GAZTE MAILAKO EUSKADIKO TALDEKAKO XAKE TXAPELKETA

(2022ko urriaren 2an, Barakaldon)

 

 

 

Antolatzaileak: Euskal Xake Federakuntza eta Barakaldo Xake Taldea. Igandean jokatu zen, Barakaldoko Nafar Etxean. 40 minutuko partidak izan ziren, gehi 5 segundo jokaldiko. Puntuak neurketak irabazi edo berdintzeagatik banatu ziren.

 

            Jokalariak 18 urtez azpikoak ziren (hau da, 2004an edo ondoren jaiotakoak). Neurketa bakoitza lau mahaitan jokatu zen.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Gros (Donostia, Gipuzkoa) – 11 puntu.

2)    Santurtzi (Bizkaia) – 10 puntu.

3)    Martintxo (Gasteiz, Araba) – 9 puntu.

4)    Marlaxka (Hondarribia, Hipuzkoa) – 5 puntu.

5)    Conteneo (Bilbo, Bizkaia) – 4 puntu.

6)    Altzaga (Leioa, Bizkaia) – 2 puntu.

7)    Sestao (Bizkaia) – Puntu bat.

 

LEHIA HANDIA GROS, SANTURTZI ETA MARTINTXOREN ARTEAN.

 

Gros, Santurtzi eta Martintxoren arteko lehia izan zen. Lehenengo txandan Santurtzi-Gros neurketa berdinketan amaitu zen (2-2). Bigarrenean, Martintxo-Santurtzi lehia ere 2-2 amaitu zen. Azkenekoan, Grosek 2’5-1’5 irabazi zion Martintxori. Beraz, oso txapelketa berdindua eta lehiatua izan zen.

 

Zuhaitz Gimenez Lopez izan zen Groseko onena (5’5 puntu lortu zituen hirugarren mahaian). Bigarrenean, Alexander Larrañaga Juaristik 5 puntu eskuratu zituen.

 

Santurtzin onena Christian Curiel Garcia izan zen (5 puntu, bigarren mahaian). Martintxon jokalaririk onena Ibon Dominguez Exposito izan zen (5 puntu, bigarren mahaian).

 

            Leioako Altzaga aurreko txapelduna seigarren postuan geratu zen. Sestaori soilik irabazi zion.

           

AZKEN DENBORALDIOTAKO HISTORIA.

 

2016ko denboraldian: Hondarribia-Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa) (Patxi Moreno Estebanez, Ibai Dorronsoro Larbide, Ander Tafall Villanueva eta Ander Uranga Odriozola), garaile; Martintxo (Diego Sanz Urueña, Aritz Morante Rafael, Rodrigo De las Heras Figueroa eta Ruben Pomares Muñoz) (Gasteiz, Araba), bigarren; Gros (Jose Luis Muñoz Avila, Markel Zuloaga Erauskin, Ivan Iturralde Etxeberria, Josu Manterola Ubillos, Ramon Elduayen Echave eta Inko Martinez Adarraga) (Donostia, Gipuzkoa), hirugarren.

 

2017ko denboraldian: Gros (Donostia, Gipuzkoa) (Jose Luis Muñoz Avila, Xabi Eliot, Ivan Iturralde Echeverria, Josu Manterola Ubillos eta Cecilia Perez Sodupe), garaile; Mikel Gurea (Burlata, Nafarroa) (Odei Lerendegui Lasa, Manex Reguillaga Elias, Alex Pedchenko eta Oier Lacruz Ochoa), bigarren; Altzaga (Leioa, Bizkaia) (Imanol Toledo Sanz, Ignacio Zoco Gallardo, Erlantz Caballero Acosta, Irune Palacios eta Lucia Martin), hirugarren.

 

2018ko denboraldian: Altzaga (Leioa, Bizkaia) (Imanol Toledo Sanz, Ignacio Zoco Gallardo, Aketza Pereira Lopez, Erlantz Caballero Acosta eta Irune Palacios Orueta), garaile; Oberena (Iruñea, Nafarroa) (Javier Habans Aguerrea, Aimer Del Carmen Hernandez, Martin Pascual Garcia eta Cristian Atipov Hadzhiev), bigarren; Sestao (Bizkaia) (Joseba Garcia Ortega, Aitor Gonzalez Rodriguez, Irene Garcia Bolaños, Gorka Puente Diaz eta Asier Vazquez Aveleira), hirugarren.

 

2019ko denboraldian: Altzaga (Leioa, Bizkaia) (Imanol Toledo Sanz, Ignacio Zoco Gallardo, Aketza Pereira Lopez eta Erlantz Caballero Acosta), garaile; Oberena (Iruñea, Nafarroa) (Javier Habans Aguerrea, Cristian Atipov Hadzhiev, Leyre Abrisqueta Zudaire eta Martin Pascual Garcia), bigarren; Gros Xake Taldea (Donostia, Gipuzkoa) (Josu Manterola Ubillos, Ivan Iturralde Etxeberria, Inko Martinez Adarraga, Alexander Larrañaga Juaristi, Alex Odriozola Coscolin eta Estibaliz Apellaniz Perez), hirugarren.

 

2022ko denboraldian: Gros Xake Taldea (Donostia, Gipuzkoa) (Alex Odriozola Coscolin, Alexander Larrañaga Juaristi, Zuhaitz Gimenez Lopez eta Dani Odriozola Coscolin), garaile; Santurtzi (Bizkaia) (Amets Zubizarreta Landera, Christian Curiel Garcia, Denis Zubizarreta Landera, Jon Castillo Lopez, Maddi Zubizarreta Landera eta Eder Bombin Martinez), bigarren; Martintxo (Araba, Gasteiz) (Hugo Pelegrin Gomez, Ibon Dominguez Exposito, Yaroslav Khoroshykh, Damian Guinea Fernandez eta Jugatx Jiashang Larrakoetxea Gorostidi), hirugarren.

 

PALMARESA.

 

1)    Altzaga (Leioa, Bizkaia) – 2 titulu.

2)    Gros (Donostia, Gipuzkoa) – 2 titulu.

3)    Hondarribia-Marlaxka (Gipuzkoa) – Titulu bat.

 

Informazio gehiago: “https://info64.org/team/campeonato-de-euskadi-sub18-por-equipos-de-club/standings” webgune honetan.

 

                2022-10-02.

 

                Iturria: Euskal Xake Federakuntza.