GAZTE MAILAKO EUSKADIKO BANAKAKO XXXVIII. XAKE TXAPELKETA.

(2022ko apirilaren 22tik 24ra, Hondarribian).

 

 

 

         TXAPELKETAKO OINARRIAK

 

1.- Txapelketan parte hartuko dute Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko Txapelketetatik sailkatukako jokalariek (txapelketa bakoitzetik hiru jokalari izanen dira eta horietatik bat neska izanen da), Irekien bidez sustatzeko moduko jokalari jakin batzuek eta gonbidatutako Nafarroako Xake Federakundeko jokalariek.

 

Izena emateko posta elektronikoak: fva@xake.net (Euskal Xake Federakuntzarena) eta torneosxake@gmail.com (Hondarribiko Marlaxka Xake Klubarena). Epea: 2022ko apirilaren 21era arte (osteguna da). 15 euro ordaindu behar dute sailkatutakoek eta sustatzeko moduko jokalariek.

 

            2.- Hondarribiko Jostaldi Udal Pilotalekuan (Gipuzkoa) jokatuko dira partidak.

 

            3.- Sistema suitzarraren bidez jokatuko da txapelketa, 2022ko apirilaren 22tik 24ra. Parekaketak programa eta baliabide informatikoen bidez eginen dira.

 

            4.- Lehenengo txanda, ostiralean, apirilaren 22ko 10:00etan hasiko da. Azkeneko txanda, igandean, apirilaren 24ko 10:00etan hasiko da. Ostiral eta larunbat arratsaldeetan, partidak 16:00etan hasiko dira (edo 15:00etan, bost txanda baino gehiago badira).

 

            5.- Bost txanda aurreikusten dira. Partidak 90 minutukoak izanen dira gehi 20 segundo jokaldiko. 33tik 64ra arteko parte hartzailerekin sei txanda izanen dira. 65etik 80ra arteko parte hartzailerekin zazpi txanda izanen dira. Bost txanda baino gehiago badira, 60 minutukoak izanen dira partidak gehi 30 segundo jokaldiko.

 

            6.- Saio bakoitza hasteko adierazitako orduan jarriko dira martxan erlojuak eta 15 minutu igaro ondoren taularen aurrean agertu ez direnei galdutzat emanen zaie partida.

 

            7.- Lehen txandan jokalari bat arrazoitu gabe agertzen ez bada, automatikoki txapelketatik kanpo geratuko da. Hurrengo txandetan arrazoitu gabe bi aldiz agertzen ez dena kanporatu eginen da.

 

            8.- Partida jokatzen ari diren bitartean baliozko arrazoiaz jokalariek joko aretoa utzi behar badute, epaileari jakinarazi beharko diote.

 

            9.- Parekaketak behar besteko aurrerapenaz jakinaraziko dira, txanda hasi baino lehen.

 

            10.- EXF-k Kirol Diziplina Batzordea izendatuta dauka. Horren aurrean aurkeztuko dira txapelketaren garapenean sortutako arazoak. Indarrean dagoen araudian xedatutakoa aplikatuko da.

 

            11.- Gogoan izan partida jokatzen ari den bitartean ezin dela telefono mugikorrik, programa informatikorik edo bitarteko elektronikorik erabili. Bete ezean, epaileak dagokion erabakia hartuko du.

 

            12.- Berdinketak ebazteko erabiliko diren sistemak hauek dira:

 

a)    Bucholz ertaina.

b)    Bucholz osoa.

c)    Metatzailea.

 

Azkeneko txanda jokatzen den bitartean zozkatuko da ordena.

 

            13.- Lehenengo hiru sailkatuek eta lehenengo neskak garaikurrak eta sariak jasoko dituzte.

 

            14.- Azkeneko sailkapena kontuan hartuko da FEDAren lehiaketetarako eta Euskal Selekzioaren lehen hautaketarako.

 

            FIDE, FEDA eta EXFren ranking-etarako baliagarriak izanen dira txapelketako emaitzak.

 

            15.- Txapelketako parte hartzaileek baimena ematen dute emaitzak, sailkapenak, parte hartzaileak, irudiak, partidak eta abar argitaratzeko, antolatzaileek txapelketa behar bezala zabaltzeko egokitzat jotzen dituzten komunikabideetan.

 

            16.- Txapelketako zuzendaria Alvaro Minzado da, antolaketa arduraduna Goio Uriarte, epaile nagusia Enrique Oiarzabal eta tokiko antolatzailea Hondarribiko Marlaxka Xake Kluba.