XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA

(2022ko urtarrilaren 29tik martxoaren 26ra)

 

 

            Partidak 90 minutukoak dira, gehi 30 segundo gehiago jokaldiko. Iaz denboraldi berezia izan zen koronabirusaren pandemiagatik. Aurten berregituratu da Euskal Liga. Ohorezko Mailaz gain, Lehenengo Maila izanen dugu, baina bi multzotan banatuta.

 

 

OHOREZKO MAILA

             Azkeneko bi taldeak Lehenengo Mailara jaitsiko dira.

 

LEHENENGO TXANDAN ATZERATUTAKO PARTIDA

             Abadiño (Bizkaia) – Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa): 2-2.

 

2022-02-26: BOSGARREN TXANDA

 Abadiño (Bizkaia) (3’5) – Easo (Donostia, Gipuzkoa) (0): 4-0 (jokatu gabe).

Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (14) – San Viator (Gasteiz, Araba) (8’5): 3’5-0’5.

Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (10’5) – Zornotza (Bizkaia) (9’5): 2’5-1’5.

Orvina (Iruñea, Nafarroa) (12) – Martintxo (Gasteiz, Araba) (9’5): 1-3.

Calasanz (Gasteiz, Araba) (0) – Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (4’5): 0-4 (jokatu gabe).

 

SAILKAPENA

 1)    Gros A (Donostia, Gipuzkoa) – 17’5 puntu.

2)    Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 13 puntu.

3)    Orvina (Iruñea, Nafarroa) – 13 puntu.

4)    Martintxo (Gasteiz, Araba) – 12’5 puntu.

5)    Zornotza (Bizkaia) – 11 puntu.

6)    Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) – 10’5 puntu.

7)    Abadiño (Bizkaia) – 9’5 puntu.

8)    San Viator (Gasteiz, Araba) – 9 puntu.

9)    Calasanz (Gasteiz, Araba) – 0 puntu.

10) Easo (Donostia, Gipuzkoa) – 0 puntu.

 

MARTINTXO ETA CONTENEO PODIUMERA HURBILDU DIRA

             Lehenengo txandan atzeratuta geratu zen Abadiño – Donibane lehia jokatu da. Berdinketak urrundu du Iruñeko taldea podiumeko postuetatik. Abadiñok beheko postuetan segitzen du.

             Grosek ez zuen lan handirik izan San Viator menperatzeko: 3’5-0’5. Oraindik txapelketaren bi heren ez dira jokatu eta hala ere Gros garaile izanen dela ez du inork zalantzan jartzen.

             Podiuma zegoen jokoan beste bi lehietan eta Martintxo eta Conteneo izan dira aurrera egin dutenak.

             Martintxok 1-3 irabazi zion Orvinari Iruñean. Bigarren postua lortzeko hautagaitza argia aurkeztu du Gasteizko taldeak. Orvinak zaila du podiumean sartzea.

             Conteneok 2’5-1’5 irabazi zion Zornotzari. Podiumean sartzeko erabakigarria izan daiteke emaitza hau.

 

2022-03-05: SEIGARREN TXANDA

 Easo (Donostia, Gipuzkoa) (0) – Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa) (10’5).

Martintxo (Gasteiz, Araba) (12’5) – Calasanz (Gasteiz, Araba) (0).

Zornotza (Bizkaia) (11) – Orvina (Iruñea, Nafarroa) (13).

San Viator (Gasteiz, Araba) (9) – Conteneo (Bilbo, Bizkaia) (13).

Abadiño (Bizkaia) (9’5) – Gros A (Donostia, Gipuzkoa) (17’5).

 

ZORNOTZA – ORVINA DA LEHIARIK INTERESGARRIENA

             Gros faborito argia da Abadiñon. Beraz, beste bi lehiek interes gehiago dute. Batez ere, Zornotzakoa. Zornotza eta Orvina atzeratuta geratu dira podiumerako borrokan, baina larunbatean bietako bat berpiz daiteke.

             Conteneo saiatuko da hutsik ez egiten Gasteizen. San Viatorren aurka emaitza ona lortuz gero, aurrerapauso handia emanen du. Gutxi du jokoan Gasteizko taldeak, baina zerbait egiten ahaleginduko da.

             Informazio gehiago: “http://chess-results.com/tnr608396.aspx?lan=2&art=3&rd=1&turdet=YES”webgunean.

 

 

 

LEHENENGO MAILA

             Multzo bakoitzeko lehenengo sailkatuak Ohorezko Mailara igoko dira. Multzo bakoitzeko azkeneko hirurak zuzenean jaitsiko dira lurralde txapelketetara. Multzo bakoitzeko beste bi talde ez jaisteko Ligaxka jokatuko dute eta Ligaxka horretatik talde bat jaitsiko da lurralde txapelketetara.

 

 

LEHENENGO MAILAKO A MULTZOA

 

2022-02-26: LAUGARREN TXANDA

 Ortuella (Bizkaia) (4’5) – Danubio (Miranda Ebro) (7’5): 0-4.

Egidazu/Landetxo (Gasteiz, Araba) (6’5)Santurtzi (Bizkaia) (5’5): 3-1.

Getxo (Bizkaia) (5) – Arrasate/Arlutz (Amorebieta, Gipuzkoa) (7): 1-3.

 

SAILKAPENA

 1)    Danubio (Miranda Ebro) – 11’5 puntu.

2)    Arrasate/Arlutz (Amorebieta, Gipuzkoa) – 10 puntu.

3)    Egidazu/Landetxo (Gasteiz, Araba) – 9’5 puntu.

4)    Santurtzi (Bizkaia) – 6’5 puntu.

5)    Getxo (Bizkaia) – 6 puntu.

6)    Ortuella (Bizkaia) – 4’5 puntu.

 

DANUBIOREN AURRERAPAUSOA, BAINA SAILKAPENA EZ DAGO ERABAKITA

             Aurrerapauso handia eman zuen Danubiok Ortuellan 0-4 irabazita. Arrasate/Arlutz eta Egidazu/Landetxo, hala ere, ez daude oso urruti. Haiek ere irabazi zuten 1-3 eta 3-1, Getxo eta Santurtziren aurka, hurrenez hurren.

             Emaitzek nahiko argi utzi dute zein talde jaitsiko diren zuzenean.

 

2022-03-05: BOSGARREN TXANDA

 Arrasate/Arlutz (Amorebieta, Gipuzkoa) (10) – Ortuella (Bizkaia) (4’5).

Santurtzi (Bizkaia) (6’5) – Getxo (Bizkaia) (6).

Danubio (Miranda Ebro) (11’5) – Egidazu/Landetxo (Gasteiz, Araba) (9’5).

 

ARRASATE/ARLUTZ-EN AZKEN AUKERA, DANUBIOREN HUTSAREN ZAIN

             A multzoak bere ibilbidea bukatuko du larunbat honetan. Beraz, zein talde igoko den eta zeintzuk jaitsiko diren zuzenean jakinen dugu.

             Ortuellak dagoeneko ez du zer eginik. Horretaz aprobetxa daiteke Arrasate/Arlutz. 0-4 irabazten badu, sailkapena iraul dezake.

             Danubio indartsu azaldu da orain arte, baina egiaren ordua iritsi zaio. Egidazu/Landetxo jasoko du larunbatean. Matematikoki gasteiztarrek oraindik lor dezakete lehenengo postua. Zaila dute, emaitza ona lortuta ere, Arrasate/Arlutz-en alde jokatuko lukete. Danubiok puntu eta erdiko abantaila dauka sailkapenean baina aurkari zailagoa Arrasate/Arlutz-ek duena baino.

             Santurtzi – Getxo lehia interes handirik gabekoa dirudi, baina ez da erabat hala. Danubiok Egidazu-Landetxo zapaltzen badu, salbaziorako heldulekua har dezakete bi talde hauetako batek. Hiru eta 3’5 puntura dago jaitsiera saihestea, baina talde batek balentria eginen balu, sailkapena iraultzeko aukera luke.

 

            Informazio gehiago: “http://chess-results.com/tnr608394.aspx?lan=2&art=3&rd=1” webgunean.

 

 

LEHENENGO MAILAKO B MULTZOA

 

 

2022-02-26: BOSGARREN TXANDA

 Zugzwang (Urnieta, Gipuzkoa) (8’5) – Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (9): 4-0.

Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (8’5) – Zarautz (Gipuzkoa) (3’5): 3-1.

Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (5’5) – Alfil (Beasain, Gipuzkoa) (3): 1’5-2’5.

 Atsedena (0): Oberena (Iruñea, Nafarroa) (10).

 

SAILKAPENA

 1)      Zugzwang (Urnieta, Gipuzkoa) – 12’5 puntu.

2)      Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) – 11’5 puntu.

3)      Oberena (Iruñea, Nafarroa) – 10 puntu.

4)      Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) – 9 puntu.

5)      Gros B (Donostia, Gipuzkoa) – 7 puntu.

6)      Alfil (Beasain, Gipuzkoa) – 5’5 puntu.

7)      Zarautz (Gipuzkoa) – 4’5 puntu.

 

ZUGZWANG-EK IRAULI DU SAILKAPENA, MIKEL GUREARI ARGI IRABAZITA

             Mikel Gureak ez zuen aprobetxatu Oberenaren atsedena eta Urnietan jasotako porrot argiak helburuak aldatzera behartuko du. Zuzenean ez jaistea izanen du ardura hemendik aurrera. Ala agian ez, egutegiak korapila baitezake sailkapena. Zugzwang da lider berria, baina oraindik ez du atsedena hartu.

             Marlaxkak 3-1 garaitu zuen Zarautz. Igotzeko trena hartu du emaitza horrekin, baina bere hautagaitza berretsi beharko du hurrengo neurketetan.

             Gros B-k huts egin zuen Alfil-aren aurka: 1’5-2’5. Arazoak izanen ditu mailari eusteko. Eginen duen ahalegin horretan baliteke ustekabeko kaltetuak geratzea. Alfilek, ordea, zail du garaipen horri etekina ateratzea.

 

2022-03-05: SEIGARREN TXANDA

 Zarautz (Gipuzkoa) (4’5) – Gros B (Donostia, Gipuzkoa) (7).

Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (9) – Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (11’5).

Oberena (Iruñea, Nafarroa) (10) – Zugzwang (Urnieta, Gipuzkoa) (12’5).

 Atsedena (0): Alfil (Beasain, Gipuzkoa) (5’5).

 

NEURKETA OSO INTERESGARRIAK

             Oso interesgarria dago multzo hau. Oberena – Zugzwang lehia ikusmin handikoa da. Berdinketa nahikoa izan daiteke Oberenarentzat. Garaipena, urrezkoa.

             Zugzwang-ek, ordea, hiru puntu behar ditu gutxienez lehenengo postua lortzeko aukeraren bat gorde nahi badu, hurrengo txandan atsedena hartuko baitu.

             Mikel Gurea – Marlaxka norgehiagoka ere oso interesgarria da. Marlaxka ongi kokatu da sailkapenean. Mikel Gureak zaplasteko latza jaso du, baina ez dago guztiz jokoz kanpo. Oso estu jar daiteke sailkapena.

             Zarautz – GroS B lehia garrantzitsua da donostiarrentzat. Ikusmiran dute orain Mikel Gurea. Jaistea saihesteko hori dute harrapatu beharreko taldea.

             Informazio gehiago: “http://chess-results.com/tnr608395.aspx?lan=2&art=3&rd=1” webgunean.

 

            2022-02-26.

 

                Iturria: “Ajedrezvasco.com” webgunea.