2023ko XAKEKO TALDEKAKO EUSKAL LIGA
(2023ko urtarrilaren 14tik martxoaren 18ra)
Oinarriak
1. Lehiaketa: 2023ko Xakeko Euskadiko Taldekako Liga, Euskal Xake Federakuntzak antolatuta.
2. Joko sistema: Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroatik sailkatutako 10 talde lehiatuko dira, 9 txandatan (bai Ohorezko Mailan, bai Lehenengo Mailan).
3. Hasierako ordua eta data.- 2023ko urtarrilaren 14an arratsaldeko 4etan hasiko da ofizialki. Partiden hasierako orduan jokalekuan ez dagoen jokalariaren erlojua martxan jarriko da, baldin eta bere aurkaria bertan badago. Bi jokalariak ez badaude jokalekuan, bi jokalarien erlojuen artean banatuko da berandutze denbora hori. Oharra.- 2022ko martxoaren 25eko eguna erabiliko da indar handiko arrazoiengatik txandaren bat bertan behera geratuko balitz.
4. Joko-denbora.- Jokoaren erritmoa 90 minutukoa izango da, eta 30 segundo gehiago jokaldi bakoitzeko, Mugimendu guztiak idatziko dira,
5. Araudia.- Indarrean dagoen Nazioarteko Xake Federakundearen araudia aplikatuko da, EXFren interpretazioak eta arau osagarriekin.
6. Epaile lana eta koordinazio teknikoa.- Epaileak izendatuko dira (hasiera batean, hurbiltasunaren arabera), batez ere lurralde arteko partidetarako. Koordinazio teknikoa EXFri dagokio. Partiden hasierako orduan izendatutako epailea bertan ez balego, etxeko taldearen ordezkariak jarriko ditu erlojuak martxan. Jokalekuan epailea izaterik posible izango ez den partidetarako zaintzaldiko epailea izendatuko da. Zaintzaldiko epaileak telefono mugikorraren bidez berehala galdetutakoari erantzungo dio eta EXFri gertatutakoaren berri eman.
7. Jokalekua eta materiala.- Parekaketetako lehen taldeari joko lokala dagokio. Jokalekuaren egokitzapena (argitasuna, aireztapena, berogailua, segurtasuna, edukiera, egonaldia, zerbitzua, isiltasuna eta abar), materiala (xake jokoak, mahaiak, jarlekuak, horma-irudiak, planillak, erlojuak, etab.) eta analisi gela eliteko lehiaketa mailari dagozkion baldintza egokiak bilduko ditu.
Epaileek eta klubetako ordezkariek joko-baldintza egokiak bete daitezen arduratuko dira. Lokalak izan beharko du larrialdien aurreko sistema. Jokalekuko telefono zenbakia edo mugikorrarena ematea gomendatzen da, harremanak errazteko.
8. Partidak aurreratu edo atzeratzeko aukera.- Txanda bateko partidak aurrera daitezke, aurrekoak jokatu badira. Partidak atzeratzea ere posible da, beti ere hurrengo txanda ofiziala baino lehen jokatzen badira. Aldaketa hori burutzeko, edozein kasutan ere bi taldeen adostasuna beharrezkoa da, data eta ordu berria finkatuta utziz. Akordio horren berri EXFri ordu ofiziala baino gutxienez 24 orduko aurrerapenaz eman behar diote bi taldeetako ordezkariek. Bi aukera horiek ez dituzte azken bi txandak barnean sartzen, azken bi txandak dagozkien data eta ordu ofizialean jokatuko baitira, salbuespen ezohikoagatik aurreko partidaren bat Komitearen erabakiaren zain ez badago. Erreserbarako aurreikusitako data, gehienak ukitzen dituen egoera berezietarako da.
9.
Ordezkapenak eta jokalari
berriak inskribatzea.- Hasieran,
aurreikusitako epean, talde bakoitzak indar-ordena aurkeztu beharko du
EXF-an (2022ko
abenduaren 7ra arte). Ordena mantendu eginen da, jokalari bakoitzaren
elo
handiena (FIDE, FEDA, EXF) 50 puntuko tartean baldin badago.
Jokalarien
zerrenda aukerakoa da Klubean, baina beste mailetan jokatzerik izanen
ez duten Euskal
Ligako Ohorezko Mailako 6 jokalari gutxienez jarrita, eta horiek
klubeko ELO
handieneko hamarren artean egonik.
Klubeko indar zerrendan emakume bat gutxienez
sartzea gomendatzen
da.
10. Jokalarien sustapena.- Maila batetik goiko mailara jokalariak sustatzeko irizpidea mantentzen da, baina heldua baldin bada, hor geratuko da. Gazte mailakoekin eta emakumeekin laugarren aldiz gertatu arte ez da hau aplikatuko.
11. Ordezkapenak.- Talde baten ordezkariak bere jokalarietako bat aurkeztuko ez dela baieztatzen duenean, talde horretako jokalariak zerrendaren araberako ordenean aurrerantz mugituko dira, lehendabiziko mahaietan jokatzeko. Behar ez bezalako zerrenda gertatzen bada, ukitutako mahaietan zero puntuz zigortuko dira.
12. Zerrendan ez dagoen jokalaria.- Talde baten hasierako jokalari-zerrendan ez dagoen jokalari federatua taldera sartzen denean jokalari-zerrendan bere eloaren araberako postua hartuko du, bere eloa baino txikiagoa duen jokalaririk bere aurretik egongo ez delarik. Jokalari berria izena emateko eta jokatzeko aurreikusitako data baino 7 egun lehenago EXFri jakinarazi beharko zaio, eta honek epaileari eta talde arerioari, eta beti ere seigarren txanda hasi baino lehen.
13. Jokalarien zerrenda.- Neurketa hasi aurretik, taldeko ordezkariak edo kapitainak lau jokalari aurkeztu beharko ditu bere zerrendan. Horietako 2k gutxienez izan beharko dute, EXFrako edo FEDArako hautagarriak.
14. Kirol Elkarteak eta lizentziak gauzatzea.- Kirol Erakundeen Erregistroan klub eta xake elkarteek izena emanda izan behar dute. Jokalari guztiek lizentzia federatiboa eskatuta izanen dute. Baldintza bi hauek, lehen txandaren aurretik (2023-01-14), bete behar dituzte. Kluben, teknikoen eta jokalarien lizentziaren alta ofiziala arauzko epean egin behar da.
15. Harremanak eta aktak bidaltzea.- Epaileak eta epailerik egon ezean etxeko taldearen ordezkariak txanda bakoitzaren emaitzaren berri eman beharko du 24 orduko epean (derrigorrezkoa da informazio hau). Posta elektronikoz taulaz taulako emaitzak bidali beharko ditu. Aktak eta neurketako planillak ere bidaliko ditu EXFra aste bateko epean, behar diren oharrekin. Egindako partidak garatuta bidaltzea gomendatzen da. Informazio errazteko sistema informatikoa probatzen saiatuko da. Harremanetarako posta elektronikoa: fva@xake.net. Edo telefono hauek: (943-763239) EXFren Idazkaritzako telefonoa; FADA (608170151); FVDA (944415231); FGA (943474604); NXF (948-229620); M. A. Muela (646-021574), L. Iruretagoiena (943-191374).
16. Aktak betetzea eta erreklamazioak aurkeztea.- Aktan eskatzen diren datuak idatziko dira eta akta talde bakoitzeko ordezkari edo kapitainak izenpetuko du. Norbaitek izenpetzeari uko egingo balio, gertaera hori adieraziko da. Atzekaldean edo erantsitako orrian oharrak, gertakariak edota balizko erreklamazioak zehaztuko dira. Kasu hauetan, posta elektronikoz, EXFn aurkeztu beharko dira 48 orduko epean, neurketa jokatu den unetik hasita, epailearen txostenarekin batera. Emaitzak eta Akta EXF-ko posta elektronikora bidaltzea gomendatzen da.
17. Telefono mugikorra eta beste baliabide elektroniko batzuk: Horri buruzko egungo FIDEren araudia bete behar da.
18. Kirol-Diziplina Batzordea.- EXFk Diziplina Batzordea izendatuta dauka. Horri aurkeztuko zaizkio txapelketan gertatutako arazo guztiak. EXF-ko Diziplina Batzordeko Arautegian indarrean dagoena aplikatuko da.
19. Diru laguntza eta sariak.- Liga bukatu ondoren, eta aldez aurretik dagozkien ordainagiriak aurkeztuta, talde bakoitzak bere joan-etorriengatik kilometro bakoitzeko 0,25 €-ko balioaren diru laguntza jasoko du EXFrengandik, parte hartzeko bere kuota kenduta. Epaileek dagokien dieta jasoko dute. Talde txapelduna eta txapeldunordea, Euskadiko Tximista Xakeko Txapelketara gonbidatuak izango dira. Halaber, euren sailkapenari dagokion onarpena jasoko dute. Euskal Autonomi Erkidegoko lehen sailkatuak, ordezkari moduan Taldekako FEDA Txapelketa joka dezake. Nahitaezkoa da bere parte hartzea dagokion epe barruan baieztatzea. Jokalari nabarmenenak kontuan hartuko dira izan daitezkeen sustapenetarako.
20. Neurketen puntuazioa.- Jokalari batek irabazten duen partidak puntu bat balioko du (puntuazio handiena 4-0).
21.
Berdinketa hausteko
sistemak.- Sailkapena
egiterakoan, taldeen arteko puntu berdinketa egonez gero, honako
sistema hauek
erabiliko dira berdinketa hausteko, hemen agertzen diren hurrenkera
berean:
a) Neurketen emaitza: garaipenagatik 3 puntu, berdinketagatik puntu 1
eta
galtzeagatik 0 puntu; b) elkarren arteko emaitza; c) Holandar sistema;
d)
Sonennborg Berger (taldeentzako metodoa).
22. Emaitzak "elo"-rako balioztatzea.- Lehiaketan parte hartzen duten jokalarien emaitza guztiak euskal elorako, FEDA eta FIDE elorako kontuan hartuko dira, horrela badagokie.
23. Partidak idaztea eta Boletina.- Partida guztiak zuzen idatzi beharko dira sistema algebraikoa erabiliz. Aktekin batera, planillen original argi bat bidaliko da. EXFak Txapelketaren berri eman nahi duela eta partidak argitaratzeko asmoa duela gogorazten da. Partidak jokalarien azalpenekin batera bidaltzea gomendatzen da.
24. Sailkapen kuadroa eta informazioa.- Astero-astero, txanda bakoitzaren ondoren EXFk sailkapen kuadroaren berri emango du. Komunikabideen bitartez ere lehiaketaren berri ematen saiatuko da. Hala ere, zeregin horretan laguntzea komeni da, kirol elkarte eta lurralde federakuntzek euren eremuan informazioa emanda.
25. Ez agertzeagatiko zigorrak.- Talde bateko jokalariak partida batera ez agertzeak (talde osoa edo jokalariren bat), isunak ekar ditzake, indarrean dagoen EXF-ko Kirol Diziplinari buruzko Araudian tipifikatutako arau-hausteagatik.
26. Itxaron denbora.- Partida hasteko ordu ofizialari dagokionez (normalean larunbatak 16:00etan ezarri ohi dira), itxaroteko gehienezko denbora ordubetez mantentzen da. Partida hasi baino ordubete geroago jokatzen hasten den jokalariak edo taldeak partida galdu egingo du lehen neurri gisa (behar bezala justifikatutako kasuetan izan ezik). Lehen ordu horretan, taularen aurrean bi jokalari aurkari berandu agertuta, denbora hori bien artean banatuko da.
27. Etxeko taldearen koloreak eta ardurak.- Neurketa 4 jokalariekin (4 mahaietan) jokatuko da; etxeko taldeko 1 eta 3 zenbakiek zuriekin jokatuko dute. Bi taldeetako kideen artean eta epailearekin edota federakuntzako agintariekin begirunez jokatzea gomendatzen dugu.
28. Igoerak eta jaitsierak.- Lehenengo Mailara igoko dira Arabatik, Bizkaitik, Gipuzkoatik eta Nafarroatik talde bat (lurralde txapelketan lehenengo hiruren artean geratutakoa), Lehenengo Mailatik azkeneko lau taldeak jaitsiko dira. Ohorezko Mailara lehenengo biak igoko dira (edo haiek ezin badira, beste batzuk baina lehenengo bosten artean). Ohorezko Mailatik bi talde jaitsiko dira. A talde bat jaisten bada, Lehenengo Mailako B taldea jaitsiko da, nahiz eta jaisteko postuetan ez geratu. Euskal Ligako bi mailatan, taldeen arteko balizko ordezkapenak azkeneko sailkapenaren arabera eginen dira.
29. Euskal Ligako talde parte hartzaileak.- 2022ko Txapelketaren oinarriei jarraituta, sailkatutako taldeek dute eskubidea. 10 taldeko bi mailak mantentzen dira. Klub bereko bi talde (A eta B) ezin dira maila berean egon.
30. Sailkatutako taldeen zerrenda:
Ohorezko Maila:
Abadiño (Abadiño), Arrasate/Arlutz (Arrasate), Conteneo (Bilbo), Gros XT (Donostia), Marlaxka (Hondarribia), Martintxo A (Gasteiz), Orvina A (Iruñea), Donibane Kirol Elkartea (Iruñea), San Viator (Gasteiz) eta Zornotza (Zornotza).
Lehenengo Maila:
Calasanz (Gasteiz), Danubio (Zambrana), Egidazu (Gasteiz), Gros XT B (Donostia), Martintxo B (Gasteiz), Mikel Gurea (Burlata), Oberena (Iruñea), Orvina B (Iruñea), Portugalete (Portugalete) eta Santurtzi (Santurtzi).
31. Aurreikusitako datak eta jokatzeko tokiak:
Normalean, txandak aurreikusitako datetan jokatuko dira. Neurketa bat modu arrazoituan bertan behera geratzen bada, zortzigarren txandaren aurretik jokatu beharko da.
Talde guztiek jokatzeko lokala, arduraduna, telefonoa eta posta elektronikoa eman beharko dituzte.
Azkeneko txanda (bederatzigarrena) lokal berean jokatuko da talde guztientzat eta bi mailetan.
Urtarrilaren 30era arteko epea irekita geratzen da, talde interesatu batek egoitza bakarreko azkeneko txanda martxoaren 18an antolatzeko eskaera egiteko.
32. Parekaketak: Taldekako Euskal Ligako txanda bakoitzean parekaketak adieraziko dira.