EMAKUMEZKOEN SELEKZIOEN ARTEKO XAKE TXAPELKETA

(Sopelan, 2022ko ekainaren 18an)

 

 

 

            Sopelan (Bizkaia) jokatu zen. 30 minutuko partidak izan ziren, gehi 10 segundo jokaldiko.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA, BOST TXANDA JOKATU ONDOREN

 

1)    Ukraina – 13’5 puntu.

2)    Euskadi A – 13 puntu.

3)    Asturias – 12’5 puntu.

4)    Gaztela eta Leon – 10’5 puntu.

5)    Kantabria – 10’5 ppuntu.

6)    Euskadi B – 7’5 puntu.

7)    Errioxa – 6’5 puntu.

8)    Euskadi C – 6 puntu.

 

         UKRAINA GUTXIGATIK GARAILE, EUSKADI A ETA ASTURIASEN AURRETIK

 

            Alina Prochaieva (1.543), Tina Prochaieva (1.264), Nina Prochaieva (1.166) eta Olha Prochaieva (1.241) izan ziren Ukrainako jokalariak.

 

            4-0 irabazi zion Gazte eta Leon-i lehenengo txandan. Bigarrenean Euskadi A zuzeneko arerioarekin 2-2 berdindu zuen. Gero, Kantabriari 3-1 irabazi zion. Laugarren txandan Asturias hirugarren sailkatuaren aurka 3-1 galdu zuen. Azkeneko txandan 3’5-0’5 irabazi zion Errioxari. Tina Prochaieva, 4’5 puntuz, izan zen bere jokalaririk onena.

 

            Euskadi A bigarren postuan sailkatu zen, Ukrainatik puntu erdira. Haizea Tornay (1.643), Jugatx Jiashang Larrakoetxea Gorostidi (1.484), Maddi Zubizarreta Landera (1.371) eta Leire Vega Bilbao (1.391) izan ziren bere jokalariak.

 

            Errioxari 1-3 irabazi zion lehenengo txandan. Bigarrenean Ukrainarekin berdindu zuen (2-2). Gero, Asturiasi 1-3 irabazi zion. Laugarrenean joan zitzaion txapelketa, Gaztela eta Leonen aurka 1-3 galduta. Azkeneko txandan 0-4 irabazi zion Euskadi C-ri. Maddi Zubizarreta Landera eta Leire Vega Bilbao izan ziren selekzioko onenak, 4 puntuz.

 

            Euskadi A faboritoetako bat zen, baina gutxigatik bigarren tokian geratu zen

 

            Asturias sailkatu zen hirugarren tokian. Cantabriaren aurka berdindu zuen (2-2) eta Euskadi A-ren aurka galdu zuen (1-3). Beste neurketak irabazi zituen, baina Ukrainatik puntu batera geratu zen. Alicia Gonzalez Fernandez, Aida Garcia Garcia, Nerea Canon Alvarez eta Silvia Gonzalez Fernandez izan ziren bere jokalariak.

 

            Euskadi B seigarren postuan geratu zen, 7’5 puntuz. Ane Martin Ochoa de Retana, Miriam Apellaniz Perez, Romina Rodriguez Redondo eta Iraide Jorrin Herrrero izan ziren bere jokalariak.

 

            Euskadi C azkeneko postuan sailkatu zen: Zortzigarrena, alegia. 6 puntu atera zituen. Hauexek izan ziren bere jokalariak: Siena Ibarra Whitecar, Irati Gimenez Lopez, Ana Pajuelo Delgado, Khrystyna Yatseiko eta Nekane Fernandez Notario.

 

2022-06-18.

 

Iturria: “https://info64.org/team/campeonato-de-selecciones-femeninas/standings” webgunea.