JOKALARI BETERANOEN EUSKADIKO BANAKAKO XXXVI. XAKE TXAPELKETA.

(2022ko ekainaren 25ean eta 26an, Zarautzen).



 

Zarautzen jokatu zen. 50 minutuko 6 partida izan ziren, 5 segundo gehiago batuta jokaldi bakoitzean. Erritmo hori dela eta, txapelketak xake azkarreko FIDE elorako balio zuen. Iaz 10 jokalari izan ziren; aurten lau gehiago.

 

         SEIGARREN TXANDA (AZKENA)

 

            Gerardo Fernandez Hernandez (Bizkaia) (2.169) (4) – Francisco Javier Ladron de Guevara Galar (Araba) (2.061) (4): 1-0.

            Josu Tornay Gomez (Gipuzkoa) (1.966) (4) – Joxe Agustin Fernandez Etxaburu (Araba) (1.777) (3): 1-0.

            Pablo Jose Divasson Bayon (Gipuzkoa) (1.877) (2’5) – Thomas Franke (Gipuzkoa) (2.133) (3): 0-1.

            Jon Esturo Loiola (Gipuzkoa) (1.822) (3) – Francisco Javier Marquinez Cabrejas (Araba) (1.901) (2’5): 0-1.

            Rafael Ruiz Escobar (Nafarroa) (1.948) (2) – Jose Angel Besga Lopez (Bizkaia) (2.049) (2): 0-1.

            Mikel Zubia Aramburu (Gipuzkoa) (1.766) (1’5) – Enrique Umaran Del Campo (Bizkaia) (1.699) (1’5): 1-0.

            Joseba Otano Villanueva (Nafarroa) (1.635) (0) – Daniela Velte (Gipuzkoa) (1.639) (2): 0-1.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA, 6 TXANDA JOKATU ONDOREN

 

1)      Gerardo Fernandez Hernandez (Bizkaia) (2.169) – 5 puntu.

2)      Josu Tornay Gomez (Gipuzkoa) (1.966) – 5 puntu.

3)      Thomas Franke (Gipuzkoa) (2.133) – 4 puntu.

4)      Francisco Javier Ladron de Guevara Galar (Araba) (2.061) – 4 puntu.

5)      Francisco Javier Marquinez Cabrejas (Araba) (1.901) – 3’5 puntu.

6)      Joxe Agustin Fernandez Etxaburu (Araba) (1.777): 3 puntu.

7)      Jose Angel Besga Lopez (Bizkaia) (2.049) – 3 puntu.

8)      Jon Esturo Loiola (Gipuzkoa) (1.822) – 3 puntu.

9)      Daniela Velte (Gipuzkoa) (1.639) – 3 puntu.

10)  Pablo Jose Divasson Bayon (Gipuzkoa) (1.877) – 2’5 puntu.

11)  Mikel Zubia Aramburu (1.766) – 2’5 puntu.

12)  Rafael Ruiz Escobar (Nafarroa) (1.948) – 2 puntu.

13)  Enrique Umaran Del Campo (Bizkaia) (1.699) – 1’5 puntu.

14)  Joseba Otano Villanueva (Nafarroa) (1.635) – 0 puntu.

 

         XAKE AZKARREKO FIDE ELOAREN BILAKAERA

 

1)      Josu Tornay Gomez (Gipuzkoa) (1.966): +33’40.

2)      Joxe Agustin Fernandez Etxaburu (Araba) (1.777): +28’80.

3)      Daniela Velte (Gipuzkoa) (1.639): +28’40.

4)      Jon Esturo Loiola (Gipuzkoa) (1.822): +12’60.

5)      Gerardo Fernandez Hernandez (Bizkaia) (2.169): +12’20.

6)      Francisco Javier Marquinez Cabrejas (Araba) (1.901): +4’20.

7)      Francisco Javier Ladron de Guevara Galar (Araba) (2.061): +2’20.

8)      Mikel Zubia Aramburu (1.766): -0’40.

9)      Pablo Jose Divasson Bayon (Gipuzkoa) (1.877): -9’80.

10)  Thomas Franke (Gipuzkoa) (2.133): -10’40.

11)  Enrique Umaran Del Campo (Bizkaia) (1.699): -12’60.

12)  Jose Angel Besga Lopez (Bizkaia) (2.049): -15’80.

13)  Joseba Otano Villanueva (Nafarroa) (1.635): -36.

14)  Rafael Ruiz Escobar (Nafarroa) (1.948): -36’80.

 

            GERARDO FERNANDEZ, OZTA-OZTA, BAINA BERRIZ NAGUSI

 

 

Gerardo Fernandez Hernandez garailea. Argazkia iazkoa da (orduan ere txapeldun izan zen).

 

            Gerardo Fernandez Hernandez berriz lortu du jokalari beteranoen Euskadiko txapeldun izatea. Hirugarren aldiz da: 2017an, iaz eta aurten. 2003tik titulu gehien lortu duen jokalaria da.

 

            Ez zuen bide erraza izan. Pablo Jose Divasson Bayon (1.877), Joxe Agustin Fernandez Etxaburu (1.777) eta Jose Angel Besga Lopez (2.049) gainditu zituen lehenengo hiru txandetan.

 

            Laugarrenean, ordea, txapelketa okertu zitzaion Josu Tornay Gomez (1.966) gipuzkoarraren aurka galtzean.

 

            Bosgarren txanda 2.133ko Thomas Frankeri irabazi zion eta bitartean Josu Tornay liderrak galdu zuen Francisco Javier Ladron de Guevararen aurka.

 

            Hiru jokalari iritsi ziren azkeneko txandara txapelketa bereganatzeko aukerarekin: Gerardo Fernandez, Josu Tornay eta Francisco Javier Ladron de Guevara, 4 puntuz.

 

            Josu Tornayk bere partida irabazi zuen Joxe Agustin Fernandez Etxabururen aurka. Beste biek elkarren arteko partida izan zuten. Oso posizio estuan jarri zen Ladron de Guevara, baina partida irabaztea asko kostatu zitzaion Gerardo Fernandezi. Azkenean irabazi zuen eta berriz txapeldun geratu zen, ezberdinketa hobea edukitzeagatik.

 

            Txapelduna bizkaitarra da, Bilboko Zuri Baltza taldekoa eta “ajedrezvasco.com” webgunearen arduraduna. 56 urte zituen urte hasieran.

 

            Josu Tornay-k ere txapelketa ona egin zuen. Ia eskura izan zuen titulua, baina azkenean bigarren geratu zen, txapeldunarekin puntuz berdinduta.

 

            Thomas Frankek kendu zion hirugarren postua Francisco Javier Ladron de Guevarari. Alemanian jaiotakoa da baina Gipuzkoan bizi da. Lehenengo bi sailkatuekin galdu zuen eta azkeneko partidan Pablo Jose Divasson Bayon gipuzkoarra gainditu zuen, bere laugarren puntua eskuratuta.

 

            Francisco Javier Ladron de Guevara laugarren geratu zen. Lehenengo txandan Joxe Agustin Fernandez Etxabururen aurka galdu zuen eta azkena txapeldunaren aurka. Gainontzeko partidak irabazi zituen.

 

            Daniela Velte emakume bakarra izan zen; beraz, Euskadiko emakume beterano txapeldun bihurtu zen. Puntuen erdiak lortu zituen eta bederatzigarren postuan sailkatu zen.

 

            Jose Angel Vesga Lopez bizkaitarra txapeldunorde izan zen iaz. Aurten, zazpigarren postuan geratu da. Hori bai, 65 urtetik gorako lehenengoa izan da. Adin tarte horretan, beraz, Euskadiko txapeldun.

 

            Jokalari nafarrak azkeneko urteetan nahiko ongi geratu dira Euskadiko Txapelketetan. Beteranoen honetan, ordea, porrot galanta izan zuten. Bi aldiz txapeldun izandako Rafael Ruiz Escobarrek 12. tokian amaitu zuen eta Joseba Otanok azkena.

 

            TXAPELKETA HONETAKO AZKENEKO HISTORIA

 

            2003. urtean: Raimundo De Andres Barrena (Bizkaia), garaile.

 

            2004. urtean: Rafael Ruiz Escobar (Nafarroa), garaile.

 

            2005. urtean: Jose Alfredo Garcia Moreno (Araba), garaile.

 

            2006. urtean: Jose Manuel Garcia Sanchez (Bizkaia), garaile; Antonio Serrano Martin (Bizkaia), bigarren; Jose Manuel Garcia Sanchez (Bizkaia), hirugarren.

 

            2007. urtean: Jose Alfredo Garcia Moreno (Araba), garaile; Juanjo Saez de Urturi (Araba), bigarren; Juan de Dios Casado Fernandez (Nafarroa), hirugarren.

 

            2008. urtean: Siu Hung Tung (Gipuzkoa), garaile; Alain Darrigues (Iparraldea), bigarren; Antonio Casado Fernandez (Nafarroa), hirugarren.

 

            2009. urtean: Siu Hung Tung (Gipuzkoa), garaile; Jose Manuel Garcia Sanchez (Bizkaia), bigarren; Rafael Ruiz Escobar (Nafarroa), hirugarren.

 

            2010. urtean: Rafael Ruiz Escobar (Nafarroa), garaile; Siu Hung Tung (Gipuzkoa), bigarren; Jose Manuel Garcia Sanchez (Bizkaia), hirugarren.

 

            2011. urtean: Pedro Viñal Gutierrez (Nafarroa), garaile; Juan Ignacio Saenz Zabala (Gipuzkoa), bigarren; Mikel Zubia Aramburu (Gipuzkoa), hirugarren.

 

            2012. urtean: Jose Manuel Garcia Sanchez (Bizkaia), garaile; Pedro Viñal Gutierrez (Nafarroa), bigarren; Jose Antonio Munita Loinaz (Araba), hirugarren.

 

            2013. urtean: Pedro Viñal Gutierrez (Nafarroa), garaile; Jose Angel Besga Lopez (Bizkaia), bigarren; Mikel Zubia Aramburu (Gipuzkoa), hirugarren.

 

            2014. urtean: Juan Jose Saenz Martinez (Gipuzkoa), garaile; Jose Manuel Cejudo Urdampilleta (Gipuzkoa), bigarren; Pedro Viñal Gutierrez (Nafarroa), hirugarren.

 

            2015. urtean: Juan Jose Saenz Martinez (Gipuzkoa), garaile; Pedro Viñal Gutierrez (Nafarroa), bigarren; Francisco Criado Plaza (Araba), hirugarren. 65 urtetik gorako garailea: Jose Manuel Garcia Sanchez (Bizkaia).

 

            2016. urtean: Jose Angel Besga Lopez (Bizkaia), garaile; Pedro Viñal Gutierrez (Nafarroa), bigarren; Jose Antonio Fernandez de Pinedo Orive (Araba), hirugarren. 65 urtetik gorako garailea: Jose Antonio Fernandez de Pinedo Orive (Araba).

 

            2017. urtean: Gerardo Fernandez Hernandez (Bizkaia), garaile; Francisco Javier Ladron de Guevara Galar (Araba), bigarren; Pedro Viñal Gutierrez (Nafarroa), hirugarren. Emakume superbeterano garailea: Maria Teresa Junquera Ciaurriz (Araba). 65 urtetik gorako garailea: Pedro Viñal Gutierrez (Nafarroa).

 

            2018. urtean: Francisco Javier Ladron de Guevara Galar (Araba), garaile; Jose Manuel Martinez de Soria Gordon (Bizkaia), bigarren; Jose Angel Besga Lopez (Bizkaia), hirugarren. Emakume superbeterano garailea: Maria Teresa Junquera Ciaurriz (Araba). 65 urtetik gorako garailea: Jose Manuel Martinez de Soria Gordon (Bizkaia).

 

            2019. urtean: Juan Carlos Lakunza Oyarbide (Gipuzkoa), garaile; Francisco Javier Ladron de Guevara Galar (Araba), bigarren; Gerardo Fernandez Hernandez (Bizkaia), hirugarren. Pedro Viñal Gutierrez (Nafarroa), 65 urtetik gorako garailea. Jose Angel Besga Lopez (Bizkaia), 65 urtetik gorako bigarren; Rafael Ruiz Escobar, 65 urtetik gorako hirugarren.

 

            2021. urtean: Gerardo Fernandez Hernandez (Bizkaia), garaile; Jose Angel Besga Lopez (Bizkaia), bigarren; Josu Tornay Gomez (Gipuzkoa), hirugarren. 50-65 urteen tartean, Gerardo Fernandez Hernandez (Bizkaia), garaile; Josu Tornay Gomez (Gipuzkoa), bigarren;  Alvaro Ignacio Albaina Alvarez (Araba), hirugarren. Jose Angel Besga Lopez (Bizkaia), 65 urtetik gorako garailea; Pedro Viñal Gutierrez (Nafarroa), 65 urtetik gorako bigarren; Jose Antonio Munita Loinaz (Araba), 65 urtetik gorako hirugarren.

 

            2022. urtean: Gerardo Fernandez Hernandez (Bizkaia), garaile; Josu Tornay Gomez (Gipuzkoa), bigarren; Thomas Franke (Gipuzkoa), hirugarren. 50-65 urteen tartean, Gerardo Fernandez Hernandez (Bizkaia), garaile; Josu Tornay Gomez (Gipuzkoa), bigarren;  Thomas Franke (Gipuzkoa), hirugarren. 50-65 urteen tartean, Daniela Velte (Gipuzkoa), lehenengo emakumea. Jose Angel Besga Lopez (Bizkaia), 65 urtetik gorako garailea; Mikel Zubia Aramburu (Gipuzkoa), 65 urtetik gorako bigarren; Rafael Ruiz Escobar (Nafarroa), 65 urtetik gorako hirugarren.

 

            PALMARESA, 2003. URTETIK

 

1)      Gerardo Fernandez Hernandez (Bizkaia) – 3 titulu.

2)      Jose Alfredo Garcia Moreno (Araba) – 2 titulu.

3)      Jose Manuel Garcia Sanchez (Bizkaia) – 2 titulu.

4)      Siu Hung Tung (Gipuzkoa) – 2 titulu.

5)      Rafael Ruiz Escobar (Nafarroa) – 2 titulu.

6)      Juan Jose Saenz Martinez (Gipuzkoa) – 2 titulu.

7)      Pedro Viñal Gutierrez (Nafarroa) – 2 titulu.

8)      Jose Angel Besga Lopez (Bizkaia) – Titulu bat.

9)      Raimundo De Andres Barrena (Bizkaia) – Titulu bat.

10)  Francisco Javier Ladron de Guevara Galar (Araba) – Titulu bat.

11)  Juan Carlos Lakunza Oyarbide (Gipuzkoa) – Titulu bat.

 

SUPERBETERANOEN PALMARESA, 2015. URTETIK

 

1)      Jose Angel Besga Lopez (Bizkaia) – 2 titulu.

2)      Pedro Viñal Gutierrez (Nafarroa) – 2 titulu.

3)      Jose Antonio Fernandez de Pinedo Orive (Araba) – Titulu bat.

4)      Jose Manuel Garcia Sanchez (Bizkaia) – Titulu bat.

5)      Jose Manuel Martinez de Soria Gordon (Bizkaia) – titulu bat.

 

            EMAKUME BETERANOEN PALMARESA, 2017. URTETIK

 

1)      Daniela Velte (Gipuzkoa) – Titulu bat.

 

EMAKUME SUPERBETERANOEN PALMARESA, 2017. URTETIK

 

2)      Maria Teresa Junquera Ciaurriz (Araba) – 2 titulu.

 

            2022-06-26.

 

                Iturria: “https://info64.org/campeonato-de-euskadi-de-veteranos-2022/standings” webgunea.