.

 

2022-02-19: LAUGARREN TXANDA

 Easo (Donostia, Gipuzkoa) (0) – Calasanz (Gasteiz, Araba) (0).

Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (3) – Orvina (Iruñea, Nafarroa) (9’5).

Martintxo (Gasteiz, Araba) (7) – Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (9).

Zornotza (Bizkaia) (9’5) – Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (10).

San Viator (Gasteiz, Araba) (6) – Abadiño (Bizkaia) (2).

 

ZORNOTZA – GROS A, GAILURREAN BORROKA

             Lau neurketa jokatuko dira asteburu honetan, eskertzekoa dena. Zornotza – Gros da lehiarik interesgarriena. Lehenengo biak aurrez aurre. Gros da faborito argia, hala ere.

             Martintxo – Conteneo lehia ere ongi dago. Grosek ziur aski txapelketa irabaziko du, baina podiumeko postuetarako hautagai ugari daude.

             Donibane – Orvina lehiak ere bere gatza eta piperra dauka. Derbia da. Indarra galdu dute bi taldeek baina hala ere maila ona izanen da mahaietan.

             San Viator – Abadiño lehian orain arte talderik ahulenak izanen dira. Ea zein den onena haien artean!

             Informazio gehiago: “http://chess-results.com/tnr608396.aspx?lan=2&art=3&rd=1&turdet=YES”webgunean.

 
 

 

LEHENENGO MAILA

             Multzo bakoitzeko lehenengo sailkatuak Ohorezko Mailara igoko dira. Multzo bakoitzeko azkeneko hirurak zuzenean jaitsiko dira lurralde txapelketetara. Multzo bakoitzeko beste bi talde ez jaisteko Ligaxka jokatuko dute eta Ligaxka horretatik talde bat jaitsiko da lurralde txapelketetara.

 

 

LEHENENGO MAILAKO A MULTZOA

 

2022-02-12: HIRUGARREN TXANDA

 Getxo (Bizkaia) (3) – Ortuella (Bizkaia) (2’5): Informaziorik gabe.

Arrasate/Arlutz (Amorebieta, Gipuzkoa) (4’5) – Egidazu/Landetxo (Gasteiz, Araba) (5): Informaziorik gabe.

Santurtzi (Bizkaia) (4’5) – Danubio (Miranda Ebro) (4’5): Informaziorik gabe.

 

SAILKAPENA

 1)    Egidazu/Landetxo (Gasteiz, Araba) – 5 puntu.

2)    Danubio (Miranda Ebro) – 4’5 puntu.

3)    Arrasate/Arlutz (Amorebieta, Gipuzkoa) – 4’5 puntu.

4)    Santurtzi (Bizkaia) – 4’5 puntu.

5)    Getxo (Bizkaia) – 3 puntu.

6)    Ortuella (Bizkaia) – 2’5 puntu.

 

2022-02-19: LAUGARREN TXANDA

 Getxo (Bizkaia) (3) – Arrasate/Arlutz (Amorebieta, Gipuzkoa) (3’5).

Ortuella (Bizkaia) (2’5) – Danubio (Miranda Ebro) (4’5).

Egidazu/Landetxo (Gasteiz, Araba) (5) Santurtzi (Bizkaia) (4’5).

             Informazio gehiago: “http://chess-results.com/tnr608394.aspx?lan=2&art=3&rd=1” webgunean.

 

 

LEHENENGO MAILAKO B MULTZOA

 

2022-02-12: HIRUGARREN TXANDA

 Oberena (Iruñea, Nafarroa) (5’5)Zarautz (Gipuzkoa) (1): 2’5-1’5.

Zugzwang (Urnieta, Gipuzkoa) (2’5) – Alfil (Beasain, Gipuzkoa) (1): 3-1.

Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (3’5) – Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (3’5): 2-2.

             Atsedena (0): Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (7).

 

SAILKAPENA

 1)      Oberena (Iruñea, Nafarroa) – 8 puntu.

2)      Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 7 puntu.

3)      Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) – 5’5 puntu.

4)      Zugzwang (Urnieta, Gipuzkoa) – 5’5 puntu.

5)      Gros B (Donostia, Gipuzkoa) – 5’5 puntu.

6)      Zarautz (Gipuzkoa) – 2’5 puntu.

7)      Alfil (Beasain, Gipuzkoa) – 2 puntu.

 

OBERENA, LIDER BERRIA

             Oberenak Mikel Gurearen atsedena aprobetxatu zuen lidergoa hartzeko. Atsedena eta guzti, Mikel Gurea bigarrena da. Horrek erakusten du talde nafarren nagusitasuna orain arte.

             Oberenak ez zuen bere talderik onena jarri, baina bai talde lehiakorra. Eta lortu zuen Zarautz gainditzea (2’5-1’5). Oberenako Pedro Viñalek berdinketa egin zuen Erik Juezekin lehenengo mahaian. Aimer Del Carmenek eta Daniel Mugicak lortu zituzten garaipenak Oberenarentzat eta Jordi Figuerasek puntu bat batu zuen Zarautzentzat.

             Marlaxka – Gros B lehia interes handikoa zen, talde bakoitzaren helburua definitzeko. Berdinketak ez du ezer argitu. Gora begira eta behera begira segituko dute biek momentuz. Groseko Aritz Abaliak garaitu zuen Josu Tornay, baina Marlaxkako Rodolfo Krugek Elisabet Ruizi irabazi zion eta berdinketa ezarri zen. Beste bi partidak garailerik gabe bukatu ziren. Lehenengo mahaian Marlaxkako Patxi Moreno Estebanez eta Groseko Nathaniel Capote aurrez aurre izan ziren lehenengo begiradan partida oso interesgarrian. Berdindu egin zuten.

             Urnietako Zugzwang-ek Beasaingo Alfil gainditu zuen beste derbi gipuzkoarrean: 3-1. Felix Mansok, Javier Corralek eta Jon Esturok puntua irabazi zuten Urnietakoentzat eta Alfilentzat Asier Lakunzak irabazi zuen. Alfil jaisteko hautagai argi moduan geratu da.

 

2022-02-19: LAUGARREN TXANDA

 Alfil (Beasain, Gipuzkoa) (2) – Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (5’5).

Zarautz (Gipuzkoa) (2’5) – Zugzwang (Urnieta, Gipuzkoa) (5’5).

Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (7) – Oberena (Iruñea, Nafarroa) (8).

 Atsedena (0): Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (5’5).

 

MIKEL GUREA – OBERENA, SUA PIZTEKO TXINPARTEN ARRISKUAN

             Mikel Gurea eta Oberena aurrez aurre izanen dira. Kirol lehiaz aparte, une honetan aurkakotasun handia dutenez, txinpartak ateratzea aurreikus daiteke. Zein talde igoko den erabaki daiteke neurketa honetan.

             Marlaxka Beasainen eta Zugzwang Zarautzen saiatuko dira sailkapeneko burura hurbiltzen. Bertako taldeak jaitsierarantz beste pauso bat ematea sahiesten ahaleginduko dira.

             Gros B burutik urrunduko da momentuz, atsedena egokitu zaiolako.

             Informazio gehiago: “http://chess-results.com/tnr608395.aspx?lan=2&art=3&rd=1” webgunean.

 

            2022-02-19.

 

                Iturria: “Ajedrezvasco.com” webgunea.