CVR-XAEZ

Inicio FVA | Calendario | Clasificación | Resultados | Fotos | Crónicas | Palmares | Bases |

 TXIMISTA XAKEKO XXXI. EUSKAL ZIRKUITUA
2018KO ADISKIDETASUNAREN ZIRKUITUA.


        ▪   Hasiera

TXIMISTA XAKEKO XXXI. EUSKAL ZIRKUITUA – 2019KO ADISKIDETASUNAREN ZIRKUITUA.

 

OINARRIAK.

  1. Tximista Xakeko Euskal Zirkuitua antolatzen duen Euskal Xake Federakuntzari eskatuko dioten klubek parte hartzerik izanen dute. Iazko parte hartzaileak izen emandakotzat jotzen dira. Eranskin batean daude, euren posta elektronikoekin.

  2. Klub horiek antolatutako torneoak Adiskidetasunaren Zirkuiturako puntuagarriak izanen dira. Beste talderen batek antolatzen badu, puntuagarria izanen da gutxienez parte hartzaileen erdia Zirkuitukoak baldin badira (A, B, C eta horrelako taldeak kontuan hartuta), eta gutxienez 8 talde parte hartzaileekin. 5 minutuko torneoak (Blitz) izanen dira guztiak edo Xake Azkarrekoak.

  3. Klub batek torneoan bi talde edo gehiago baditu, posturik onena lortzen duen taldeak soilik puntuatuko du.

  4. Puntuatzeko taldeek beren jokalariak erabili behar dituzte, gutxienez % 75ean (lau jokalariko torneoetan). Beren jokalariak bazkideak edo federatuak izan daitezke. Hiru jokalariko torneoetan % 66 nahikoa da. Bestela, ez luke puntuatuko.

  5. Parte hartzeko, Euskal Xake Federakuntzari 2018ko maiatzaren 31a baino lehen jakinarazi behar zaio, idatziz, posta elektronikoz edo telefonoz. Geroago ere egin daiteke, baina ordutik aurrerako torneoak soilik puntuatuko zaizkie.

  6. Talde guztiek lehenbailehen zirkuituko koordinatzaileari jakinarazi behar dizkiote hurrengo datuak: Bere torneoaren izen osoa, data, parte hartuko duten taldeetako jokalarien zerrendak (ahalik eta osatuenak) eta egoki iritzitako gainerako informazioa.

  7. Zirkuituan parte hartzen duten taldeentzako puntuak horrela banatuko dira torneoetan: 1) 12; 2) 10; 3) 8; 4) 7; 5) 6; 6) 5; 7) 4; 8) 3; 9) 2; 10) 1. Hortik atzerago sailkatutakoek puntu bat jasoko dute. Torneoaren datuak ahalik eta arinen bidali behar zaizkio Zirkuituko koordinatzaileari: Torneoaren izena, data eta azkeneko sailkapena. Horrela, modu azkarrean agertuko dira Euskal Xake Federakuntzaren web orrian, edozein ordenadoretik ikusgarri. Era berean, bestelako datuak erants daitezke: Argazkiak, bideoak, intereseko oharrak eta abar.

  8. Klub orok gutxienez Zirkuituko 8 talde gonbidatu behar ditu, taldeko lau jokalarirekin antolatzeko edo, zail badu, hiru jokalarirekin. Beti ere torneoaren ezaugarriak kontutan hartuta.

  9. Izena emateko kuota ordaindu behar izanez gero, informatuko da.

  10. Torneoetan kluben 10 sailkapenik onenak soilik kontutan izanen dira azkeneko sailkapen nagusian.

  11. Azkeneko sailkapen nagusian puntuen ezberdinketa ebazteko honelako irizpideak erabiliko dira:
    • Torneo bakoitzean puntu batzuk banatzen dira. Lehenengo pausoa da banatutako puntu horien batura egitea. Zirkuituko taldeen parte hartzearen arabera aldatuko da hau.

    • Azkeneko sailkapenean ezberdinketak egiteko, Zirkuituko taldeek batutako puntuen portzentaia bat jasoko dute. Lehenengoak, % 100; bigarrenak, % 75; hirugarrenak, % 50; laugarrenak, % 25; bosgarrenak, % 10; gainontzekoek, % 0.

    • Puntuazio hauekin ateratzen den baturarik onenak irabazten du.

    • Torneo bat lehenengo 10 torneoen artean ez badago, ezberdinketarako ere ez du balio. Behean, ezberdinketarako adibidea.

    • Berdinketa mantentzen bada, berdindutako taldeek jokatutako aken torneoan sailkapenik onena izan duena lehenengoa geratuko da.


  12. Txapeldunaren, txapeldunordearen eta hirugarren sailkatuaren trofeoak denboraldiko azkeneko torneoan banatuko dira.

Parte hartzaile berriak sartzeko eta daten eta emaitzen jakinarazpena egiteko: CIRCUITO DE LA AMISTAD (CVR) <cvr@xake.net>.

EUSKAL XAKE FEDERAKUNTZA – FEDERACIÓN VASCA DE AJEDREZ

EZBERDINKETARAKO ADIBIDEA:









Sailk.

TALDEA:

TxiXaEuZir-Puntuak

Puntuen
batura

 %

Ezberdinketarako


1.

 ABADIÑO

12

48

  % 100

48

Puntuen baturako % 100

2.

 SOLVAY

10

48

 % 75

36

Puntuen baturako % 75

3.

 ZARAUTZ

8

48

% 50

24

Puntuen baturako % 50

4.

 BERGARA

7

48

% 25

12

Puntuen baturako % 25

5.

 GROS X.T.

 

48

 

 


6.

 SANTIKUTZ

6

48

% 10

4,8

Puntuen baturako % 10

7.

 AZPEITIA 'A

5

48

 

 

Ezberdinketarako ez du puntuatzen

8.

 AZPEITIA 'B

 

48

 

 


9.

 AZPEITIA 'C

 

48

 

 



Puntuen batura:

48





            ARGAZKIAK, BIDEOAK ETA PUBLIZITATEA

            Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/1999 Lege Organikoak eta hura garatzen duen Arautegia onartu zuen abenduaren 21eko 1720/2007 Erret Dekretuak ezarritakoa betetzeko, honako informazioa ematen da: Jarduera honetan  inskripzioa egiterakoan zuk emandako datu pertsonal guztiak tratamentu mistoko (automatikoa eta papera) zenbait fitxerotan bilduta egonen dira. Haien arduradun den EXF-k Datuen Babeserako Espainiako Agentzian inskribatuta ditu. Inskripzioari dagokion kirol jarduerarekin harremana duten zerbitzu guztien prestazioa izanen da beren helburua eta aurreikusitako erabilera. EXFk datuen tratamenduan konfidentzialtasuna, beren osotasuna eta zaintza ziurtatzeko beharrezko neurriak hartzea bermatzen du. Honako informazioa ere ematen du: Aipatutako araudiaren arabera, sarbidea, zuzenketa, deuseztapena eta aurkakotasuna egiteko eskubidea aurrera eramateko aukera dagoela. Horretarako idazki bat zuzen daiteke helbide honetara: Bergarako .... Edo posta elektroniko bat helbide honetara: ...

            Parte hartzaileak baimena ematen dio EXFri (Euskal Xake Federakuntzari):

  • Beharrezkoa balitz, indarrean dagoen Araudia betetzeko (kirol alorrekoa, adibidez), Administrazio Publikoei transmisioa egiteko datu pertsonalak uztea.
  • Inskripzioari dagokion antolatutako jarduerarekin harremana duten bidalketak egiteko bere posta elektronikoa erabiltzeko.
  • Espreski baimena ematen du inskribatutakoen edo emaitzen zerrendetan, edozein bitarteko elektronikoz edo papereko euskarrian, datu hauek argitaratzeko: Izena, deiturak, sexua, jaiotako urtea edo maila.
  • Hedabide orokorren bidez balizko zabalpena egiteko, inskribatutako probaren garapenean irudiak, bideoak  edo multimediako edukiak hartzeko, merkatal ustiapena edota publizitatekoa egiteko eskubide guztiak lagata, konpentsazio ekonomikorik jaso gabe.
  • Inskripzioa eta baimena emateko formularioa betetzen dituzten adingabeei ere aplikatuko zaie puntu hau. Eskatutako datuen inguruan titularraren baimena behar da; bestela, inskripzioa egiterik ez dago.

 

XEDAPEN GEHIGARRIAK

            Torneoko Oinarriak aldatzeko eskubidea gorde egiten du antolakuntzak, torneoaren webgune ofizialean argitaratzeko beste beharrik gabe.

            Honako Oinarri hauek salbuespenik gabe erabat onartzea beharrezkoa da Torneo honetan parte hartzeko. Oinarri hauetan aurreikusi ez diren gauzetarako, FIDEk indarrean duen Araudia erabiliko du Torneo honek.

            2018-03-22.

 

Inicio FVA | Calendario | Clasificación | Resultados | Fotos | Crónicas | Palmares | Bases |



  Federación Vasca de Ajedrez - Euskal Xake Federakuntza
  ▪ Dirección: Koldo Elizalde, 20 1º ¤ Bergara - 20570 (Gipuzkoa)   ▪ Web: www.xake.net - fva@xake.net

  ▪ Edición: Euskal Xake Federakuntza