TXIMISTA XAKEKO BERGARA HIRIA TALDEKAKO 50. TXAPELKETA.

(2022ko irailaren 25ean jokatua, Bergaran).

 

(ADISKIDETASUNAREN TALDEEN 2022ko ZIRKUITURAKO BALIAGARRIA).

 

 

 

            Igande goizean jokatu zen, Bergaran, 3 jokalariko taldeekin, Euskal Zirkuituaren barruan. 5 minutuko partidak izan ziren. Antolatzailea: Bergarako Xake Taldea.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA

 

1)    Abadiño (Bizkaia, Euskal Herria) – 17’5 puntu.

2)    Barakaldo (Bizkaia, Euskal Herria) – 14 puntu.

3)    Martintxo (Gasteiz, Araba, Euskal Herria) – 13’5 puntu.

4)    SAL (Sociedad Ajedrecística Logroñesa) (Logroño, Espainia) – 12’5 puntu.

5)    Torres Blancas (Santander, Espainia) – 12 puntu.

6)    Regatas (Santander, Espainia) – 11’5 puntu.

7)    Santurtzi (Bizkaia, Euskal Herria) – 10’5 puntu.

8)    Bergara (Gipuzkoa, Euskal Herria) – 9 puntu.

9)    Getxo (Bizkaia, Euskal Herria) – 8’5 puntu.

10) Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria) – 7 puntu.

11) Taula (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, Euskal Herria) – 5 puntu.

12) C. D. Vitoria (Gasteiz, Araba, Euskal Herria) – 5 puntu.

 

2016AN ETA 2020AN BEZALA, ABADIÑO GARAILE

 

            Solvay iazko garaile gabe, Abadiño nagusitu da aurten, 2016an eta 2020an egin zuen bezala.

 

            Alain Prieto Aranguren, Markel Vesga Izeta eta Unai Calvo Gomez izan ziren Abadiñoko jokalariak. Markel Vesga izan zen onena, 7 partidatan 6’5 puntu aterata. Beste biek 5’5 puntu eskuratu zituzten.

 

            Barakaldok eta Martintxok osatu zuten podiuma. Ez dira ohikoak izan torneo honetako podiumetan, baina aurten euren izenak agertzea lortu dute.

 

            Barakaldo taldean jokalari hauek aritu ziren: Aingeru Virto Alustiza, Koldo Urbieta Gabancho eta Jesus Maria Perez Palma. Azken hau izan zen taldeko onena, 6 puntu bereganatuta.

 

            Martintxo jokalari hauek osatu zuten: Ibon Dominguez Exposito, Ruben Pomares Muñoz eta Jean Michel Diaz Foure. Azken honek 6’5 puntu eskuratu eta taldeko onena izan zen.

           

            Lehenengo txandan Abadiño 3-0 irabazi zion Barakaldori. Gerora, hori erabakigarria izan zen, Barakaldo 3’5 puntura geratu baitzen. Laugarren txandan, Abadiñok 2-1 gainditu zuen Martintxo. Beraz, ongi ibili zen aurkari arriskutsuenekin.

 

            Azkeneko txandan Abadiñok 3-0 irabazi zion Bergarari eta Barakaldok 0-3 Torres Blancasi. Martintxok puntu bat galdu zuen Regatasen aurka. 1-2 irabazi zion baina galdutako puntu horrek hirugarren postura bidali zuen, Barakaldoren mesederako.

 

TORNEO HONEN HISTORIA

 

            2006an, XXXIV. Xake Txapelketan: Batalla (Pasaia), garaile; San Viator (Gasteiz), bigarren; Sestao, hirugarren.

 

            2007an, XXXV. Xake Txapelketan: Club de Ajedrez de Madrid (Espainia), garaile; Club de Ajedrez de Valencia (Herrialde Katalanak), bigarren; Club de Ajedrez de Zaragoza (Espainia), hirugarren.

 

            2008an, XXXVI. Xake Txapelketan: Lasker (Logroño, Espainia), garaile; Covadonga (Cangas de Onis, Asturias, Espainia), bigarren; Universidad de Oviedo (Asturias, Espainia), hirugarren.

 

            2009an, XXXVII. Xake Txapelketan: Silla Valencia (Silla, Valencia, Herrialde Katalanak), garaile; Madrid (Espainia), bigarren; Solvay (Barreda, Kantabria, Espainia), hirugarren.

 

            2010ean, XXXVIII. Xake Txapelketan: Covadonga (Gijon, Asturias, Espainia), garaile; San Viator (Gasteiz, Araba, Euskal Herria), bigarren; Solvay (Barreda, Kantabria, Espainia), hirugarren.

 

            2011an, XXXIX. Xake Txapelketan: Solvay (Barreda, Kantabria, Espainia), garaile; Conteneo (Bilbo, Bizkaia, Euskal Herria), bigarren; San Viator (Gasteiz, Araba, Euskal Herria), hirugarren.

 

            2012an, XL. Xake Txapelketan: Grupo Covadonga A (Gijon, Asturias), garaile; Solvay (Torrelavega, Kantabria, Espainia), bigarren; Grupo Covadonga B (Gijon, Asturias), hirugarren.

 

            2013an, XLI. Xake Txapelketan: Grupo Covadonga (Gijon, Asturias), garaile; Ventanuco (Gijon, Asturias), bigarren; Abadiño (Bizkaia, Euskal Herria), hirugarren.

 

            2014an, XLII. Xake Txapelketan: Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria), garaile; Salcedo (Bioño de Pielagos, Kantabria, Espainia), bigarren; Dias Ferreira (Matosinhos, Portugal), hirugarren.

 

2015ean, XLIII. Xake Txapelketan: Salcedo (Bioño de Pielagos, Kantabria, Espainia), garaile; Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa), bigarren; Conteneo (Bilbo, Bizkaia), hirugarren.

 

2016an, XLIV. Xake Txapelketan: Abadiño (Bizkaia), garaile; Bergara (Gipuzkoa), bigarren; Altzaga (Leioa, Bizkaia), hirugarren.

 

2017an, XLV. Xake Txapelketan: San Viator A (Gasteiz, Araba), garaile; Abadiño (Bizkaia), bigarren; Antonio Rico (Gijon, Asturias), hirugarren.

 

2018an, XLVI. Xake Txapelketan: Sestao (Bizkaia), garaile; Regatas (Santander, Kantabria, Espainia), bigarren; Abadiño (Bizkaia), hirugarren.

 

2019an, XLVII. Xake Txapelketan: Sestao (Bizkaia), garaile; Abadiño (Bizkaia), bigarren; Itsas Zaldunak (Santurtzi, Bizkaia), hirugarren.

 

2020an, XLVIII. Xake Txapelketan: Abadiño (Bizkaia), garaile; Conteneo (Bilbo, Bizkaia), bigarren; Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa), hirugarren.

 

2021ean, XLIX. Xake Txapelketan: Solvay (Torrelavega, Kantabria, Espainia), garaile; Donibane Kirol Elkartea (Iruñea, Nafarroa), bigarren; Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa), hirugarren.

 

2022an, L. Xake Txapelketan: Abadiño (Bizkaia), garaile; Barakaldo Bizkaia), bigarren; Martintxo (Gaseiz, Araba), hirugarren.

 

2022-09-25.

 

Iturriak: Euskal Xake Federakuntza eta “http://www.xake.net/2022-fva/2022-09-25%20BERGARA%20Xake%20jaiak.html#2022_Bergara_equipos” eta “https://chess-results.com/tnr678192.aspx?lan=2&art=0” webguneak.