TXIMISTA XAKEKO XXXI. EUSKAL ZIRKUITUA –
2019KO ADISKIDETASUNAREN ZIRKUITUA.
OINARRIAK.
- Tximista Xakeko Euskal Zirkuitua antolatzen duen Euskal Xake
Federakuntzari eskatuko dioten klubek parte hartzerik izanen
dute. Iazko parte hartzaileak izen emandakotzat jotzen dira.
Eranskin batean daude, euren posta elektronikoekin.
- Klub horiek antolatutako torneoak Adiskidetasunaren
Zirkuiturako puntuagarriak izanen dira. Beste talderen batek
antolatzen badu, puntuagarria izanen da gutxienez parte
hartzaileen erdia Zirkuitukoak baldin badira (A, B, C eta
horrelako taldeak kontuan hartuta), eta gutxienez 8 talde
parte hartzaileekin. 5 minutuko torneoak (Blitz) izanen dira
guztiak edo Xake Azkarrekoak.
- Klub batek torneoan bi talde edo gehiago baditu, posturik
onena lortzen duen taldeak soilik puntuatuko du.
- Puntuatzeko taldeek beren jokalariak erabili behar dituzte,
gutxienez % 75ean (lau jokalariko torneoetan). Beren
jokalariak bazkideak edo federatuak izan daitezke. Hiru
jokalariko torneoetan % 66 nahikoa da. Bestela, ez luke
puntuatuko.
- Parte hartzeko, Euskal Xake Federakuntzari 2018ko maiatzaren
31a baino lehen jakinarazi behar zaio, idatziz, posta
elektronikoz edo telefonoz. Geroago ere egin daiteke, baina
ordutik aurrerako torneoak soilik puntuatuko zaizkie.
- Talde guztiek lehenbailehen zirkuituko koordinatzaileari
jakinarazi behar dizkiote hurrengo datuak: Bere torneoaren
izen osoa, data, parte hartuko duten taldeetako jokalarien
zerrendak (ahalik eta osatuenak) eta egoki iritzitako
gainerako informazioa.
- Zirkuituan parte hartzen duten taldeentzako puntuak horrela
banatuko dira torneoetan: 1) 12; 2) 10; 3) 8; 4) 7; 5) 6; 6)
5; 7) 4; 8) 3; 9) 2; 10) 1. Hortik atzerago sailkatutakoek
puntu bat jasoko dute. Torneoaren datuak ahalik eta arinen
bidali behar zaizkio Zirkuituko koordinatzaileari: Torneoaren
izena, data eta azkeneko sailkapena. Horrela, modu azkarrean
agertuko dira Euskal Xake Federakuntzaren web orrian, edozein
ordenadoretik ikusgarri. Era berean, bestelako datuak erants
daitezke: Argazkiak, bideoak, intereseko oharrak eta abar.
- Klub orok gutxienez Zirkuituko 8 talde gonbidatu behar ditu,
taldeko lau jokalarirekin antolatzeko edo, zail badu, hiru
jokalarirekin. Beti ere torneoaren ezaugarriak kontutan
hartuta.
- Izena emateko kuota ordaindu behar izanez gero, informatuko
da.
- Torneoetan kluben 10 sailkapenik onenak soilik kontutan
izanen dira azkeneko sailkapen nagusian.
- Azkeneko sailkapen nagusian puntuen ezberdinketa ebazteko
honelako irizpideak erabiliko dira:
- Torneo bakoitzean puntu batzuk banatzen dira. Lehenengo
pausoa da banatutako puntu horien batura egitea.
Zirkuituko taldeen parte hartzearen arabera aldatuko da
hau.
- Azkeneko sailkapenean ezberdinketak egiteko, Zirkuituko
taldeek batutako puntuen portzentaia bat jasoko dute.
Lehenengoak, % 100; bigarrenak, % 75; hirugarrenak, % 50;
laugarrenak, % 25; bosgarrenak, % 10; gainontzekoek, % 0.
- Puntuazio hauekin ateratzen den baturarik onenak
irabazten du.
- Torneo bat lehenengo 10 torneoen artean ez badago,
ezberdinketarako ere ez du balio. Behean, ezberdinketarako
adibidea.
- Berdinketa mantentzen bada, berdindutako taldeek
jokatutako aken torneoan sailkapenik onena izan duena
lehenengoa geratuko da.
- Txapeldunaren, txapeldunordearen eta hirugarren sailkatuaren
trofeoak denboraldiko azkeneko torneoan banatuko dira.
Parte hartzaile berriak sartzeko eta daten eta emaitzen
jakinarazpena egiteko: CIRCUITO DE LA AMISTAD (CVR)
<cvr@xake.net>.
EUSKAL XAKE FEDERAKUNTZA – FEDERACIÓN VASCA DE AJEDREZ
EZBERDINKETARAKO ADIBIDEA:
|
|
|
|
|
|
|
|
|
Sailk.
|
TALDEA:
|
TxiXaEuZir-Puntuak
|
Puntuen
batura
|
%
|
Ezberdinketarako
|
|
1.
|
ABADIÑO
|
12
|
48
|
% 100
|
48
|
Puntuen baturako % 100
|
2.
|
SOLVAY
|
10
|
48
|
% 75
|
36
|
Puntuen baturako % 75
|
3.
|
ZARAUTZ
|
8
|
48
|
% 50
|
24
|
Puntuen baturako % 50
|
4.
|
BERGARA
|
7
|
48
|
% 25
|
12
|
Puntuen baturako % 25
|
5.
|
GROS X.T.
|
|
48
|
|
|
|
6.
|
SANTIKUTZ
|
6
|
48
|
% 10
|
4,8
|
Puntuen baturako % 10
|
7.
|
AZPEITIA 'A
|
5
|
48
|
|
|
Ezberdinketarako ez du puntuatzen
|
8.
|
AZPEITIA 'B
|
|
48
|
|
|
|
9.
|
AZPEITIA 'C
|
|
48
|
|
|
|
|
Puntuen batura:
|
48
|
|
|
|
|
ARGAZKIAK, BIDEOAK ETA PUBLIZITATEA
Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/1999 Lege
Organikoak eta hura garatzen duen Arautegia onartu zuen
abenduaren 21eko 1720/2007 Erret Dekretuak ezarritakoa
betetzeko, honako informazioa ematen da: Jarduera honetan
inskripzioa egiterakoan zuk emandako datu pertsonal guztiak
tratamentu mistoko (automatikoa eta papera) zenbait fitxerotan
bilduta egonen dira. Haien arduradun den EXF-k Datuen Babeserako
Espainiako Agentzian inskribatuta ditu. Inskripzioari dagokion
kirol jarduerarekin harremana duten zerbitzu guztien prestazioa
izanen da beren helburua eta aurreikusitako erabilera. EXFk
datuen tratamenduan konfidentzialtasuna, beren osotasuna eta
zaintza ziurtatzeko beharrezko neurriak hartzea bermatzen du.
Honako informazioa ere ematen du: Aipatutako araudiaren arabera,
sarbidea, zuzenketa, deuseztapena eta aurkakotasuna egiteko
eskubidea aurrera eramateko aukera dagoela. Horretarako idazki
bat zuzen daiteke helbide honetara: Bergarako .... Edo posta
elektroniko bat helbide honetara: ...
Parte hartzaileak baimena ematen dio EXFri (Euskal
Xake Federakuntzari):
- Beharrezkoa balitz, indarrean dagoen Araudia betetzeko
(kirol alorrekoa, adibidez), Administrazio Publikoei
transmisioa egiteko datu pertsonalak uztea.
- Inskripzioari dagokion antolatutako jarduerarekin harremana
duten bidalketak egiteko bere posta elektronikoa erabiltzeko.
- Espreski baimena ematen du inskribatutakoen edo emaitzen
zerrendetan, edozein bitarteko elektronikoz edo papereko
euskarrian, datu hauek argitaratzeko: Izena, deiturak, sexua,
jaiotako urtea edo maila.
- Hedabide orokorren bidez balizko zabalpena egiteko,
inskribatutako probaren garapenean irudiak, bideoak edo
multimediako edukiak hartzeko, merkatal ustiapena edota
publizitatekoa egiteko eskubide guztiak lagata, konpentsazio
ekonomikorik jaso gabe.
- Inskripzioa eta baimena emateko formularioa betetzen
dituzten adingabeei ere aplikatuko zaie puntu hau. Eskatutako
datuen inguruan titularraren baimena behar da; bestela,
inskripzioa egiterik ez dago.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Torneoko Oinarriak aldatzeko eskubidea gorde egiten
du antolakuntzak, torneoaren webgune ofizialean argitaratzeko
beste beharrik gabe.
Honako Oinarri hauek salbuespenik gabe erabat
onartzea beharrezkoa da Torneo honetan parte hartzeko. Oinarri
hauetan aurreikusi ez diren gauzetarako, FIDEk indarrean duen
Araudia erabiliko du Torneo honek.
2018-03-22.
|