XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA

(2022ko urtarrilaren 29tik martxoaren 26ra)

 

 

            Partidak 90 minutukoak dira, gehi 30 segundo gehiago jokaldiko. Iaz denboraldi berezia izan zen koronabirusaren pandemiagatik. Aurten berregituratu da Euskal Liga. Ohorezko Mailaz gain, Lehenengo Maila izanen dugu, baina bi multzotan banatuta.

 

 

OHOREZKO MAILA

             Azkeneko bi taldeak Lehenengo Mailara jaitsiko dira.

 

2022-02-19: LAUGARREN TXANDA

 Easo (Donostia, Gipuzkoa) (0) – Calasanz (Gasteiz, Araba) (0): 0-0 (jokatu gabe).

Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (3) – Orvina (Iruñea, Nafarroa) (9’5): 1’5-2’5.

Martintxo (Gasteiz, Araba) (7)Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (9): 2’5-1’5.

Zornotza (Bizkaia) (9’5) – Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (10): 0-4.

San Viator (Gasteiz, Araba) (6) – Abadiño (Bizkaia) (2): 2’5-1’5.

 

SAILKAPENA

 1)    Gros A (Donostia, Gipuzkoa) – 14 puntu.

2)    Orvina (Iruñea, Nafarroa) – 12 puntu.

3)    Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 10’5 puntu.

4)    Martintxo (Gasteiz, Araba) – 9’5 puntu.

5)    Zornotza (Bizkaia) – 9’5 puntu.

6)    San Viator (Gasteiz, Araba) – 8’5 puntu.

7)    Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) – 4’5 puntu.

8)    Abadiño (Bizkaia) – 3’5 puntu.

9)    Calasanz (Gasteiz, Araba) – 0 puntu.

10) Easo (Donostia, Gipuzkoa) – 0 puntu.

 

GROS BERRIZ ERE OSO NAGUSI

             Lehenengo bi sailkatuen arteko demak garaile garbia erakutsi zuen: Gros guztiahalduna. Alejandro Franco Alonso, Santiago Gonzalez De la Torre eta Jose Luis Muñoz Avila faborito argiak ziren eta hori berretsi zuten lortutako emaitzan Fernando Yanez, David Diez eta Jon Asel Goiriaren aurrean. Orekatuagoa zegoen laugarren mahaia baino hor ere Grosekoa nagusitu zen: Eduardo Sanz Perezek garaitu zuen Jesus Unzueta Romero.

             Orvina da Grosekoen aurkari berria. Opari moduan zortzi puntu eskuratuta goian dago Orvina, baino hori baino gehiago egin behar izan du. Adibidez, derbi nafarrean nagusitu. Goi mailako lehia izan zen lehenengo mahaian. Donibaneko Mikel Huerga eta Orvinako Unai Garbisu aurrez aurre (lehenengoa Maisu Handi bihurtu berria eta bigarrena aspaldiko Nazioarteko Maisua). Maila handia bai eta berdinketa ere bai. Pablo Urrizak eta Haymar Leonek eman zioten garaipena Orvinari, Adrian Aldave eta Iñigo Lopez Garcia hurrenez hurren gaindituta. Javier Lizuainek Ignacio Soriano Ascasoren aurrean lortu zuen Donibanekoen garaipen bakarra.

             Martintxo – Conteneo lehian podiumean sartzeko helburua zegoen jokoan. 2’5-1’5 irabazi zuen Gasteizko taldeak eta bere hautagaitza mantendu du, nahiz eta oraindik Conteneo baino puntu bat atzerago egon. Ustekabea izan zen emaitza. Hugo Pelegrinek Conteneoko Johnny Sadusea garaitu zuen, nahiz eta venezuelarra faboritoagoa ageri. Martintxoko Jorge Tapiak meritu handiko berdinketa eskuratu zuen Fernando Marquinezen aurka. Aritz Moranteren garaipenak ahalbidetu zion Gasteizko taldeari 2’5 puntura iristea, aurrean Imanol Toledo aurkari zaila edukita ere. Carlos Varasek, ordea, ez zuen hutsik egin Bilboko taldean eta puntua eskuratu zuen.

             San Viator eta Abadiño Ohorezko Maila honetan talde ahulak direla erakusten ari dira. Zein zen ahulagoa erabaki zen larunbatean. 2’5-1’5 irabazi zuen San Viatorrek. Ahultasun handia berriz erakutsi zuten abadiñoarrek, hiru jokalarirekin aurkeztu baitziren. Ibon Martin Echeandiak lortu zuen puntua bizkaitarrentzat eta Diego Sanz Uruenak arabarrentzat. Abadiñoko Alain Prietok ez zuen lortu askoz elo gutxiagoko Mikel Zubizarreta gainditzea eta berdinketak bizkaitarren porrota ezarri zuen.

 

2022-02-26: BOSGARREN TXANDA

 Abadiño (Bizkaia) (3’5) – Easo (Donostia, Gipuzkoa) (0).

Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (14) – San Viator (Gasteiz, Araba) (8’5).

Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (10’5) – Zornotza (Bizkaia) (9’5).

Orvina (Iruñea, Nafarroa) (12) – Martintxo (Gasteiz, Araba) (9’5).

Calasanz (Gasteiz, Araba) (0) – Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (4’5).

 

CONTENEO, ZORNOTZA, ORVINA ETA MARTINTXO PODIUMAREN BILA ARITUKO DIRA

             Gros A-k San Viatorri erraz irabaziko diola aurreikus daitekeenez, beste bi lehiak interesgarriagoak dira.

             Conteneo – Zornotza eta Orvina – Martintxo neurketak orekatuak agertzen dira aldez aurretik. Gainera, podiumeko postuak zehazteko balio izanen dute.

             Informazio gehiago: “http://chess-results.com/tnr608396.aspx?lan=2&art=3&rd=1&turdet=YES”webgunean.

 
 

 

LEHENENGO MAILA

             Multzo bakoitzeko lehenengo sailkatuak Ohorezko Mailara igoko dira. Multzo bakoitzeko azkeneko hirurak zuzenean jaitsiko dira lurralde txapelketetara. Multzo bakoitzeko beste bi talde ez jaisteko Ligaxka jokatuko dute eta Ligaxka horretatik talde bat jaitsiko da lurralde txapelketetara.

 

 

LEHENENGO MAILAKO A MULTZOA

 

2022-02-19: HIRUGARREN TXANDA

 Getxo (Bizkaia) (3) – Ortuella (Bizkaia) (2’5): 2-2.

Arrasate/Arlutz (Amorebieta, Gipuzkoa) (4’5) – Egidazu/Landetxo (Gasteiz, Araba) (5): 2’5-1’5.

Santurtzi (Bizkaia) (4’5) – Danubio (Miranda Ebro) (4’5): 1-3.

 

SAILKAPENA

 1)    Danubio (Miranda Ebro) – 7’5 puntu.

2)    Arrasate/Arlutz (Amorebieta, Gipuzkoa) – 7 puntu.

3)    Egidazu/Landetxo (Gasteiz, Araba) – 6’5 puntu.

4)    Santurtzi (Bizkaia) – 5’5 puntu.

5)    Getxo (Bizkaia) – 5 puntu.

6)    Ortuella (Bizkaia) – 4’5 puntu.

 

DANUBIO ETA ARRASATE/ARLUTZ TALDEEN AURRAPAUSOA

 Danubio eta Arrasate/Arlutz izan ziren txandari etekin gehien atera ziotenak. Danubio faboritoa zen Santurtzin baina jokalariak ikusita berdinketa gerta zitekeen. Ez zen gertatu, laugarren mahaian Gorka Artiguez Alvarezek Santurtziko Amets Zubizarretari irabazi ziolako. Fermin Gonzalez Velezek ez zuen hutsik egin lehenengo mahaian Santurtziko Juan Carlos Fernandez Garciaren aurka eta horrela ongi kudeatu zuen Danubiok norgehiagoka. Beste bi partidetan berdinketa gertatu zen. Danubio bihurtu da lider berria.

             Egidazu/Landetxo taldeak galdu du lehenengo postua, baina txukun aritu zen Arrasate/Arlutz-en aurka: 2’5-1’5 galdu zuen. Mahai guztietan faborito ziren gipuzkoarrak baina Aitor Alcaide izan zen irabazi zuen bakarra.

             Getxok huts egin zuen Ortuellaren aurka. Azkeneko hiru mahaietan ziren faborito, baina bigarrenean Mario Bastok galdu zuen Pablo Momoitioren aurka eta laugarrenean Mikel Zapirainek Rodrigo Torreren aurka. Alex Rodriguezek eta Rafael Banos Rosiquek, ordea, irabazi zuten getxoztarrentzat. Berdinketak mailari eustea zaildu dio Getxori eta igotzea ia ezinezkoa bihurtu.

 

2022-02-26: LAUGARREN TXANDA

 Ortuella (Bizkaia) (4’5) – Danubio (Miranda Ebro) (7’5).

Egidazu/Landetxo (Gasteiz, Araba) (6’5) – Santurtzi (Bizkaia) (5’5).

Getxo (Bizkaia) (5) – Arrasate/Arlutz (Amorebieta, Gipuzkoa) (7).

 

GETXON ETA GASTEIZEN INTERES GEHIEN

             Getxo – Arrasate/Arlutz da lehiarik interesgarriena. Gipuzkoarrak izanen dira faborito, baina Getxok ere asko du jokoan.

             Egidazu/Landetxo – Santurtzi norgehiagokak ere bere interesa badu. Orekatua agertzen da. Gora edo behera begira jartzea eraginen du.

             Danubiok irabazi beharko luke Ortuellan. Liderra dagoen tokian ikuskizuna dago, baina oreka falta dago hasiera batean.

             Informazio gehiago: “http://chess-results.com/tnr608394.aspx?lan=2&art=3&rd=1” webgunean.

 

 

LEHENENGO MAILAKO B MULTZOA

 

 

2022-02-19: LAUGARREN TXANDA

 Alfil (Beasain, Gipuzkoa) (2) – Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (5’5): 1-3.

Zarautz (Gipuzkoa) (2’5) – Zugzwang (Urnieta, Gipuzkoa) (5’5): 1-3.

Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (7) – Oberena (Iruñea, Nafarroa) (8): 2-2.

 Atsedena (0): Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (5’5).

 

SAILKAPENA

 1)      Oberena (Iruñea, Nafarroa) – 10 puntu.

2)      Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 9 puntu.

3)      Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) – 8’5 puntu.

4)      Zugzwang (Urnieta, Gipuzkoa) – 8’5 puntu.

5)      Gros B (Donostia, Gipuzkoa) – 5’5 puntu.

6)      Zarautz (Gipuzkoa) – 3’5 puntu.

7)      Alfil (Beasain, Gipuzkoa) – 3 puntu.

 

MIKEL GUREAK EUTSI EGIN ZION OBERENARI

             Mikel Gurea – Oberena neurketa kirol arrazoiengatik eta kirolez kanpoko arrazoiengatik ikusmin handikoa zen. Lehia honetarako Oberenak bere galako taldea atera zuen: Jesus De la Villa, Javier Habans, Juan Labiano eta Martin Pascual Garcia. Helburu argia: Mikel Gurea zapaltzea. Talde lehiakorra atera zuen Mikel Gureak, baina elo gutxiago zuten mahai guztietan, batez ere lehenengo hiruretan. Daniel Pinto Holguin, Camilo Lotero, Alexandr Pedchenko eta Adrian Oroz Carrasco izan ziren talde burlatarraren jokalariak.

             Oberenak ez zuen bere helburua lortu (2-2 izan zen emaitza) eta Ohorezko Mailara igotzeko okerrago geratu da (Mikel Gureak dagoeneko atsedena hartua du eta Oberenak ez).

             Camilo Lotero izan zen Mikel Gureakoen heroia. Javier Habans gainditu zuen. Adrian Oroz Carrasco taldekideak ere irabazi zuen, baina Martin Pascual Garciaren aurkako partida orekatuago agertzen zen hasieran. Jesus Maria De la Villak eta Juan Labianok irabazi zuten baina berdinketak aho zapore gozoagoa utzi zuen Burlatako taldean.

             Hondarribiko Marlaxkak eta Urnietako Zugzwang-ek euren helburuak lortu zituzten, 1-3 Alfil eta Zarautz gaindituta. Aldea handitu dute Gros B-rekiko. Gogora dezagun, ziur aski, hiruren artean jaitsiera zuzeneko postu bat erabakiko dela. Aldi berean, Mikel Gurea eta Oberena harrapatzeko itxaropena badute.

 

2022-02-26: BOSGARREN TXANDA

 Zugzwang (Urnieta, Gipuzkoa) (8’5) – Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (9).

Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (8’5) – Zarautz (Gipuzkoa) (3’5).

Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (5’5) – Alfil (Beasain, Gipuzkoa) (3).

 Atsedena (0): Oberena (Iruñea, Nafarroa) (10).

 

ZUGZWANG – MIKEL GUREA LEHIAN IKUSMIN GEHIEN

             Mikel Gureak aukera ona izanen du lidergoa berriz hartzeko, Oberenak atsedena hartuko baitu. Hala ere, Zugzwang ere aurkari zuzena da. Txandako ikusmin gehiena Urnietan izanen da.

             Bitartean, Marlaxkak eta Gros B-k irabazi beharko lukete Zarautz eta Alfilen aurrean eta garbi gora begira jarri.

             Informazio gehiago: “http://chess-results.com/tnr608395.aspx?lan=2&art=3&rd=1” webgunean.

 

            2022-02-19.

 

                Iturria: “Ajedrezvasco.com” webgunea.